Espiritu Santua Mendekoste Jaia

lunes, 12 de febrero de 2024

Gernikaldeko Pastoral Batzordearen batzarraren laburpena

 


GERNIKALDEKO  PASTORAL  KONTSEILUAREN BATZARRAREN LABURPENA 2024 – 02 – 07

   Azken batzarren laburpena:

·        Batzorde iraunkorra : Jesus Mari Madariaga, OFM, Fernando Astoreka, ekonomia arloa, San Frantsizko Parrokikoa eta Mertxe Arandia, katekesi arloa, Andra Mari Parrokikoa

·        Talde ministerialeko kideak: Carmen  Ortega, Jesus Llarena, Jesus Mari Madariaga, Pedro Urriolabeitia eta Jose Mari Kortazar, lurralde bikarioa.

·        Lurraldeko parrokien ordezkariak: Begoña Bilbao, Busturialdea, mendialdetik Inma Loroño eta itsasaldea hutsik jarraitzen  da.

·        Pastoral Barrutiko erlijioso komunitatean izenean: Maria Asun Arozena, karmeldarra

·        Ikastetexe erlijiosoen izenean: Begoña Zabaleta.

·        Caritas: ez zan inor etorri.

·        Amaia Olaeta herrietako katekisten  eta “Iparralde-hegoalde”ordezkeria

·        B. abade barria

 

 

Gai ordena:

Ø  Otoitza

Ø  B. abade txinatarraren aurkezpena, bere  lana, Txinan , eta egoera gatazkatsuaren azalpena izan genduan. Bestalde, hemendik dagoen bitartean, gure inguruan emongo deuskun laguntasunaren barri be emon euskun.

Ø Asanblada taldeetan  emandako erantzunen irakurketa.

Carmenek bai Iragarpen eta Karitasen taldeen azalpenak emon euskuzan,

Jesus Marik  Liturjiarenak eta Fernandok  Elkartearena.

Azken hau ez gendukenez aurretiz hona hemen puntutxo batzuk:

·        Parroki artean koordinazio gehiago eskatzen zen (Bakoitzaren nortasuna galdu barik baina antzeko gauzak eginez)

·        Zer  egiten dan parrokian danok ezagutu.

·        Laikoak  gehiago izan behar dirala kontutan

·        Abadeak  parrokia ezberdinetan “por libre” doazela emoten dauala eta parroquia guztietan azalpen berdinak egitea

Azken agerpen honekin galdera batzuk agertu ziren:

-          Norantza gure dogu joan?    Nork  hartzen dauz erabakiak?

-          Erantzuna, Planak azaltzen dau bideak eta klabeak ere zeintzuk diran.

-          Ondo  egongo litzateke helburuen eta ekintzen arteko errepasoa egitea.

-          Kide batzuk alde baikorra agertu euskuen, apurka-apurka aurrera goazela eta zenbait lan martxan ipinita dauzala, esanez. Gogoratu zan talde ministerialak eroan behar dauela lidergoa, baina adostuta, talde lez.

 

Ø   Balorazioen artean …

·      “Ume  solidarioa”; ekitaldia : ospakizuna eta hurrrengoa oso ondo egon zala.

Dirua, guztia batuta,  5000€-tako kopurukoa izan zan.

Proposamena: Gure ezaguna dan Jose Angel Agirre  Jaberianoa bere misioan daukiezan beharrizanak aurrerantza eroateko , aurtengo Komuninoetan batzen dan dirua hareri bialtzea da. Proposamena onartua izan da.

 

-          Diru kontuekin genbizala aipatu zan parroki batzuetan ez dala diruen informazioa emoten eta , eleiztarren eskubidea dala kontuen barri izatea. Elizbarrutiko Ebanjelizazino Planak be gardentasuna eskatzen dauela.

-          Honegaz batera zelan dagoen  orri berean, alde batetik diru-kontuan eta bestetik parrokiko ekintzak, ezagutzera emoteko bidean dagoela asmo bat.

 

·        Katekisten formazioa dala eta esan behar dogu hasita gagozala eta gustora.

·        “Tejiendo comunidades sinodales”: Talde bi dagoz, euskerazkoa eta erderazkoa. Martxan dagoz.

 

Ø  BAKE TOPAKETA

Autobusa jarri da eta 8:30ean Bermeotik urtengo dau. Parrokietan izena emon eta 10€ da.

Ø  “TXORI KANTARI”  Kantaldia. Mertzede  Ikastetxea, San Fidel ikastola eta Kosnoagak  parte hartuko dabe. Martxoak 1ean , 19:00an Elai Alai aretoan.

Ø  “LAS VOCES DEL SUR” hitzaldia  (data barik, San Jose bueltan) egongo da.

Ø  ELIZAK   LOTUZ ,  Martxoaren 17an  Ajangizen.

 

Ø  “BIALKETA” (Envio)  egitea oso ondo egongo litzakela eta Mendekoste ospakizunean egin daitekela ondo ikusten da.

 

Hurrengo batzarra, hirugarren hiruhilebetean, San Bartolome-Mertzede parrokian. Eguna ez zan zehaztu.


GERNIKALDEKO  PASTORAL  KONTSEILUAREN BATZARRAREN LABURPENA 2023 – 10 – 19

   Azken batzarren laburpena:

·        Batzorde iraunkorra : UPko arduraduna, ekonomia arloa, San Frantsizko Parrokikoa eta  katekesi arloa, Andra Mari Parrokikoa.

·        Talde ministerialeko kideak: Amaia Olaeta, Jesus Llarena, Jesus Mari Madariaga, Pedro Urriolabeitia eta Jose Mari Kortazar, lurralde bikarioa.

·        Lurraldeko parrokien ordezkariak: Urdainai, mendialdea eta itsasaldea( hutsik jarraitzen  dau).

·        Pastoral Barrutiko pastoral arloak. Caritas.

·        Pastoral Barrutiko erlijioso komunitatean izenean: 

·        Ikastetexe erlijiosoen izenean: 

·        Carmen Ortega , laister batean laiko liberatua.

 

 

Gai ordena:

Ø   Katekesia: bateratzearen ahalegina.

M.k azken Katekesisten batzarretan bateratzearen alde emon diren pausoak azaldu ditu. Lan handia dagoela aurretik eta zelan azaroaren 3an dogula hurrengo batzarra lanean jarraitzeko.

Kopuruari dagokionez: S. Franziskon  35 ume

                                            Andra Marin  40 ume

                                            Herrietakoak  30 ume

 

Dagoeneko , “Lagundu seme-alabei fede bidean” izenburuarekin irailaren 27an Txemi Santamariaren berbaldia izan genduan. Oso ondo eta interesgarria ikusi genduan.

Alkarrekin egiteko ditugun beste ekintza batzuk honek dira:

-          “UME SOLIDARIOA”  > Azaroaren  26an , eleizkizuna S. Bartolomen

-          ABENDUALDIKO OSPAKIZUNA > Abenduaren 22an ,  S. Franziskon

-          FAMILI  MEZAK > Andra Marin , hileko 2. Domekan

         San Bartolome, hileko 3. Domekan.

         San Franziskon , hileko 4. Domekan.

 

·        Proposamen bat : “Eliza lotuz” eguna, Gernikaldeko katekesis umeekin egiten dan ospakizuna danez, hurrengo Gernikaldeko Katekisten batzarrean danen artean data jartzea.

  

Ø  KOSNOAGA: Gaztetxo talde barria sortu da eta asteburu honetan alkartuko dira euren artean hobeto ezagutzeko jolasen bitartez. Talde hau hilero batuko da eta monitoreak Aritz eta Ruth izango dira.

 

Ø  SENDOTZA: Aurtengo taldea 4k osatzen dabe. Honeek katekesis-umeen guraso batzuk dira.

 

Ø  LITURGIA:  Ekintza honetarako 27 lagun apuntatu dira. Bi izango batzar-saioak hil bakoitzean, bat San Frantziskon eta bestea Andra Marin, eta aukera dabe ondoen jatorkienara joateko.

 

Ø  IPARRALDE-HEGOALDE:  4 lagunek osatzen dabe.  Ekintzarik nagusiena “Ume Solidarioa” antolatzea da.

 

Ø  KARITAS: Euren lanen artean honexek dagoz:

 

Harrera (arazorik handiena txanda hartzen dabiela eta gero ez direla agertzen). Roperoa, josten ikastea ( honek badauko bere arrakasta). Hortuak ondo jarraitzen dau baina Amilotxak aurrera eroateko boluntarioak falta diranez ( 6) ezin da jarraitu oraingoz beragaz.

 

Ø  GOAZEN: Partizipazio handia izan zela

      Programa hobeagoa izan zala

      Autobusa atetik-atera izateak asko laguntzen dau

      Eleiz barrutiko antolakunza oso ona izan da.

      Interesantea eta  “amenoa”

Aipagarria Gernika + Bermeotik 80 lagun joan ginela. Honetatik 51 autobusez.

 

Ø  “LAUDATE DEUM” otoitz ekitaldia oso ondo egon zan, bertan 30 lanunek parte hartu eben, otoitz giroan…. gustora. Talde hori hurrengoan, azaroaen 8an Mertzeden barriro batzeko geratu zan.

 

Ø  ASANBLADA:  Talde ministerialetik etorri zan eguna aldatzeko proposamena eta onartu zan Abenduaren 2an jarriaz.   Egun horretan ez da egongo Gernikaldean ospakizunik. Eta prestatzeko batzordea eratu zan.

 

Ø  LITURGIA: Ospatzaile batzarrak hasiko dira azaroaren 21ean Forun, arratsaldeko 7retan.

 

Ø  ABENDUALDIA dala eta Jose Marik daukon propsamena ospatzailei be zabaldu behar jake ( ez zan datarik zehaztu)

 

Ø  ANA BERRIZBEITIA; Anagaz gogoeta Azaroaren 30ean iluntzeko 7:30ean. GAIA: Sinodoa

 

Ø  BESTE BATZUK:

 

·        SOPUERTA:  Orain dala 10 urte alkartezain edo Erreferente Parrokialen lana martxan jarri zan eta hori dala  URRIAREN 28an  topaketa egongo da. Gainera, bertokoak be bultzatzeko premia ikusten da.

·        BAKEAREN EGUNA: Hasierara bueltatzen gara, OTSAILAREN 17an Urkiolan ospatuko da.  Badago proposamen bat: autobusean Joan eta gero handik nonbaitetik bazkaltzen geratzea. Antolatzaileak izendatzen dira.

·        BIKARITZA arduraduna bertoko EBI eta KRISTAU ESKOLAko arduradunekin batu da eta azken honek eurak prest dagozala parrokiekin alkar lan egiteko.

 

 

Ø  Hurrengo Pastoral Kontseiluko batzarra OTSAILAREN 7an iluntzeko 8:00 , San Franzisko parrokian.

 

 

             

 

 


No hay comentarios: