Domekan Familia Ospakizuna

sábado, 27 de mayo de 2023

10 urte Gernikaldeko Pastoral Barrutiak 10 años de Unidad Pastoral Gernikaldea

 


10 urte dira, pentekoste egun batez, Gernikaldeko Pastoral Barrutia eratu zala. Gogoratu daigun une ha, pozez eta arduraz. Ospakizuna gaur Foruko Parrokian, arratsaldeko 7etan, Mendekoste Bigilian.

10 años que se constituyó la Unidad Pastoral de Gernikaldea, un día de Pentecostés. Lo recordamos con gozo y responsabilidad. La celebración hoy en la Parroquia de Forua, a las 7 de la tarde, en la Vigilia de Pentecostés.

Pastoral Barruti hau, Altamirako San Mikel Goiaingerua, Axpeko Andra Mariaren Zeruratzea, Muruetako Andra Mariaren Jaiotza, Foruako San Martin Gotzaina, Muxikako San Bizente Martiria, Areatzako Santa Kurutz (erantsia), Ibarruriko Andra Mariaren Zeruratzea, Ajuriako Joan Bateatzaile Santua, Gorozikako Andra Mariaren Jaiotza, Errigoitiko Idibalzagako Andra Mariaren Zeruratzea, Metxikako San Lorentzo (erantsia), Ereñoko San Mikel Goiaingerua, Gabikako Joan Bateatzaile Santua, Ibarrangeluko San Andres Apostolua, Akordako Andra Mariaren Jaiotza eta Graziazko Andra Mari, Laidako Jesusen Bihotza (erantsia), Elantxobeko Bariko San Nikolas, Eako Joan Bateatzaile Santua, Eako Jesusen Andra Mari, Natxituako Kontsolazinoko Andra Mari, Bedaronako San Pedro Apostolua, Arratzuko Santo Tomas Apostolua, Belendizeko San Pelayo (erantsia), Nabarnizeko Goroztizako Andra Mari, Morgako San Martin Gotzaina, Morgako Andra Mari (erantsia), Mendatako San Mikel Goiaingerua, Albizeko Santa Maria Magdalena, Ajangizeko Jaunaren Igokundea, Arteagako Andra Mariaren Zeruratzea, Kanala-Sukarrietako Legendikako Andra Mari, Kortezubiko Santiago Apostolua, Gernikako Andra Mariaren Zeruratzea, Gernikako San Pedro Apostolua eta San Frantzisko, Gernikako San Bartolome Apostolua eta Sukarrietako San Andres Apostolua parrokien bateratze egonkorretik eratzen da. Era berean, tartean dagoz, alkarte erlijiosoak: Gernikako Santa Klara Monastegiko Klaratar Frantziskotarrak, Gernikako Karitatearen Karmeldarrak, Gernikako Mertzedariak, Gernikako Karitatearen Alabak, Gernikako Josefinak, Foruako Frantziskotarrak eta Busturi-Axpeko Santa Ana komunitatea, eta ikastetxeak: San Fidel Ikastola eta  Mertzede Ikastetxea. Pastoral Barrutiak berariazko nortasun juridikoa izango dau eta ez da parrokia bakotxaren nortasun juridikoa aldatuko.

Dirección: Goienkale, 1, 48300 GERNIKA

Moderador: 
Jesús María Madariaga Basterretxea,OFM



No hay comentarios: