Domekan Familia Ospakizuna

miércoles, 21 de febrero de 2024

Mahaia bedeinkatzeko karta joko bat

 

Bilboko Elizbarrutiak karta joko bat plazaratu dau mahaia bedeinkatzeko. Katekesirako Ordezkaritzea izan da karta joko hau sortu dauena.  Bizkaia Irratiko informazino bat.

Leku askotan mahaia bedeinkatzeko ohiturea galdu da eta hori berreskuratzea da ekimen honen helburua.  Guztira 42 karta dira jokoan. Katetoeetan lez, lau palu eta palu bakotxak hamar karta eta komodin bi.  Karta bakotxak otoitz bat dauka mahaia bedeinkatzeko eta eskerrak emoteko.  Testuak laburrak dira eta danentzat eginda dagoz. Umeentzat, aitite-amamentzat edo konbidatuentzat, besteak beste.

Nafarroako amama batek izan eban ideia, beragaz kontaktuan jarri eta baimena eskatu eutsien euskalduntzeko eta personalizetako. Baimena euki ondoren, lan talde batek egin eban itzulpena. Lehenengoek oso harrera ona izan eben. Horregaitik, orain gehiago ekoiztu dabez. Karta jokoa Jakinbide liburu-dendan (Bilbon), edo Bilboko Gotzaitegian (Begoña) eskuratu leiteke. Parrokia batzuetan be lortu leiteke.  Gaur Jose Maria Kortazar, Kostaldeko bikarioa eta Gernikan abadea dana, izan dogu Goizeko Izarretan jokoari buruz berba egiten. 

Entzun aurkezpena hemen: https://bizkaiairratia.eus/podcast/mahaia-bedeinkatzeko-karta-joko-bat/


No hay comentarios: