Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 16 de agosto de 2024

Andra Mari hurrengo eguna Hildakoen Eguna

 


                    ANDRA MARI HURRENGO EGUNA  -  HILDAKOEN EGUNA

 Oharrak euskeraz

Irakurgaiak euskeraz

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi:

            Atzo Andra Mari, eta gaur jai giroan ere barriro eukaristia ospatzera alkartu gara.

            Jaungoikoaren erreinua emona jaku eta era berean gu erreinu hori egiten dihardugu. Gaur gure hildakoak gogoratzen ditugu. Jainkoaren Erreinu horretan betirako sartu diranakaz, bat egiten dogu Eukaristian.

            Gure aurretik bizi ziranak eta joan jakuzanak, gure maitasunean eta oroipenean irauten dabe.

            Eurekaz batera, emoten dautsagu hasiera, gaurko elizkizun honi.

 

Bihotz batez alkarturik

 

DAMU-OTOITZA

   Senideok: gure helburuak eta amesak beti joaten dira gure egintzak baino urrinago; apaltasun guztiaz autortu daigun geure ezina eta geure pekatua:

 

-         Jesus Jauna, gu salbatzearren Maria Birjinagandik jaio zinana. ERRUKI, JAUNA.

 

-         Jesus Jauna, betiko bizitzaren hitzak dituzuna.   KRISTO, ERRUKI.

 

   -     Jesus Jauna, behartsu eta pekatarion itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA. 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg. 10, 34…   (1044)

 

            Jainkoagan konfiantza eukitera dei egiten jaku irakurgaian.

            Entzun daigun arreta haundiz

 

Erantzun-Salmoa:  62. Salmoa  (1044)

 

            Salmistea gizon fededun bat da. Jainkoa maite dau, Beragan dauka uste osoa eta Bera ikusteko  egarriaz bizi da.

 

            “ Zure egarriz daukat gogoa…”

 

 

Jn 5, 24-29    (1052)

 

            Jainkoaren berbea entzuten dauana eta sinisten dauana, heriotzatik bizira igaroko dala diñosku Jesukristok ebanjelio honetan.

            Aleluia abestuz, gertatu daiguzan gure bihotzak  Jaunaren hitza entzuteko.

 

 

 

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

    Andra Mari gure Amagaz bat egiñik, agertu daioguzan Zeruko Aitari gure preminak eta eskariak.

-         Eleizaren alde: maitasunak eraginda, batasun eta anaitasuna sortzen ahalegindu gaitezela. ESAKATU DEIOGUN JAUNARI

 

-         Gure hildako guztien alde eskatzen deutsugu Jauna: Senide, adiskide eta ezagunak, parrokiako eleiztar guztiak, fededunak eta fedetik aldenduta bizi ziranak; Zeure erruki handiz, hartu egizuz zeruko ezteguetan. ESKATU…

 

-         Gure parrokian sufritzen dagozanen alde: Jainkoaren laguntza eta grazia izan dagien, baita gure maitasuna eta hurbiltasuna somatu dagien. ESKATU…

 

-         I...ko famili guztien alde: gure etxeetan maitasuna, alkar-laguntza eta fedea nagusitu daitezan.  ESKATU…

 

Onartu Aita ona, zure herriaren otoitza. Ikasi dagigula kristau zintzo bezala jokatzen eguneroko bizitzan. JESUKRISTO…

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Hemen bizi izan doguna, bizi daigun baita ere, gagozan toki guztietan. Hildakoak gogoraturik maitatu daiguzan gure ingurukoak.

            Poztu daigun bizitza, eskeini daigun laguntza eta bizi gaitezan batasunean, alkarri maitasuna agertzen.

            Andra Mariaren babesean, hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena.

 

Zure bihotzak Ama maite

 


Izaroko Andra Mari 

 

  

ANDRA MARI HURRENGOKO EGUNA –IRAKURGAIAK

 

 

Ap. Eg 10, 34...

 

Apostoluen Eginetatik

 

            Egun hareetan, Pedrok honan esan eban: „Garbi ikusten dot, Jaungoikoak ez dauala bereizkeriarik egiten; hori barik, ondo hartzen dauala Bere bildur dana eta zuzen dabilena, edozein herritakoa izanda ere. Berak bialdu eutsen Israelgo semeei bere berbea, eta guztien, Jauna dan Jesukristok ekarriko eban bakearen barri ona emon eutsen.

            Eta agindu euskun, herriari irakatsi eta autortzeko Bera dala Jaungoikoak bizien eta hilen epaile ipini dauana. Profeta guztiak egiten deutsoe autormen: Haregan sinisten daben guztiak hartzen dabela, Beraren izenean, pekatuen parkamena.

 

erantzun-salmoa       Sal 62, 2. 3-4. 5-6. 8-9

Zure egarriz daukat gogoa,                                                   

 

Jainko, neure Jainko zaitut,

goizetik billatzen zaitut,

zure egarriz daukat gogoa, zure gurariz haragia,

lur legor, egarri, urbaga iduria.

 

Egona nozu Zuri begira jauretxean,

zure ospea ta indarra ikusi nahiean.

Bizia baiño hobea bai da zure maitasuna,

ezpanok egingo dabe zure goralpena.

  

Goretsiko zaitut bizi nazan artean,

jasoko ditut eskuok zure izenean.

Guriñez eta gantzez bezala beteko jat gogoa,

ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.

  

Zeu izan zaralako nire laguntzaillea,

 pozez oihu egiten dot zure egapean.

Nire gogoa Zeuri lotuta dago,

zure eskumeak eutsita nago.

 

 

                                                                     Jn 5, 24-29

Aleluia eta Ebanjelio-aurreko txatala   Mt 25, 34

 Zatoze, nire Aitaren bedeinkatuok;

hartu egizue

munduaren sortzetik zuentzat

gertauta dagoan erreinua.  

Nire berbea

entzuten dauana eta sinisten... heriotzatik bizira igaro da.

 Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

Aldi haretan, Jesusek hauxe esan eutsen judeguei:

«Bene-benetan diñotsuet:

Nire berbea entzuten dauanak,

eta Ni bialdu nauanari sinisten deutsanak,

badau betiko bizia;

holakoa ez dabe epaitzen,

heriotzatik bizira igaro da-ta.

Bene-benetan diñotsuet:

Badator ordua, eta heldu ere egin da,

hildakoak Jaungoikoaren Semearen oihua

entzungo dabena;

eta entzuten dabenak biziko dira.

Aitak bizia bere esku dauan lez,

Semeari ere emon deutso bizia bere esku izatea.

Eta emon deutso epaitzeko eskubidea ere,

Gizonaren Semea dalako.

Ez zaiteze harritu honetaz:

badator ordua,

hillobietan dagozanak Haren oihua entzungo dabena

eta urtengo dabena;

ona egiten dabenak bizirako biztuko dira,

eta txarra egin dabenak, ondamendirako».

 

 

No hay comentarios: