Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 19 de junio de 2016

Errogatibea 2016 24 argazki, bideo bi, etab.

Euria eta eguraldi kaxkarra ez da izan arazo 400 arratiar baino gehiagok joan etorria egiteko Urkiolara errogatibea dala-eta.
Lau autobus, hamaika kotxe, mendi martxa bi...
A pesar de que la lluvia se hizo presente durante la mañana, fueron más de 400 las personas que se acercaron al santuario de Urkiola el sábado pasado a celebrar la tradicional Rogativa, tal y como recogen en la página web de la Iglesia de Arratia



En el aniversario de la publicación de la Encíclica del Papa, el lema del día se centró en la importancia del cuidado de la casa común.






Goizean guardasol ugari eta giro nahasia izan arren, arrastiz eguzkiak urten dau eta bueltako ibilbidea gozoagoa izan da.
Ospakizunean, Lur hau geurea da. Ondo zaindu daigun lemea gogoratu da aurtengo errogatiban. Gai ekologia izan da, Aita Santuaren Laudato Si' entziklikaren lehen urte hurrena zabalduz.


Meza Santua (bideo luzea)



Alkarrizketa batzuk (bideo laburra)


Promoa 2016



Argazki eta bideoak: Jon Urutxurtu, Iker Barrutieta eta ....

Eskerrik asko gure korrespontsal sareari!

Dimako Parrokia izan da aurten antolatzailea, eta azken urteotan ohitura danez, Urkiolara joateko aukera ezbardinak izan dira:

-joan etorri autobusez (lau)
-joan etorri oinez
-joan etorri kotxea, edota,
-joan oinez eta autobusez edo kotxez etorri.




Hona Laudato Si' entziklika labur labur.

Noiz da aurtengo errogatibea?

Beti izaten dan San Antonio hurrengo zapatuan, aurten ekainaren 18an. Aurten Dimako parrokiak daroa ardurea baina Arratiako parrokia eta herri guztietako jendeak, eta arratiar jatorria euki eta kanpoan bizi diran asko be etorten da. Ihaz 400 inguru.

Autobusik egongo da?

2.- Kotxeen pilaketa ebitatzeko eta aukera sostenible legez, oinez edo autobusez joan etorteko aniamtzen da. Halan da guztuiz be, batzuk gurago dabe kotxez joatea.
Autobusak, ihaz lau autobus, herri gzutietateik pasatzen dabe, izena emon dauan jendea hartuz. Batzuk eserlekua gordetan dabe, oinez joan eta autobusez itzultzeko.
Mankomunidadeari laguntza eskatu jako. Azken urteotan beti lagundu dau eta eskertzekoa da.


Zein da aurtengo gaia?

Lur hau geurea da. Ondo zaindu daigun lemapen ospatuko da aurtengo errogatibea. Gai ekologia izango da, Aita Santuaren Laudato Si' entziklikaren gaia zabalduz. Beraz aurten errogatiba berdea izango dogu.
Aproposa ,beraz, joan etorria ala etorria sikeran oinez egiteko.
Oinez joateko nondik urten eta ze ordutan?
Taldean joan gura dabenek, hiru aukera dabez:
goizeko 6:00etan Dimako plazan
goizeko 7:30etan Zeanuriko San Antonio txikerra ermita ondoan, San Antoniotik San Antonio handira ibilbidea egiteko.
goizeko 6:00etan Igorreko San Antonio ermita ondoan.
Beste batzuk euren kontura eta erritmora doaz, beste batzuk Bizkaibusen Zumeltzara eta handik oinez...
Aukera asko dago. Diman bolanderak botaz hasten dabe ibilera.
Zeanuritik bidea markatu dabe, ahalegin handia egin dabe bide guztia garbi eukiteko.
Egitaraua:
11:00 Letanien prozesioa
Ondoren Meza Nagusia, Dimako Koruaren laguntzaz
Meza amairean gaiagaz zerikusia daukan sinbolo bat kanpokaldean.
Autobusak 13:00etan itzultzen dira, herri guztiak zeharkatuz.
Beste batzuk "maletea" daroe eta bertan bazkaltzen dabe edota inguruko jatetxeetan.

Hona ihazko bideotxu batzuk:



No hay comentarios: