Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 28 de junio de 2016

6 zeaniztarren meza barria egun berean



1.935eko bagilearen 28an, sei zeaniztarrek batera emon eben meza barria herriko parrokian. Garai haretako egunkarietan irakurri daiteken legez, jaia bezperan hasi zan, herriko eleiza eta ermitetako kanpai-hotsez eta mendietan zantzoak eginez.


Andra Mari eleizea gainezka egon ei zan, 2.500 lagun inguruk beteta, eta ospakizunean gotzain bik hartu eben parte: Mateo Mujikak, Gasteizeko gotzainak eta Eugenio Artaraz igorreztarrak, Bach Nihineko (Indotxina) gotzainak.

Eleizkizuna amaitu ondoren, eleizearen aurrean herriko jantzari gazteek jantzatu eben eta "Basarri" eta Uriarteren bertsoak entzuteko aukera izan zan.

Bazkaria Rocaverdeko markesen jauregiko baratzean egin zan, berrehun konbidadutik gora egon ziralarik.

Sasoi haretan erlijioak eukan eraginaren adibide argi bat dogu Zeanuri; herriko 2.600 inguru biztanleetatik, 262 erlijiosoak ziran: 47 abade, 106 fraile eta 109 monja. Zeanuri ei zan Espainia mailan, proportzioz, biztanleko erlijioso gehien eukan herria.


FOTO AMAN. Sei zeaniztarren meza barria. 1935eko bagilearen 28a.

Ezkerretik eskoira: 
1- Jose Etxezarraga.
 2- Eladio Agirre. 
3- Leonardo Atutxa. 
4- Eugenio Artaraz, Bach Nihineko (Indotxina) gotzaina. 
5- Mateo Mujika, Gasteizeko gotzaina. 
6- Juan Añibarro. 
7- Jose Sagarna. 
8- Maximo Gisasola.



Jon Urutxurtu

No hay comentarios: