Jesusen hitza dogu oinarri
fedez berari entzuna,
nire barruan eta munduan
sortzen dauan oihartzuna,
luzaro iraun bere ondoan
entzunaz isiltasuna.
Ikusi, entzun, gozatu eta
izanik nire abaro,
esker emonaz sarritan eta
eskean ere luzaro,
Beragan nauka Jainko maiteak
gogoan daukot maitaro.
Ordu osoak, ordu gozoak
sendo guran sinismena,
eskatu edo eskertu ere
itxaropena zuzena,
ur biziaren iturri bizi
maitasuna da lehena.
Ate zara-ta, zorion bide
Artzain Onak jagon ardi,
lagun zara-ta, mahatsondoan
iraun luze aihen garbi,
errukiaren eredu bizi,
Zure hitza, nire argi.
Kantaria: Belen Olarreta
Musikea: Imanol: Ilun ikarak
Hitzak. Jose Mari Kortazar
No hay comentarios:
Publicar un comentario