Zoriontasunak

viernes, 6 de noviembre de 2026

Gure bizitza kriseilua da

 


Gure bizitza kriseilua da

olioa maitasuna,
beste gauzagaz betetzen bada
nagusi iluntasuna.
Eroso bizi, itxura hutsa,
harrokeria doguna:
arrisku larri amata dadin
gaur Barri Onan entzuna.




Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           Mt 25, 1-13

            Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz, euren kruseiluak eskuetan hartu eta senar ezkonbarriari bidera urten eutsoen hamar neskatilakin lez jazoten da. Neskatiletako bost zentzun bakoak ziran eta bost zentzundunak. Kruseiluak hartzean, zentzun bakoek ez eben oriorik hartu; zentzundunek, ostera, kruseiluekin batera orioa ere hartu eben ontzietan. Senarrak luzatzen ebanez, loguraz bete ziran danak eta loak hartu ebazan.
            Gauerdian oihu bat entzun zan: "Badator senargaia; urten egiozue bidera!" Jagi ziran neskatila guztiak, eta euren kruseiluak prestatu ebezan. Orduan, zentzun bakoek esan eutseen zentzundunei: "Emoiguzue orio apur bat, kruseiluak amatetan joakuz-eta". Zentzundunek erantzun eutseen: "Ea ez dogun nahikoa geuretzat eta zuentzat; hobe dozue, badaezpada, dendara joan eta erosi".
            Baina, erostera joanak zirala, senarra heldu zan, eta prest ziranak ezteguetara sartu ziran haregaz. Eta atea itxi egin zan.
            Heldu ziran, azkenean, beste neskatilak ere eta dei egin eben: “Jauna, Jauna, edegi!” Baina harek erantzun eutsen: “Benetan dinotsuet, ez dakit nortzuk zareen”.
            Egon, beraz, zuhur, ez dakizue-eta, ez eguna, ez ordua».

No hay comentarios: