Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 24 de junio de 2016

Caritas Arratia: bidea barriak urratzen. Bi mila euro batu dira errefuxiatuen alde.

20 urte bete ditu aurten Caritas Arratiak. Caritas Arratiako 25 boluntarioak lan ederra egiten dihardue. Holan agertu zan Arratiako Pastoral Batzordean lehengo egunean egindako lehentasun pastoralen ebaluaketan. Hauxe za, hain zuzen ere, bigarren lehentasuna.

Ia parrokia guztietan Caritaseko boluntarioak egon arren, erronka iraunkorra da guzti guztietan batan bat egotea. Zeanuri eta Arantzazu dira oraindik helburu.




Azken urtean aurrerapasu handi bat emon da Gaixoen pastoraltzako boluntyarioak Caritasen batuz, indarrak metatu eta jende gehiagorengana heltzeko asmotan.

Bidezko merkatritzan be hitzarmen berritzailea burutu da Igorren Iturbe okindegiagaz. Ebaluatu eta aztertuko da esperientzia beste herrietara zabaltzea.


Ezin ahaztu Caritas Arratiaren inplikazioa Ondo etorri errefuxiatuak kanpaina barruan gauzatutako hainbat konzentrazio, ospakizun eta diru-batzeagaz. Ia 2.000 euro batu ditu euren alde.



No hay comentarios: