Espiritu Santua Mendekoste Jaia

viernes, 18 de agosto de 2023

Itsasoak

 


Jainkoa degu lemazain eta

jomuga ere Jainkoa.

         Salbatore Mitxelena, Arantzazu euskal-poema, 177.or.


Itsasoak urak handi,

bildur barik sartu hadi.

Aita Santuk ozen boza:

Barri Ona eta Poza.

 

Itsasoak urak gazi,

badaukagu zer ikasi:

Barri Ona itsas argi,

berba gozo, berba garbi.

 

Itsasoa harro dago:

olatuak, orro dena,

giro hortan, non abaro?

Jesus dogu atsedena.

 

Itsasoa ilun dago,

nora joan ez dakigu.

Izarrak baino harago

ontasuna da testigu.

 

Itsasoa izar barik,

gizartea argia non.

Jesus ipar dogularik

pozik gara gu edonon.

II.

Jesus portu eta ipar

beti zaitut patroi gartsu, 

zure babes eta indar 

nadin zintzo, zoriontsu.


Bateltxoa, eskoi ezker 

arraun bigaz doa artez. 

Orain otoitz, Zuri esker; 

gero lana, danon partez.

 III.

Bateltxoa, itsas ontzi,

traineru edo txalupa,

handi, txiki, bero, epel,

Zeu helburu, aupa, aupa!

 

Kume habian katuak,

batelak daukaz portuak.

Gizakume ezbardinak,

Jainkoak danak sortuak.

 IV.

Itsasoa triste dago

hilobi da, hau samina!

Ito portutik harago

marinela, etorkina.

 

Itsasoa ama bada

bere ume biak dira,

gau orroa negarra da…

Nora gagoz gu begira. 

No hay comentarios: