Abenduko 1. astea
lunes, 13 de septiembre de 2021
Garrantzizkoak Importantes: Jose Antonio Pagola
Dudarik gabe, gure irizpideak ez dira bat etortzen Jesusenekin. Gutako zeinek uste du gaur egun gizon-emakume garrantzizkoenak gainerakoen zerbitzura bizi direnak direla?
domingo, 12 de septiembre de 2021
Urtea beteko da Anastasio Azkarai "Anes" hil zala. Mezea 19an, domekea, Igorren
Hile honen 17an urte bete "Anes" hil zala. Urte hurreneko mezea domekan ospatuko dogu, hilaren 19an, eguerdiko 12:30etan, Igorreko parrokian.
viernes, 10 de septiembre de 2021
El retablo de la parroquia de Zeanuri en QR y en libro
Un libro desvela los secretos del retablo de la iglesia de Zeanuri. Una crónica de Susana Martín ele Deia de hoy.
jueves, 9 de septiembre de 2021
Artea Andra Mari 2021
Andra Mariren Jaiotzaren Jaiak Artean. Egun nagusian, irailak 8, Meza Santua ospatuz eta txistularien doinu alaiaz emon geuntsan hasierea egynari, kanpai hotsak ahaztu barik.
miércoles, 8 de septiembre de 2021
Zeanuri ermitaz ermita 2021
Ermita ibilaldi aitzindari eta beteranoena Bizkaian, 1988. urtean hasi zana, badirudi aurten be ez dala egingo, Korononavirusaren arrazoiengaitik. XXXIII. edizioa atzeratu egiten da beraz. Egoerak irauten dauen bitartean hemen birtualki bisitatu daikezuz Zeanuriko ermitok.
La marcha de ermitas pionera y más veterana en Bizkaia, comenzó el año 1.988, parece que tampoco se celebrará este año por motivos del Corononavirus. La edición XXXIII. queda aplazada. Mientras dura la situación aquí puedes visitar virtualmente las ermitas de Zeanuri.
lunes, 6 de septiembre de 2021
Zenbait jendek gaur egun esaten duena Lo que algunos dicen hoy: Jose Antonio Pagola
Milurteko berrian ere bekarrian jotzen jarraitzen du Jesusen galderak: «Eta zuek, zein eta nor naizela diozue?». Ez da iritzi-inkesta bat. Nor bere mailarik sakonenean jartzera eragiten digun galdera da: zein eta nor da Kristo gaur egun niretzat? Zer zentzu du zinez nire bizitzan? Oso askotarikoak izan daitezke erantzunak:
sábado, 4 de septiembre de 2021
Naturatik naturara. Heriotzari buruzko gogoetatxoa
Lehengo egunean, ETBn pentsalari bat, serio serio, heriotzari buruz berba egiten egoan. Sinismen ezbardinak bat egiten dogula gauza baten esaten eban: naturatik gatozela, naturara goazela. Eta lasai asko geratu zan. Badakit ETBn berba egiteko ez dala derrigorrezkoa katekesia eginda eukitea. Baina kultura apur bat bai, uste dot nik. Natura eta kultura.
jueves, 2 de septiembre de 2021
Gora San Antolin!
Gaur ospatzen da San Antolin. Osasun egoera dala-eta, leku askotan ez da eleizkizunik izango. Diman, Oban ospatuko da mezea eguerdiko 12etan. Igorren parrokiko mezatan gogoratuko da, arrastiko 7etan. Dana dala, santu hau ez daigun ahaztu, hona aspaldiko ospakizunetako argazki bildumea.
lunes, 30 de agosto de 2021
Jesusi barnea ireki Abrirnos a Jesús Jose Antonio Pagola
Ezaguna da pasadizoa. Sorgor bat aurkeztu diote Jesusi; gorreria dela-eta doi-doi hitz egiten ahal du. Zoritxar handia du bere bizitza. Bere buruari bakarrik entzuten dio. Ezin entzun die bere familiartekoei eta auzokoei. Ezin hitz egin du bere adiskideekin. Ezin entzun ditu Jesusen parabolak ere, ezta ulertu ere beraren mezua. Bere bakardadean hesiturik bizi da.
domingo, 29 de agosto de 2021
Ez daigun Haiti ahaztu! ¡No nos olvidemos de Haití!
2.207 dira lurrikarearen ondorioz hildakoak atzo Haitiko agintariek adierazo ebenetik. Zauritutakoak 12.300 dira eta desagertuta dagozanak, 344. Esan dabenez, lurrikarak gogorren eragin dauen lurraldeetako populazioaren %40k preminazko laguntzea behar dau. Asko dira lehen lerroan dagozan erakundeak bai zibilak zein Eleizakoak. Latinamerikako eta Karibeko Eleizeak `Juntos por Haití´ deritxon kanpainea ipini dau abian giza laguntzea bideratzeko.








