Gora Zu gure Jauna gora!

miércoles, 13 de abril de 2011

Lana bizigai Trabajo para la vida: Obispo Iceta



“El trabajo es para la vida. No más víctimas en accidente laboral” goiburupean, on Mario Izeta gotzainak idazkia kaleratu dau apirilaren 28an ospatuko dan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Munduko Jardunaldia dala-ta. Hona hemen hitzez hitz gotzainaren idazkia.

Con el título “El trabajo es para la vida. No más víctimas en accidente laboral” nuestro obispo, monseñor Mario Iceta, ha escrito una Nota ante la próxima celebración el 28 de abril de la Jornada Mundial de la Seguridad y la Salud en el trabajo. Nota que en su integridad, reproducimos a continuación.



“Apirilaren 28an Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Munduko Jardunaldia ospatuko dogu. Laneko gaixotasun eta ezbeharrei aurrea hartu behar deutsegula nabarmentzeko ezarri zan Jardunaldia da. Egun horretan, lan munduak eta bere erakundeek biktimak gogora ekarten dabez eta lanean bizia izateko eskubidea eta bizimodu duina bermatuko daben lan baldintzak eskatzen dira.

2010ean, Euskal Autonomia Erkidegoan 62 lagun hil ziran euren lantokian. Munduan, urtean miloi bi lagun hilten dira, lanari lotutako ezbeharren edo gaixotasunen eraginez. Eta horri lanean hartutako gaixotasunak eta lanean izandako ezbeharren ondorenak gehitu behar jakoz.

Zenbaki honeen atzean gizonezko eta emakumezko jakin batzuk dagoz, senide matiearen galera jasan daben familiak, ondorio larriak dabezan, bizimodua aldatu jaken personak.

Egoera honeen aurrean, ezinbestekoa da ekonomia, lan edo gizarte jarduera guztietan gizakiaren duintasunak nagusi izan behar dauala gogoratzea. Garrantzitsua da, tartean dagozan erakundeek eta, orokorrean, gizarteak, ahalegin ekonomiko, profesional eta gizatiarrik ez aurreztea lan ezbeharretako biktimei, horreen ondorenak jasaten dabezanei eta euren familiei arretea eskaintzerakoan.

Lan antolakuntza egokia bultzatu behar da, prebentzinorako neurrietan inbertitu. Ziur gagoz, laneko segurtasun eta osasunerako legeak beteta, neurriz gaineko lan ordutegiak, behin-behinekotasuna, gehiegizko azpikontratazinoa, gizakiaren ongizatea ez ezik itsu-itsuan mozkinak bilatzea kenduta, lan ezbeharretako asko eta asko saihesteko modukoak ziranaz. Benedikto XVI.ak, laneko segurtasunaren arazo larria gogora ekarriz, esan barri dauanez: “ahalegin guztiak egin behar doguz laneko heriotza eta ezbeharren katea eteteko”.

Eliz alkarte lez, egoera honeek ezagutzera emon behar doguz eta gure esku dagoana egin, laneko segurtasun eta osasunaren arloan biziaren defentsa eta sustapenerako konpromisoak hartu daitezan. Era berean, kristinau karidadea gauzatu behar dogu egoera hori jasaten daben persona eta familiei lagun eginez. Guztiontzat gure maitasun eta alkartasuna. “Lanaren ohorezko esparruan hildako beharginek zure Bakean izan beie atseden” eskatzen deutsagu Biziaren Jaungoikoari.

Jardunaldi honen inguruan, bat egiten dogu arazo larri honi arreta gehiago eskaintzeko eskatzen daben talde eta erakundeekin. Hau dala-ta, gure elizbarrutiko leku desbardinetan ospatuko diran ekitaldietan parte hartzeko dei egiten deutsuegu. Eta funtsezko giza eskubidea jokoan dagoala uste dogulako egiten dogu deialdia, hau da: segurtasuna lan baldintzetan, lana, benetan, biziaren zerbitzura egon daiten. Argitaratu barri dogun “Ekonomia gizakiaren esanetara” Pastoral Idazkian azpimarratzen danez, “...gizatasunezko bideetatik, gizakia oso-osorik, eta gizaki guztiak inolako desberdintasunik gabe, gure ekonomiaren eta gure gizarte orokorraren muin eta ardatz bezala jarriko dituzten bideetatik” ibili beharra daukagu.

Gure maitasuna eta hurkotasuna lan munduari, batez be laneko ezbehar edo gaixotasunen bat jasan dabenei. Jaungoikoak lagun egin eta bedeinkatu zaiezala.

Bilbao, 2011.eko apirilaren 4a

Mario Izeta
Bilboko Gotzaina.



“El 28 de abril se celebra la Jornada Mundial por la Seguridad y la Salud laboral. Una Jornada instituida para destacar la necesidad de la prevención de las enfermedades y los accidentes laborales, un día en el que el mundo del trabajo y sus organizaciones hacen memoria de las víctimas y se demandan unas condiciones laborales que garanticen el derecho a la vida en el trabajo y una vida digna.

En 2010, en la Comunidad Autónoma Vasca 62 personas han fallecido en su lugar de trabajo. En el mundo 2 millones de personas mueren al año, a causa de accidentes o enfermedades relacionadas con el trabajo. A ello habría que sumar las enfermedades laborales y secuelas de accidentes en el trabajo.

Detrás de estas cifras hay hombres y mujeres concretos, familias que sufren la pérdida de un ser querido, personas con graves secuelas, su vida ya no sigue siendo la misma.

Ante estas situaciones, es necesario recordar la centralidad de la dignidad de la persona como referente fundamental de toda actividad económica, laboral o social. Es importante desde las instituciones implicadas y desde la sociedad en general no escatimar esfuerzos económicos, profesionales y humanos a la hora de garantizar una mayor atención a las víctimas de accidentes laborales, a quienes padecen sus consecuencias y sus familias.

Se necesita favorecer una organización del trabajo adecuada, invertir en medidas de prevención. Estamos persuadidos de que una inmensa mayoría de los accidentes laborales se podían evitar haciendo cumplir las leyes laborales de seguridad y salud laboral, suprimiendo los excesivos horarios de trabajo, la precariedad, la subcontratación abusiva, la búsqueda del mero beneficio por encima del bien de la persona. Como expresaba recientemente Benedicto XVI recordando el grave problema de la seguridad en el trabajo: “Hay que cumplir todos los esfuerzos para que se detenga la cadena de muertes y accidentes laborales”.

Como comunidad eclesial tenemos que procurar que estas situaciones se conozcan, se asuman compromisos en la defensa y la promoción de la vida en el campo de la seguridad y salud en el trabajo. Igualmente debemos ejercer la caridad cristiana acompañando a las personas y las familias que sufren esta realidad. Para todas ellas nuestro cariño y solidaridad. Pedimos al Dios de la Vida “Que los obreros muertos en el campo de honor del trabajo descansen en su Paz”.

Ante la celebración de esta Jornada unimos nuestra voz a la de aquellas organizaciones e instituciones que reclaman mayor atención sobre este grave problema. Animamos a participar en aquellos actos que en diferentes lugares de nuestra diócesis se realizan con este motivo. Lo hacemos porque estamos convencidos de que aquí está en juego un derecho humano fundamental: la seguridad en las condiciones de trabajo, para que el trabajo esté verdaderamente al servicio de la vida. Como se subraya en nuestra reciente Carta Pastoral “Una economía al servicio de las personas”, necesitamos “…avanzar por caminos de humanidad, caminos que sitúen a la persona en su integridad y a todas las personas por igual, en el centro de nuestra economía y de nuestra sociedad”.

Muestro mi afecto y cercanía a todo el mundo del trabajo, de modo particular a quienes han sido víctimas de accidentes o enfermedades laborales. Que Dios os acompañe y bendiga”.
Bilbao a 4 de abril de 2011

Mario Iceta
Obispo de Bilbao



No hay comentarios: