San Inazioren otoitza

jueves, 31 de julio de 2025

Ibarrangelu: San Inazio Laidan: argazkiak eta bideo bi

 

Aurten be itsas mailan dagoen Laidako ermitan ospatu dogu San Inazio eguneko mezea eta jaia. Bertan izan dira Ibarrangelu, Kanala, Arteaga, Mendata, Mundaka, Elorrio, Oñati... etab. eliztarrak.

Iñazio gure patroi handia

Inazio, gure Patroi handia
Jesusen Konpainia
fundatu eta duzu armatu,
ez da, ez, etsairik jarriko zaizunik
inolaz aurrean gaurko egunean,
nahiz betor Luzifer deabrua
utzirik infernua.

miércoles, 30 de julio de 2025

Iñazio gure patroi handia: hitzak aldatzeko sasoia?


Badator San Inazio eguna eta Euskal Herri osoan kantatuko da bere omenezko ereserki edo himnoa. Gorbeiako Igiñan hasi eta kostaldeko Akordara heldu arte. Abade batek itaun hau egin eustan: ez da sasoia kantaren letrea aldatzeko, daukana oso gerrazalea eta anti ebangelikoa izanik?

martes, 29 de julio de 2025

Urtean zeharreko 18. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
    



lunes, 28 de julio de 2025

Kanala: trabajos de mantenimiento en la parroquia


No cesan los trabajos en la parroquia de Andra Mari de Legendika, en Kanala-Sukarrieta. Este mes de julio se ha cambiado la cerradura de la puerta principal y adecentado el pórtico.

Era sanoagoan De manera más sana Jose Antonio Pagola

 

«Etzan zaitez, jan, edan eta bizi eroso»: ebanjelioko parabolako gizon aberatsaren kontsigna hau ez da berria. Historian barna jende ez gutxiren ideala izan da; gaur egun, ordea, maila handian bizi du jendeak; eta eragin soziala hain estua da non zaila baita biziera soilagoa eta sanoagoa bizitzea.

domingo, 27 de julio de 2025

San Inazio

Jaiak: Foru, Bedarona-Ea eta Laida-Ibarrangelu

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.  


 

sábado, 26 de julio de 2025

10.000 bisita baino gehiago Mundakako San Katalina ermitan azken hiru hilabeteotan


10.000 bisita baino gehiago Mundakako San Katalina ermitan azken hiru hilabeteotan. 10.044 hain zuzen ere, maiatzean Musutruk Mundaka alkartea ermitea konpontzeko ekimenak hasi ebazanetik.

viernes, 25 de julio de 2025

Santiago Apostolua

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. Aukera bi.
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz. 

Pagolaren gogoeta. Meditación de Pagola.
Jaiak: Busturia, Kortezubi, Morga eta Nabarniz (Lekerika). 

miércoles, 23 de julio de 2025

Elkartasunaren su motelean, saretzen: Caritas Lekeitio

 



Lekeitioko Caritasek urtero sukaldaritza tailerra ematen du, eta tailer soil bat ez ezik, herritarren artean harremanak sortzeko, estutzeko eta saretzeko modua ere bada. Partaideen eta boluntarioen arteko zubiak eraikiz, bertoko bizimodura egokitzen lagundu, eta bakardadeari aurre egiteko espazio bilakatzen da. Gaurko HITZAn irakurri geinke. Garaia Pagolaren artikulu bat.

martes, 22 de julio de 2025

Albiz, Mendata: Santa Maria Madalena jaia 25


Etxeko giro aparta bizi izan dogu Albizen, Madalena eguneko jai mezatan. Hartuemonak familiakoakaz, lagunekaz, Jainkoagaz. Emakume baliente baten Jesusen jarraipena ospatu. Gaixoak ere gogoan eta otoitzean izan doguz.

Urtean zeharreko 17. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.




Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    



lunes, 21 de julio de 2025

Inma Loroño: Bizkaiko Hitzan: Gernikaldeko parrokia askotan, jendeak 25 urte baino gehiago daramatza ospakizunak egiten.

Bizkaiko Hitza egunkarian alkarrizketa luze bat egiten deutsie Inma Loroño, Morgako ospatzaileari, eta Gernikaldeko pastoral kontseiluko kideari. Azkenean bere ospatzaile zereginaz be itaundu egiten deutsie...

Gure Aita Padre nuestro Jose Antonio Pagola

 


«Gure Aitaz» esana dago dena. Otoitz bikainetan bikaina da. Jesusek eman digun erregalurik onena. Jainkoari egiteko deirik bikainena. Eta, halaz guztiz, kristauek behin eta berriz errepikaturik, ohikeriazko errezo bihur daiteke, mekanikoki errepikatzen diren hitz bihur daitezke, bihotza Jainkoagana jaso gabe.

domingo, 20 de julio de 2025

Arteaga: Karmengo Amaren Jaia 25

Giro ezin hobean ospatu dogu Zandokizen Karmengo Amaren egunaren errepetizinoa. Ermitea txiki geratu danez, kanpoan ospatu da mezea. Arbolapean Karmengo Amaren irudia (ikusi argazkia) eta altarea. Inguruan hainbat eliztar.

sábado, 19 de julio de 2025

Jesus eta emakumea bertsotan



Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri zen, hartzurizko ontzian nardozko ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia hautsi eta Jesusi burura isuri zion. Batzuek, haserre, honela ziotsoten elkarri: 

Hoy y mañana Conciertos de Inés Torres en Santa Katalina, Mundaka

 


Conciertos de música religiosa y popular por la cantante y guitarrista María Inés Torres Izaguirre, sábado y domingo, 19 y 20 de julio, a las 5 de la tarde en la ermita de Santa Katalina de Mundaka. Entrada libre.

Urdaibaiko organoak 2025

 



Martxan dago, aurten be, Organo kontzertu sortea. Eskerrik asko organoak mantentzen laguntzen dabe parrokia guztiei eta beste babesleei!

viernes, 18 de julio de 2025

Etorkizunari begira jartzen gaitu Hemen aleak aldizkariaren azken zenbakiak

 


Etorkizunari begira jartzen gaitu Hemen aleak aldizkariaren azken zenbakiak. Carlos Askunze Elizaga (itzulpena) eta Nestor Artola Eluk egiten dabez gogoeta nagusiak.

jueves, 17 de julio de 2025

V. bikaritzako Caritaseko mahai ingurua Oizmendi Telebistan

 


V. Bikaritzako Caritaseko langile eta boluntario batzuen arteko solasaldi edo mahai ingurua emon dau Oizmendi Telebistak. Zer dan, zer egiten dauan, zelan jaso laguntza edo eskeini laguntza....

martes, 15 de julio de 2025

Urtean zeharreko 16. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
    


sábado, 12 de julio de 2025

Urriaren 18an ospatuko da Ondarroan Bosgarren Bikaritzako boluntario topaketa: erdu!


Lehengo egunean batu dira Ondarroan Bosgarren Bikaritzako boluntario topaketa prestatzen joateko lan taldea. Urriaren 18an, zapatuan ospatuko da Ondarroan. Lagun artean alkar ezagutu pertsonak eta pastoral proiektuak, ezagutu Ondarroa eta bere parrokia. Erdu!

martes, 8 de julio de 2025

Urtean zeharreko 15. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.





Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    


sábado, 5 de julio de 2025

Kosnoaga taldea Bizkai Biran


Kosnoaga taldeko kide batzuk Bermeon, Bizkai Birako etapan. Danok ez dagoz baina bai gaztetxoak, gurasoak, begiraleak, neba-arreba gaztetxoak... Taldearen aukera bat izan da ekintza honetan parte hartzea, bakoitza bere indarren arabera. Familia batzuk beste konpromiso batzuk izan dabez eta ezin izan dabe pate hartu. Gogoan izan doguz.

Colonia para el verano: Jesús Martínez Gordo


Este libro nos cuenta historias sobre Dios y la Iglesia, mientras relata ‘Un viaje por los sueños y decepciones de un seminarista’

viernes, 4 de julio de 2025

Gernika > Mundaka > Bermeo, etapa reina de Bizkai Bira

 


Etapa zoragarria eratu dabe antolatzaileek eta zorionak emoteko modukoa. Eguraldia lagun, ehun bat lagun ibili da Gernikatik Bermeora oinez paraje zoragarriok gozatuz.

jueves, 3 de julio de 2025

Gernikara heltzen da gaur Bizkai Bira


Ordu orduan heldu dira Gernikara 51 lagunek. Errenterian ondo etorria emon deutsie txistu doinuaz lagundurik, talde ministerial eta pastoral batzordeko kideak, mertzedariak, karmeldarrak, Kosnoaga taldeko gurasoak, eliztarrak...

El obispo que escribía a su amatxu


Elorrioko Balendin Berrio-Otxoaren jaia ospatzen dogula-eta, hona hemen, berak amari idatzitako eskutitzaren atal bat eta... Jaia uztailaren 4an.

martes, 1 de julio de 2025

Urtean zeharreko 14. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.