Arratiako KT Gabon Jaia Artean Clic en la imagen para + info

lunes, 6 de septiembre de 2021

Zenbait jendek gaur egun esaten duena Lo que algunos dicen hoy: Jose Antonio Pagola

Milurteko berrian ere bekarrian jotzen jarraitzen du Jesusen galderak: «Eta zuek, zein eta nor naizela diozue?». Ez da iritzi-inkesta bat. Nor bere mailarik sakonenean jartzera eragiten digun galdera da: zein eta nor da Kristo gaur egun niretzat? Zer zentzu du zinez nire bizitzan? Oso askotarikoak izan daitezke erantzunak:

«Ez zait axola. Horixe, soil-soilik. Ez dit ezer esaten: ez dut aintzat hartzen: badakit batzuei axola zaiela oraindik ere; niri gauza praktikoagoak zaizkit axola, ondo-ondokoak». Kristo galdua da jende honen benetako zeruertzetik.

«Ez dut horretarako astirik. Aski lan dut, egunean eguneko arazoei aurre egitearekin: erabat harturik bizi naiz, asti eta umore gutxirekin beste gauza askotan pentsatzeko». Jende honek ez du tartetxorik Kristorentzat. Ez du sumatzen zer-nolako eragina eta indarra ematen ahal lizkiokeen berak bere bizitzarako.

«Zorrotzegia iruditzen zait. Ez dut korapilatu nahi neure bizitza. Deseroso egiten zait Kristogan pentsatzea. Gainera, gero, hor dator beste guztia: bekatua saihestu beharra, neure buruari bertute-bizitza eskatzea, jarduera erlijiosoak. Gehiegi da». Jende honek ez du ezagutzen Kristo: ez daki askatasun berri bat sartzen ahal lukeela beraren bizitzan.

«Oso urruneko sentitzen dut hori guztia. Jainkoari eta erlijioari dagokien guztia gauza teoriko eta urruneko ikusten dut; beraietaz ezer segururik ezin jakin den gauza dira; zer egin dezaket hobeto ezagutzeko eta zertaz ari diren?». Jende honek bide bat aurkitu beharra du, Kristoren atxikimendu biziago bat emango diona.

Erreakzio-mota hau ez da nik «asmatutako» ezer: neuk entzunak ditut behin baino gehiagotan. Ezagutzen ditut itxuraz irmoagoak diren erantzunak ere: «agnostikoa naiz»; «beti jarrera aurrerakoiagoak hartzen ditut»; «soilik zientzian sinesten dut». Baieztapen hauek, ezin saihesteko moduan, guztiz artifizial iruditzen zaizkit, bilaketa pertsonal eta egiati baten emaitza ez badira behintzat.

Ezezagun izaten jarraitzen du Jesusek. Jende askok ezin sumatu du jadanik zer den nork bere bizitza Jesusen baitatik bizitzea eta ulertzea. Bitartean, zertan ari gara beraren jarraitzaileok?, hitz egiten al diogu norbaiti Jesusez?, sinesgarri egiten al dugu bera geure bizieraz?, alde batera utzia al dugu Jesusen lekuko izatea?

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Urteko 24. igandea – B (Markos 8,27-35)

LO QUE ALGUNOS DICEN HOY

También en el nuevo milenio sigue resonando la pregunta de Jesús: «Y vosotros, ¿quién decís que soy yo?». No es para llevar a cabo un sondeo de opinión. Es una pregunta que nos sitúa a cada uno a un nivel más profundo: ¿quién es hoy Cristo para mí? ¿Qué sentido tiene realmente en mi vida? Las respuestas pueden ser muy diversas:

«No me interesa. Así de sencillo. No me dice nada; no cuento con él; sé que hay algunos a los que sigue interesando; yo me intereso por cosas más prácticas e inmediatas». Cristo ha desaparecido del horizonte real de estas personas.

«No tengo tiempo para eso. Bastante hago con enfrentarme a los problemas de cada día: vivo ocupado, con poco tiempo y humor para pensar en mucho más». En estas personas no hay un hueco para Cristo. No llegan a sospechar el estímulo y la fuerza que podría él aportar a sus vidas.

«Me resulta demasiado exigente. No quiero complicarme la vida. Se me hace incómodo pensar en Cristo. Y, además, luego viene todo eso de evitar el pecado, exigirme una vida virtuosa, las prácticas religiosas. Es demasiado». Estas personas desconocen a Cristo; no saben que podría introducir una libertad nueva en su existencia.

«Lo siento muy lejano. Todo lo que se refiere a Dios y a la religión me resulta teórico y lejano; son cosas de las que no se puede saber nada con seguridad; además, ¿qué puedo hacer para conocerlo mejor y entender de qué van las cosas?». Estas personas necesitan encontrar un camino que las lleve a una adhesión más viva con Cristo.

Este tipo de reacciones no son algo «inventado»: las he escuchado yo mismo en más de una ocasión. También conozco respuestas aparentemente más firmes: «soy agnóstico»; «adopto siempre posturas progresistas»; «solo creo en la ciencia». Estas afirmaciones me resultan inevitablemente artificiales, cuando no son resultado de una búsqueda personal y sincera.

Jesús sigue siendo un desconocido. Muchos no pueden ya intuir lo que es entender y vivir la vida desde él. Mientras tanto, ¿qué estamos haciendo sus seguidores?, ¿hablamos a alguien de Jesús?, ¿lo hacemos creíble con nuestra vida?, ¿hemos dejado de ser sus testigos?

José Antonio Pagola

 

24 Tiempo ordinario – B (Marcos 8,27-35)

 

 


No hay comentarios: