Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 17 de junio de 2016

Arteako San Martin: badago non jesarri

Arteako San Martin ermitea badoa itxurea hartzen. Azkenean lortu doguz aulkiak ermitea txukun eta ospakizunetan eroso egoteko modukoak. Hamahiru eleiz aulki lortu eta jarri dira bertan.

Urte gitxitan itxura ederra hartu dau Arteako harribitxi dan ermita honek. 500 urte baino gehiago baditu ba ermita honek!


Azken detaile atzo emon zan: 13 aulki jarri dira bertan, eleizkizunak dagozanean ez ibilteko auliekaz gor eta behera.

Bilboko Iturribideko maristei esker, burdin sendo eta ohol ederrzko aulkiok lortu eta ekarri dira. Eskerrik asko eurei!

Oraindik aurrea bai esan daikegu: Arteako San Martin, orain badago non jesarri!





No hay comentarios: