Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

viernes, 3 de junio de 2016

Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen



Era extranjero y me acogieron


ERREFUXIATUOK, PARKATU GURE HERRIEN ITXIKERIA ETA AXOLAGABEKERIA: Frantzisko aita santua

2016/04/19. “Gehiegitan ez ditugu hartu! Parkatu gure herrien itxikeria eta indiferentzia” Berbok bialdu eutsezan bideo-mezu batean Frantzisko Aita Santuak jesuiten Erromako Astalli Etxean laguntza jasotzen daben errefuxiatuei, Aita Arruperen begitasun profetikoari esker sortu zan erakunde honen sorreraren 35. urteurrena dala-ta. Gaur goizean emon da ezagutzera bideoa, Astalli Gunearen urteko txostenaren aurkezpenean.

Jesuitek azken 35 urteetan Italian errefuxiatuei eskaini deutsien Zerbitzua gogoratuz, Aita Santuak dino “zeregin hau, beste ezer baino lehen, alkarrekin batera bide egitea izan dala, herri bakar baten moduan. Adoretsu egin behar da aurrera! Eta hau ederra eta zuzena da!! “Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen”. Arrotz nintzan … Gure ateetan jotzen dozuen errefuxiatuetako bakoitzak Jainkoaren aurpegia daukazue, Kristoren haragia zarie.”

Zuen samin eta itxaropen esperientziak  -gogoratzen deusku Frantziskok- gogorarazten deusku danok gareala arrotzak eta erromesak Lur honetan, baten batek onartzen gaituela eskuzabaltasunez, batere meriturik barik. Zuen antzera, norbere herritik ihes egin dauan bakoitza (zapalkuntzak, gerrak edo kutsadurak edo basamortutzeak desitxuratutako naturak; edo planetaren ondasunen banaketa bidegabeak  behartuta) senide bat dogu, nogaz konpartitu ogia, etxea, bizia”.

“Gehiegitan ez ditugu hartu –esan eban Aita Santuak. Parkatu, zuen etorrerak exijitzen dauan bizimodu- eta pentsaera- aldaketaren bildurra diran gure herrien itxikeria eta axolagabekeria. Askok ikusten zaitue pisu,  arazo eta kostu neketsu modura. Baina, benetan, dohai bat zarie. Zuek zarie gaizkia eta zuzengabekeria guztion onerako bihurtzen dituan Jainko onbera eta errukior baten testigantza. Izan be, zuetako bakoitza izan daiteke urruneko herriak batzen dituen herrien arteko zubia, kultura eta erlijio ezbardinen arteko topaketa ahalbidetzen dauana, guztiok daukagun gizatasuna berriro aurkitzeko bidea.

“Arrotz nintzan eta etxean hartu ninduzuen” esanez amaitu eban Frantziskok. Aita Arruperen begitasun profetikoari esker sortu zan Astalli Etxea da harrera honen eredu zehatz eta egunerokoa. Bere azken lana izan zan, Asiako errefuxiatuen gune batean. “Eskerrik asko guztioi, gizon zein emakume, laiko zein erlijioso, pastoral eragile zein boluntario. Izan be, zuen egiteekin erakusten dozue bidea ez dala hain bildurgarria, batera egin ezkero. Aurrera egitera animatu nahi zaituet. 35 urteok gero eta beharrezkoagoa dan ibilbide baten hasiera baino ez dira, alkarbizitza adiskidetsu baterako bide bakarra. Izan zaiteze beti topaketaren edertasunaren lekuko. Lagundu gure gizarteari errefuxiatuen ahotsa entzuten. Jarraitu adoretsu bidean euren alboan; lagundu eiozue eta itxi eizue eurei ere zuei laguntzen: errefuxiatuek bakerako bideak ezagutzen dabez, gerraren usain latza ezagutzen dabe-eta.


«Refugiados, perdonen la cerrazón y la indiferencia en nuestras sociedades» dice el Papa Francisco.

19/04/2016. «¡Demasiadas veces no los hemos recibido! Perdonen la cerrazón y la indiferencia de nuestras sociedades». Son las palabras que Papa Francisco dirigió en un video-mensaje a los refugiados que reciben asistencia en el Centro Astalli de los jesuitas, en Roma, en ocasión del 35 aniversario de la fundación de la estructura que nació de la «visión profética» del padre Arrupe. El video-mensaje fue dado a conocer esta mañana en ocasión de la presentación del Informe Anual del Centro Astalli.

Recordando los 35 años del Servicio de los Jesuitas para los refugiados en Italia, el Papa Afirma que se trata de una «actividad que antes que nada ha sido un caminar juntos, como un único pueblo. ¡Y esto es bello y justo! Hay que seguir con valentía: ‘Era extranjero y me acogieron’. Era extranjero… Cada uno de ustedes, refugiados que tocan a nuestras puertas, tiene el rostro de Dios, es carne de Cristo».

«Su experiencia de dolor y de esperanza —continuó Francisco— nos recuerda que todos somos extranjeros y peregrinos en esta Tierra, acogidos por alguien con generosidad y sin ningún mérito. Quienes, como ustedes, han huido de la propia tierra debido a la opresión, a la guerra, a una naturaleza desfigurada por la contaminación o la desertificación, o a la injusta distribución de los recursos del planeta, es un hermano con el que hay que compartir el pan, la casa, la vida».

«Demasiadas veces no los hemos recibido —dijo el Papa. Perdonen la cerrazón y la indiferencia de nuestras sociedades que temen el cambio de vida y de mentalidad que su presencia exige. Tratados como un peso, un problema, un costo, ustedes son, por el contrario, un don. Son el testimonio de cómo nuestro Dios clemente y misericordioso sabe transformas el mal y la injusticia de quienes sufren en un bien para todos. Porque cada uno de ustedes puede ser un puente que une a pueblos alejados, que hace posible el encuentro entre culturas y religiones diferentes, una vía para volver a descubrir nuestra humanidad común».

«‘Era extranjero y me acogieron’ —concluyó Francisco. Sí, el Centro Astalli es ejemplo concreto y cotidiano de esta acogida que nace de la visión profética del padre Pedro Arrupe. Fue su canto del cisne, en un centro de refugiados en Asia. Gracias a todos ustedes, hombres y mujeres, laicos y religiosos, agentes y voluntarios, porque demuestran en los hechos que, si se camina en compañía, el camino da menos miedo. Los animo a seguir. Treinta y cinco años son solo el comienzo de un recorrido que se vuelve cada vez más necesario, única vía para una convivencia reconciliada. Siempre sean testimonio de la belleza del encuentro. Ayuden a nuestra sociedad a escuchar la voz de los refugiados. Sigan caminando con valentía a su lado, acompáñenlos y también déjense guiar por ellos: los refugiados conocen las vías que llevan a la paz, porque conocen el olor acre de la guerra».

No hay comentarios: