Zoriontasunak
lunes, 3 de septiembre de 2012
Gure pretentsioak Nuestras pretensiones: Asis sarea agorrila
Asis Sarea lau printzipioen inguruan dabil, eta gutun honek horietako
bati heltzen dio hil bakoitzean. Berriro bigarrenarekin egiten dugu topo
abuztuan: “barnerantz apaltasuna”. Gutun honen zabalkundea eta irakurketa da
Asis Sarearen ardatzetako bat, eta bestea toki askotan hil guztietako azken
ostegunetan egiten den otoitzaldia. Abuztuaren 30ean 19.30ean toki horietakoren
batetik hurbil bazara, bertara etortzera animatzen zaitugu. Horrela ez bada,
gonbite egiten dizugu zauden tokian otoitz-, meditazio- nahiz isiltasun-une bat
egitera gutun honetako testuen bidez.
domingo, 2 de septiembre de 2012
Belloc, un monasterio: Joxe Arregi
Belloc, derivado del vasco Beloke, es un monasterio benedictino del País Vasco francés. Entre lomas cubiertas de bosques y prados verdes, en la ladera de una colina, el edificio -de encantadora sencillez y armonía- se funde en el paisaje y se recoge sigilosamente detrás de un bosquecillo de castaños y olmos y majestuosos robles de variadas especies. Todo es simple y bello. Todo está en calma. Todo vive y respira en silencio. Quien necesita respiro -¡lo necesitamos tanto! - allí lo encuentra.
sábado, 25 de agosto de 2012
Artea: Leon eta Maurizia gogoan
![]() |
| Frantzisko Bernaola. Berria argazkia |
Giro lasaiak zipriztintzen du Arratiako Arteaga herria
(Bizkaia) abuztuko goizetan, ume bat eta aitona pilotan ari dira plaza
ondoko frontoian, emakume pare bat kalean gora doaz bertotik metro
eskasetara dagoen urbanizazio berri baterako bidean. Plaza ondoan,
eskultura baten albotik pasatu dira; ez diete, ordea, arretarik jarri
ahoan alboka duen Leon Bilbaori (Arteaga, 1916-1990) eta panderoa esku
artean duen Maurizia Aldeiturriagari (Zeberio, 1904-Arteaga, 1988).
HEMEN erlijio gogoetarako aldizkaria sarean debalde
Albiste on bat dakargu oraingoan: HEMEN erlijio gogoetarako aldizkaria sarean aurkitu daiteke. Klik batzuk eginaz, orain arte argitaratu diren 30 aleren barri euki daikegu etxetik, bulegotik...
miércoles, 22 de agosto de 2012
Falaziak krisiari buruz Falacias sobre la crisis
Egunero, albistegiak bete-beterik daude merkatuak, arrisku saria eta
burtsaren gorabeherak direla eta. Gehienetan, dirua izaten dute hizpide.
Askoz gutxiago hitz egiten da produkzio ekonomiaz, baina ekonomia
horrek zuzenean nabaritzen ditu diru jardunaren ondorioak: izan ere,
maileguak garestiagoak dira, eta horrek berekin ekartzen du enpresa asko
ixtea eta pertsona askok duin bizitzeko modurik ez izatea. Orain, lehen
halako bi dira elikagai bankuetan janaria eskatu behar dutenak, eta ez
dira ohiko pobreak: mota askotakoak dira, eta ez dira falta
unibertsitate ikasketak dituztenak ere. Ongizate estatua arrunt ahultzen
ari da: osasun publikoan, ordainketa partekatua; pentsioak, gero eta
gutxiago, eta gero eta eskuratzen zailagoak; erretiroa hartzeko adina,
gero eta beranduago...
lunes, 20 de agosto de 2012
Gogoeta astea 2012: Ebanjelioa hartuz eta emanez
"Ebanjelioa hartuz eta emanez" Loiolan, agorrilaren 20-tik 24-ra
Gogoeta asteak kristau pentsamendurako lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea. Euskal Herrian Jesusek eta bere Ebanjelioak bizitza hobe eta duinagoa eraikitzen lagun dezaketela konbentziturik, gizon-emakume sinestedun eta bilatzaileentzat zabalik dagoen toki izan nahi du Gogoeta asteak. Hitzaldiak eta hausnarketa, elkarrizketa eta otoitza dira asteari giharra eta arnasa ematen diotenak. astearen beste berezitasuna da euskaraz izaten direla saio eta ospakizun guztiak.
martes, 14 de agosto de 2012
Jesus gure janari Alimentarnos de Jesús: Jose Antonio Pagola
Joanen kontakizunaren arabera,
juduek beste behin, gauza fisiko eta materialez haratago joan ezinik, eten egin
diote Jesusi, honek darabilen hizkuntza oldarkorraz eskandalizaturik: «Nolatan ematen ahal digu honek bere haragia
jateko?» Jesusek ez du atzera egin, baizik eta eduki sakonago bat eman die
bere hitzei.
lunes, 6 de agosto de 2012
Jesusengan sinesteko bidea El camino para creer en Jesús: Jose Antonio Pagola
San Joanen
kontakizunaren arabera, Jesusek gero eta era argiagoan errepikatzen du
Jainkoagandik datorrela bera, betiko bizia ematen duen janaria guztiei
eskaintzeko. Eta jendeak ezin jarraitu du hain eskandaluzkoa de hori entzuten,
erreakzionatu gabe. Jesusen gurasoak ezagunak dituzte. Nolatan esan dezake
Jainkoagandik datorrela?
domingo, 29 de julio de 2012
Gure sinesmen txikia Nuestra pequeña fe: Asis sarea uztaila
Hil honetako gutunaz, gogoeta egitera gatoz berriro Asis sareko lehen
printzipioarekin: “Egunero, Jainkoarekiko harreman pertsonala landu”. Gutunak
hasieran duen gogoetagaia gure sinesmen txikiaz doa eta horrekin batera bizi
diren zalantzez.
sábado, 28 de julio de 2012
Jose Luis Erezkano hil da
Astelehenean, uztailaren 30a, arrastiko 7etan izango bere aldeko hileta eleizkizuna Igorreko Andra Mari Eleizean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

