Zorionak! ¡Feliz Navidad!

miércoles, 17 de diciembre de 2025

Abendualdia? Sinodala!

 


Abendualdiko otoitzaldiak Bermeon, Santa Eufemia parrokian. Lau eguaztenetan: hiru otoitzaldi eta berbaldi bat.

Encuentros oracionales de adviento en Bermeo, en la parroquia de Santa Eufemia. Cuatro miércoles: tres encuentros oracionales y una charla.



Abenduak 10 diciembre

Otoitzaldia Encuentro oracional

Abenduak 17 diciembre

Otoitzaldia Encuentro oracional



Sinodoa landu gura dozu zure taldean, alkartean, parrokian abendualdi honetan? Otoitz pertsonala egiteko, taldean lantzeko, mezatan zabaltzeko... bost fitxa prestatu doguz. Sarrerakoa eta beste lau. Astero bat. Gura badozuz, eskatu eta doan zabalduko jatzuz.



¿Deseas trabajar el sínodo en tu grupo, comunidad o parroquia este tiempo de adviento? Hemos preparado cinco fichas para ayudar en la oración personal, comentar en grupo, difundirlas en la eucaristía. Una ficha introductoria y otras cuatro, una para cada semana. Si te interesan solicítalas y te las remitiremos gratis.

Profetak ziran Jainko berbaren
mamia eta azala,
gaur egun ere Jauna berbetan
oraintxe lehen bezala.
Jaso doguna, ezin ukatu,
oso barri ona dala:
danon artean landu dagigun
Abendua? sinodala!


....
Hamaika behar esku artean
ihesi doa denpora,
erne, itzarrik bizi gaitezen
barri onak gaur gogora,
sinodoaren itxaropena
ez daigun bota zulora:
argi, kresala, indar, iparra
holan badakigu nora.

 


Abendualdian profetak sarritan agertzen jakuz irakurgaietan. Itxaropena aldarrikatuz, bihotz barritzeko zirikatuz. Itun Zaharreko profetak, Joan Bateatzailea, Maria…

Gaur egun profetak ez dagoz isilik. Berbetan ditugu, itxaropena aldarrikatuz, eliza barritzeko zirikatuz. Horren adibide argi bat izan dogu Sinodoa. Bere azken agiria Frantzisko aita santuak onartu, izenpetu eta zabaldu eban.

Profeten aurrean beti egon dira sasi-profetak. Erregearen ondoan, jauntxoen lagun, handikien hizkuntza erabiliaz, benetako profetak salatuz. Gaur egun ere arrisku hori dogu. Sinodoa pasatu dadin bizkor-bizkor ekin, ez onartu bere argia, bere indarra, bere iparra, bere norabidea.

Abendualdi honetan hauxe da gure proposamena, astean astean sinodoan sakondu. Hortxe ditugu Arantzazuko profeten irudi indartsuak. Gureak. Euskeraz bizi direnak. Abendualdiko koroan, astero SI-NO-DA-LA silaba bana jarri eta indartuko dogu. Holan abendualdia? Sinodala! Izango da gurean. Orritxo bana zabalduko dogu, bertsoak, Jaunaren Berbea eta sinodoaren azken agiriaren puntu batzuk zabalduz.

Hamaika ardura baditugu eguneroko bizitzan: osasuna, familia, lana, bakea, euskera… Atara daigun denpora bat, astean zehar, gure otoitzean sakontzeko, Jaunaren Berbean oinarrituta, sinodoari zabalik.

 

Domekea

Jaunaren Hitza

Euskeraz

Erderaz

1

Mt 24,37-44

SInistu bateoa

SI al bautismo

2

Mt 3,1-12

NOra goaz?

NO a la indiferencia

3

Mt 11,2-11

DAnon artean ebatzi

DAr voz al pueblo

4

Lk 1,46-56

LAgundu elkar (Caritas)

LA eucaristía como hogar

 

Gehiago jakiteko:

Sinodoa 01



No hay comentarios: