Gora Zu gure Jauna gora!

domingo, 29 de julio de 2012

Gure sinesmen txikia Nuestra pequeña fe: Asis sarea uztaila


Hil honetako gutunaz, gogoeta egitera gatoz berriro Asis sareko lehen printzipioarekin: “Egunero, Jainkoarekiko harreman pertsonala landu”. Gutunak hasieran duen gogoetagaia gure sinesmen txikiaz doa eta horrekin batera bizi diren zalantzez. 
 
Hausnarketa honen harian bidezkoa da galdetzea: zerk balio du gehiago bizitzan, bizitzako segurantza egindako ziurtasun batek, ala bilaketa egindako zalantza batek? Bi bide horietatik zeinek eraman gaitzake hobeto Jainkoarekin harreman pertsonalean aurkitzera? Ebanjelioak aipatzen duen sinesmena, ziurtasunen artean sumatzen da ala bilaketaren kezken artean? 

GOGOETA

Gure sinesmen txikia

Zalantzaren presentzia sekula baino errealagoa da gaurko munduan. Batzuetan aurrez arriskutsua ikusten da, badirudi amildegia irekitzen zaigula aurrean, eta hor badago ere, sinesmenarekin batera bizi da zalantza. Garai batean, aurki genezakeen laguntza elkartean, baina orain fedea pertsonalagoa bihurtzen da. Eta besteen sinesmenean sostengu aurkitzen badugu ere, sinesmena norberarena egin da gehiago, eta horrek hauskorragoa bihurtzen du.
Dena den, gizakiak bere zalantzez haraindi beste zerbait hobea, garbiagoa … bilatzen du. Bihotzak atseden aurki dezan tokiaren bila gabiltza. Sinesmenak zalantza artean erdizka ikustera garamatza. Baina ezin dut sinesmena neure egin, ez da neurea. Batzuetan oso txikia da, eta ez dauzkan frogak nahiko lituzke.
Itun Berrian sinesmena ez da, nekez konprenitzen diren egia zailak ulertzea; desira bat baizik, egarri bat, Jesusengana erakarria izatea. Gu haren bila hasi baino lehen, bera hor zegoen. Ulertu ezinekoaren eta zailtasunen aurrean, sinesmenak toki batean aurkitzen du zentzua: Jesusekin eta haren hitzarekin aurkitzean. Kristorengana hurbiltzeak sinesmenean mantentzen gaitu. Gauza asko ulertzen ez baditugu ere, munduak bizkarra ematen badigu ere, Harekin topo egiteak markatu egiten digu bizitza.
Kristoren aurkitzea da fedearen bihotza. Topo egite hori ezin da aurrez ikusi edo esan. Hortik aurrera haren hitzak eta bizitzak norabidea ematen dio gure hondora joan beharrari. Ustekabean isiltasun momentutan, alaitasunean, sufrimenduan, maitasunean, bakardadean, otoitzean edo ebanjelioan aurkitzen dugu, harengan bakarrik dagoela maitasuna. Orduan gure sinesmen txikia ez da gure neurrietara murrizten; esker onera eta adoraziora irekitzen da.

Ebanjelioko pasartea: Mt 14, 24-34

Txalupa, ordurako, lehorretik urruti zihoan, uhinek astindua, haizea kontra baitzuen. Goiz aldera, ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez. Aintziran ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin ziren, mamuren bat zelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren.
Baina Jesusek berehala hitz egin zien eta esan:
– Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!
Orduan, Pedrok esan zion:
– Jauna, benetan zeu bazara, agindu iezadazu ur gainean zuregana joateko.
Jesusek erantzun:
– Zatoz.
Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez. Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen:
– Jauna, salba nazazu.
Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez:
– Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu zalantza?
Txalupara igo zirenean, haizea baretu egin zen. Eta ontzian zeudenak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziren, esanez:
– Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!
Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera iritsi ziren.

Frantziskotar espiritualtasuna 

Jainko goren eta ospetsua, argi ezazu nire barne-ilunpea eta emadazu fede zuzena … ”(SDaOt). Konbertitzen hasi berritan, Frantziskok argia bilatuz eta fede zuzena eskatuz egiten du otoitz. Bere bizitzaren azken-aldian, besteek goresten zutenean esaten zien: “Ez ni goretsi seguru banengo bezala, oraindik seme-alabak izan baititzaket” (2 Zel 133). Fede zuzena, Frantziskori bizitzea eman zitzaiona bezalakoa, ez da zalantzarik gabea, ziurtatua, edo barne-ilunperik gabea. Eta ez da murrizten ere doktrinan zuzen ibiltzera.

Frantziskorentzat fede zuzena hori baino gehiago da “Jaunak eman zidan niri, anaia Frantziskori …, Jaunak berak eraman ninduen …, Jaunak eman zidan eta ematen dit”. Hori da fede zuzena: norberaren bizitzan Jauna presente, eraginean, lagun izaten, bihotza eta bidea argitzen dagoelako konfiantza sakona. Hori da fede zuzena: sekula ez dela seguru egoten jakitea, baina “badakit Nortaz fidatu naizen” bat; arrotz eta erromes izatea utzi gabe, baina seguru Kristori begira eta otoizka: “Argitu nire ilunpeak …” Eta horrela, pausoz pauso, egunez egun, aitortuz Hura dela bihotzeko Argia. 

Gure segurantza ez da geure fedea. Jauna da gure segurantza. “Sinesmenak zalantzak ditu, bere buruarekin leial izateko” (A. Vergote). Fedea ez da geurea den zerbait, hori baino misterio ederragoa da. Hori aldarrikatzen du Frantziskok La Vernako esperientziaren ondoren: “Zu zara gure fedea” (JaGor 6).

Otoitza

Sinestea, …
ez da amets egitea,
ez ilusio-munduan barneratzea,
ezta belar txarrak kentzea ere,
ezta galdekizun guztiei erantzutea ere,
ezta sostengua aurkitzeko …
egitura logiko eta arrazoizko bat izatea ere.
Gaur, Jauna, sinestea
haztamuka ibiltzea da,
nola egunez hala gauez, ilun eta argi artean,
istilu eta isiltasunetan
- zeintzuek estali eta azalarazi, nahasi eta ernarazi egiten duten –
eta zentzu nekatuz ahalegintzea
zu usaintzen, zu ukitzen, zuri entzuten eta musu ematen
ez hegan egitea,
zure bitartekoen bidez.
Eta pozik izatea,
hemen horrela
haztamuka ibiltzeagatik.
                                                                        (Florentino Ulibarri)

Gutuneko azken hitzak

Segurantza lilura bat da eta ezkutatu egiten du errealitatea. Zalantzan dago errealitatearen hasiera eta bilaketa sorrarazten du.

2012ko abuztuko eguneroko ebanjelioa

1- Mt 13,44-46
2- Mt 13,47-53
3- Mt 13,54-58
4- Mt 14,1-12
5- Jn 6,24-35
6- Mk 9,2-10
7- Mt 14,22-36
8- Mt 15,21-28
9- Mt 10,28-33
10- Jn 12,24-26
11- Mt 17,14-19
12- Jn 6,41-51
13- Mt 17,22-27
14- Mt 18,1-5.10.12-14
15- Lk 1,39-56
16- Mt 18,21-19,1
17- Mt 19,3-12
18- Mt 19,13-15
19- Jn 6,51-58
20- Mt 19,16-22
21- Mt 19,23-30
22- Mt 20,1-16
23- Mt 22,1-14
24- Jn 1,45-51
25- Mt 23,1-12
26- Jn 6,60-69
27- Mt 23,13-22
28- Mt 23,23-26
29- Mk 6,17-29
30- Mt 24,42-51
31- Mt 25,1-13

Introducción

Con la carta de este mes volvemos a reflexionar con el primer principio de la red Asis: “Buscar cada día la relación personalizada con Dios”. El tema de reflexión con el que se inicia la carta gira en torno a nuestra pequeña fe y a las dudas que conviven con ella. Cabe preguntarse al hilo de esta reflexión ¿qué vale más en la vida: una certeza hecha seguro de vida o una duda hecha inquietud de búsqueda? ¿Por cuál de esos caminos encontramos mejor esa relación personalizada con Dios? ¿La fe de la que habla el evangelio se entrevé en las seguridades o en la inquietud de la búsqueda?

Tema de reflexión

Nuestra pequeña fe

En el mundo actual, la presencia de la duda se hace más real que nunca.  A veces, se presiente peligrosa, parece que abre un abismo, y sin embargo, estando ahí, la duda convive con la fe.  En otros tiempos, podíamos apoyarnos en la fuerza de toda la comunidad, pero ahora, la fe se vuelve más personal, y aunque nos apoyemos en la fe de otros, nuestra fe se ha convertido en algo más individual, que la hace más frágil.
De todos modos, el ser humano más allá de su duda, busca algo más, algo que el corazón intuye que puede ser  bueno, limpio… Buscamos el lugar donde el corazón pueda descansar. La fe nos lleva a entrever entre dudas. Pero no puedo poseer la fe, no me pertenece. A veces es muy pequeña y quisiera pruebas que no tiene.
En el Nuevo Testamento la fe no consiste en comprender verdades difíciles de entender, sino en un deseo, una sed, una atracción hacia Jesús. Antes de que lo buscáramos, Él ya estaba. Ante lo incomprensible, ante lo difícil, hay un lugar donde la fe cobra sentido: en el encuentro con Jesús y su palabra. Acercarnos a Cristo nos mantiene en la fe. Aunque no entendamos muchas cosas, aunque el mundo dé la espalda, el encuentro con Él marca nuestra vida.
El corazón de la fe es el descubrimiento de Cristo.  Ese encuentro es imprevisible e impredecible. A partir de ahí su palabra y su vida dan sentido a nuestra zozobra. Inesperadamente en momentos de silencio, en la alegría, en el sufrimiento, en el amor, en la soledad, en la oración o en el Evangelio, descubrimos que en Él sólo hay amor. Entonces nuestra pequeña fe no se reduce a nuestra medida, sino que se abre al agradecimiento y la adoración.

Texto evangelico: Mt 14, 24-34

La barca estaba ya muy lejos de la orilla y era sacudida por las olas, porque el viento era contrario. Al final ya de la noche, Jesús se acercó a ellos caminando sobre el lago. Los discípulos, al verlo caminar sobre el lago, se asustaron y decían:
- Es un fantasma.
Y se pusieron a gritar de miedo. Pero Jesús les dijo en seguida:
- ¡Ánimo! Soy yo, no temáis.
Pedro le respondió:
- Señor, si eres tú, mándame ir  hacia ti sobre las aguas.
Jesús le dijo:
- Ven
Pedro saltó de la barca y, andando sobre las aguas, iba hacia Jesús. Pero al ver la violencia del viento se asustó y, como empezaba a hundirse, gritó:
- ¡Señor, sálvame!
Jesús le tendió la mano, lo agarró y le dijo:
- ¡Hombre de poca fe! ¿Por qué has dudado?
Subieron a la barca, y el viento se calmó. Y los que estaban en ella se postraron ante Jesús, diciendo:
- Verdaderamente eres Hijo de Dios.
Terminada la travesía, tocaron tierra en Genesaret

Espiritualidad franciscana

“Sumo y glorioso Dios, ilumina las tinieblas de mi corazón y dame fe recta…” (OrSD 1-2). Al comienzo de su conversión Francisco ora buscando luz para sus oscuridades y pidiendo una fe recta. Al final de su vida, a los que le alababan “les respondía con frases como éstas: No queráis alabarme como a quien está seguro; todavía puedo tener hijos e hijas” (2Cel 133). Fe recta, como se le dio vivir a Francisco, no es fe sin dudas, fe asegurada, o sin tinieblas en el corazón. Tampoco se reduce a la rectitud en la doctrina.
Para Francisco la fe recta es más bien “el Señor me dio a mí el hermano Francisco…, y el Señor me llevó…, y el Señor me dio y sigue dando”. Fe recta es esta honda confianza de que el Señor está presente en la propia vida, actuando, acompañando, iluminando el corazón y el camino. Fe recta es saber que nunca se está seguro, pero “sé de Quién me he fiado”; no pasar nunca de peregrino y advenedizo, pero segur mirando y orando a Cristo: “Ilumina las tinieblas…” Y así, paso a paso y día a día, afianzando en el corazón la confesión de que Él es la Luz.
Nuestra seguridad no es nuestra fe. Nuestra seguridad es el Señor. “La fe duda por fidelidad a sí misma” (A. Vergote). La fe no es una posesión, pues es un misterio mucho más hermoso. Así lo proclama Francisco tras su experiencia en La Verna: “Tú eres nuestra fe” (AlD 6).

Oración

Creer,…
no consiste en soñar,
ni en volar,
ni en adentrarse en un mundo de ilusiones
ni en quitar las hierbas malas,
ni en dar respuesta a todos los interrogantes,
ni en tener una estructura lógica y razonable
en la que apoyarse…
Creer hoy, Señor,
es andar a tientas,
tanto de día como de noche, entre sombras y luces,
bullicios y silencios
 –que velan, desvelan, confunden y alertan-
e intentar, con los sentidos cansados,
olerte, oírte, verte, tocarte, y besarte
 en tus mediaciones.
Y alegrarse de estar aquí así,
a tientas
                                                                        (Florentino Ulibarri)

Epilogo de la carta

La seguridad es sólo un espejismo que oculta la realidad. La duda es un principio de realidad que suscita la búsqueda.

Evangelio diario del mes de agosto de 2012

1- Mt 13,44-46
2- Mt 13,47-53
3- Mt 13,54-58
4- Mt 14,1-12
5- Jn 6,24-35
6- Mc 9,2-10
7- Mt 14,22-36
8- Mt 15,21-28
9- Mt 10,28-33
10- Jn 12,24-26
11- Mt 17,14-19
12- Jn 6,41-51
13- Mt 17,22-27
14- Mt 18,1-5.10.12-14
15- Lc 1,39-56
16- Mt 18,21-19,1
17- Mt 19,3-12
18- Mt 19,13-15
19- Jn 6,51-58
20- Mt 19,16-22
21- Mt 19,23-30
22- Mt 20,1-16
23- Mt 22,1-14
24- Jn 1,45-51
25- Mt 23,1-12
26- Jn 6,60-69
27- Mt 23,13-22
28- Mt 23,23-26
29- Mc 6,17-29
30- Mt 24,42-51
31- Mt 25,1-13


No hay comentarios: