Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok, egun on eta ondo etorri Eukaristiaren ospakizun
honetara.
Sinistedunok,
domekero, alkartzen gara, Jesukristori
begira bizi nahi dogulako, Haren berbea entzun eta Berak eskeintzen deuskun
ogiaz geure bizitzak ase nahi ditugulako.
Geure neba-arrebakin alkartuta, emon deiogun hasierea
meza santu honi, "Zein gozo ta eder
dan..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoaren berbeak gugan lur ona aurkitu eta
bere frutua emon dagian, prestau dagiguzan geure barruak, damutasunez pekatuen
parkamena eskatuz:
- Jesus Jauna, pekatua eta heriotzea menperatu
dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure makaltasunean indarra
zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, pekatarien itxaropena zareana.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Gn 3, 9-15:
Israel herriak sarritan itanduten eutson bere buruari
zelan sortuak ete ziran gatxa eta ezbeharrak munduan. Orain entzungo dogun
irakurgaiak itaun horri erantzun bat emongo deutso.
Erantzun-Salmoa: 129. Salmoa
Gizakiaren pekatua eta Jainkoaren errukia ditu kanta-gai
gaurko salmo honek
"Jaunagan dago
errukia..."
2 Kor 4, 13 - 5, 1:
Jesusegan daukan fedeak eraginda, idazten deutse San
Paulok Korintoko kristinauei. Eta eurekan bizitza barri baten itxaropena
sortzen ahaleginduko da.
Mk 3, 20-35:
Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, guztiok batera otoitz egin dagigun,
Jesukristogan eskeintzen jakuzan grazia eta salbamena gizaki guztiakana heldu
daitezan:
- Elizearen alde: bake, bizitza eta zorionbide dan
Ebanjelioaren mezua eten barik iragarri
dagiala gaurko gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Minez eta nahigabe artean bizi diran guztien alde: aurkitu dagiela Jaungoikoagan
eta euren inguruko pertsonengan behar dituen poza eta laguntza. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko gizon-emakume guztien alde: danok alkartuta
jokatu dagigula gizartean ikusten
ditugun gatx, ezbehar eta injustizien aurka. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia hau ospatzen dihardugun guztion alde:
Jaungoikoaren ahalmena eta maitasuna
gure pekatua baino haundiagoak dirala sinistu dagigula beti, eta uste osoz bilatu dagigula Haren parkamena. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, entzun egizu zure herriaren otoitza, eta
egizu, zure laguntzaz eta geure ahaleginez, lortu dagigula eskatu deutsuguna.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urtetean, Jaungoikoaren laguntzaz, ahalegindu
gaitezala gure lurrean bakea, zuzentasuna eta maitasuna eregiten.
"Alkartuta goazen."
URTEAN
ZEHARREKO X. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok, egun on eta ondo etorri Eukaristiaren ospakizun
honetara.
Sinistedunok,
domekero, alkartzen gara, Jesukristori
begira bizi nahi dogulako, Haren berbea entzun eta Berak eskeintzen deuskun
ogiaz geure bizitzak ase nahi ditugulako.
Como cada domingo, Jesús nos convoca, nos reune, nos da
su Palabra y el alimento de su Cuerpo y de su Sangre. Y nosotros, con nuestras
ilusiones y tristezas estamos aquí, formando comunidad, para que El nos dé su
fuerza y nos haga seguidores de su evangelio.
Geure neba-arrebakin alkartuta, emon deiogun hasierea
meza santu honi, "Zein gozo ta eder
dan..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoaren berbeak gugan lur ona aurkitu eta
bere frutua emon dagian, prestau dagiguzan geure barruak, damutasunez pekatuen
parkamena eskatuz:
- Jesus Jauna, pekatua eta heriotzea menperatu
dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure makaltasunean indarra
zaituguna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, pekatarien itxaropena zareana.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Gn 3, 9-15:
Israel herriak sarritan itanduten eutson bere buruari
zelan sortuak ete ziran gatxa eta ezbeharrak munduan. Orain entzungo dogun
irakurgaiak itaun horri erantzun bat emongo deutso.
El que se deja seducir y arrastrar por mil promesas que
le ofrecen felicidad, triunfo, gozar de la vida; muchas veces cae en la
tentación y en el vacío.
Erantzun-Salmoa: 129. Salmoa
Gizakiaren pekatua eta Jainkoaren errukia ditu kanta-gai
gaurko salmo honek
Unámonos a la plegaria del salmo aceptando el amor y el
perdón que nos ofrece.
"Jaunagan dago
errukia..."
2 Kor 4, 13 - 5, 1:
Jesusegan daukan fedeak eraginda, idazten deutse San
Paulok Korintoko kristinauei. Eta eurekan bizitza barri baten itxaropena
sortzen ahaleginduko da.
Tenemos con nosotros el
Espíritu del Resucitado, que nos ayuda en todos los momentos de la vida
Mk 3, 20-35:
Nuestras vidas deben confesar
delante de la gente, quién es Jesús de Nazaret. En Él hemos puesto nuestra
confianza.
Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, zutunik, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, guztiok batera otoitz egin dagigun,
Jesukristogan eskeintzen jakuzan grazia eta salbamena gizaki guztiakana heldu
daitezan:
- Elizearen alde: bake, bizitza eta zorionbide dan
Ebanjelioaren mezua eten barik iragarri
dagiala gaurko gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Minez eta nahigabe artean bizi diran guztien alde: aurkitu dagiela Jaungoikoagan
eta euren inguruko pertsonakan behar dituen poza eta laguntza. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Para que las personas que viven en los márgenes
de la sociedad vean que con nuestra solidaridad se pueden eliminar las barreras
que nos separan y así pronto no haya más excluidos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que participamos en la Eucaristía, para que el
evangelio sea nuestro guía en el vivir de cada día, siguiendo los pasos de
Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, entzun egizu zure herriaren otoitza, eta
egizu, zure laguntzaz eta geure ahaleginez, lortu dagigula eskatu deutsuguna.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urtetean, Jaungoikoaren laguntzaz, ahalegindu
gaitezala gure lurrean bakea, zuzentasuna eta maitasuna eregiten.
Nos despedimos con el deseo de que todos sigamos al
Espíritu de Jesús para hacer el bien y rechazar el mal.
"Alkartuta
goazen."
URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKEA
Hasarrea
sortuko dot
zure
jatorriaren eta emakumearenaren artean.
Hasiera liburutik
(Has 3, 9-15)
Jainko Jaunak
gizonari dei egin eta esan eutsan: “Non zara?” Harek erantzun: “Zure oinotsa
baratzean entzun dodanean, bildurtu eta gorde egin naz, narrugorri nengoalako”.
Jainkoak esan eutsan: “Eta nork jakinarazo deutsu narrugorri zengozala?
Galerazo neutsun zuhaitzeko frutua jan al dozu?” Gizonak erantzun: “Laguntzat
emon deustazun emakumeak eskeini deust frutua, eta jan egin dot”. Orduan,
Jainko Jaunak esan eutsan emakumeari: “Zer egin dozu?” Emakumeak erantzun:
“Sugeak engainatu nau eta jan egin dot”.
Orduan, Jainko
Jaunak esan eutsan sugeari:
“Hori egin
dozulako,
madarikatua
izango zara
abere guztien
eta basapiztia guztien artean;
sabel gainean
ibiliko zara arrastaka
eta hautsa
jango dozu zeure bizitzako egun guztietan.
Alkarren arerio
egingo zaituet
zu eta
emakumea,
zure eta haren
ondorengoa;
honek burua
zapalduko deutsu
eta zuk orpotik
helduko deutsazu”.
Erantzun-salmoa
(Sal 129,1-2.3-4.5-6.7-8)
Jaunagan dago errukia,
Haregan askatasun ugaria.
Barrenetik Zuri
dagizut oihu, Jauna,
entzun, Jauna,
nire berbea.
Begoz erne zure
belarriak,
nire oihu
eskarira.
Gure erruak gogoan badozuz, Jauna,
nor dagoke zutunik, Jauna.
Baina,
parkamena Zugan dozu,
Zu begirunez
zerbidu zagiguzan.
Jaunagan itxaroten
nago,
nire barrena
Haren berbearen zain dago.
Gau-mutila
goiz-argiaren zain dago:
Nire gogoa
Jaunaren zain dago.
Gau-mutila
goiz-argiaren zain dago:
Israel Jaunaren
zain halan bego.
Jaunagan
dago-eta errukia,
Haregan
askatasun ugaria;
Berak itziko dau
Israel askaturik,
egin dituan
hoben guztietatik.
Sinesten dogu,
eta horregaitik berba egiten dogu.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako
bigarren epistolatik
(2 Ko 4, 13C5, 1)
Senideok: Hau
dino Liburu Santuak: “Sinestu neban, eta horregaitik berba egin neban”. Guk
ere, sinesmen-espiritu bera dogula, sinesten dogu eta horregaitik berba egiten
dogu, jakinik, Jesus Jauna biztu dauanak biztuko gaituala gu ere Jesusegaz, eta
beronen ondoan ipiniko gaituala zuekin batera. Hau guztiau
zuen onerako da, Jainkoaren dohaia askogana zabaltzean, esker ona ere ugaritu
daiten, Jainkoaren aintzarako.
Horregaitik, ez
dogu adorea galtzen. Gure gorputzak hondatzen badihardu ere, barrutik
indarbarritzen dihardugu egunetik egunera. Izan ere, oraingo gure nekeek, une
batekoak eta arinak izanik, betikoa dan aintza parebakoa
prestatzen deuskue. Geure begiak ez doguz ipinten ikusten diran
gauzetan, ikusten ez diranetan baino; ikusten diranak behin-behinekoak
dira-eta; ikusten ez diranak, barriz, behin betikoak.
Jakin badakigu,
mundu honetan bizilekua dogun oihal-etxola hau hondatzen bajaku ere, Jainkoak
prestaturiko bizilekua dogula zeruan betiko, giza eskuz egin bakoa.
Satanasenak
egin dau.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 3, 20-35)
Aldi haretan, Jesus
etxera bihurtu zan. Barriro ere jentetza handia batu zan, eta ezin eben
jatordurik ere egin Jesusek eta ikasleek. Jesusen senideak, hori jakitean, Ha
hartu eta eroateko asmotan etorri ziran, burutik eginda egoala esaten eben-eta.
Jerusalemetik
jatsitako lege-maisuek hau inoen Jesusi buruz: “Beltzebu dauko honek barruan”,
eta “Deabruen buruzagiaren indarrez botaten ditu deabruak”.
Jesusek
Beragana deitu eta parabola honeen bidez berba egin eutsen: “Zelan daike
Satanasek Satanas bota? Bere barruan zatiturik dagoan erreinuak ezin dau iraun.
Bere barruan zatiturik dagoan familiak ezin dau iraun. Era berean Satanasek
ere, bere buruaren aurka jagi eta zatiturik badago, ezin dau iraun; harenak
egin dau. Ez daiteke inor indartsu baten etxean lapurretan sartu, aldez
aurretik ha lotzen ez badau; orduan, bai, harrapatu daikez haren etxeko
ondasunak.
Benetan
dinotsuet: Dana parkatuko deutse Jainkoak gizakiei, pekatuak eta esan leitekezan birao guztiak; baina Espiritu Santuaren
aurka birao egiten dauanak ez dau sekula parkamenik izango: errudun izango da
betiko”. Espiritu gaiztoa eukala inoenei erantzun eutsen hau.
Jesusen ama eta
anai-arrebak etorri ziran eta, kanpoan gelditurik, deituarazo egin eben. Jente
asko egoan Jesusen inguruan jesarrita, eta esan eutsoen: “Entzun, ama eta
anai-arrebak dozuz kanpoan, zeure bila”.
Jesusek
erantzun eban: “Nortzuk dira nire ama eta anai-arrebak?” Eta, inguruan
jesarrita eukazanei begiratuz, esan eban: “Honeek ditut nik ama eta
anai-arreba. Jainkoaren nahia egiten dauana, horixe dot Nik anaia, arreba eta
ama”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario