Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO II. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARRA
Egun on Jaunaren izenean!
Gaur, garizumako bigarren domeka honetan, beragaz Tabor mendiko bizikizunean parte hartzeko deia egiten jaku.
Gure bildurren aurrean, Kristo antzaldatuak itxaropenezko ezaugarri bat eskeintzen deusku: beragaz bidelagun bagara, gure bizitzak eta gure munduak, nahiz eta horretarako gurutzea jasan beharra izan, etorkizuna daukala.
Jaunaren Eguneko fede ospakizunari emon deiogun hasiera abestuz
"Zure aurpegi bila..."
BATZAR BURUAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu nahi deutsagun
Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,
izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Pekatari gara, baina era berean Jainkoaren seme-alaba; Jainkoaren errukian eta parkamenean konfiantza ipinita jo daigun Berarengana.
· Jesus Jauna, pobreen aldeko Jainkoa zaituguna. Erruki, Jauna!
· Jesus Jauna, fedez eta itxaropenez jokatzera deitzen gaituzuna. Kristo, erruki!
· Jesus Jauna, kurutzean oso osorik eskeintzean guretzat salbamen egiten zarana. Erruki, Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Gn 22, 1-2. 9a. 15-18:
Abraham, sinistedunen aita da. Jaungoikoari opari bat eskeintzera doa; baina, ze opari ederragorik Jaungoikoari "hemen nozu" esatea baino?
Erantzun-Salmoa: 115. Salmoa
Garizumea, Jaunaren aurrean ibiltea da: Jaunari atsegin jakona egitea.
"Ibiliko naz zure aurrean, bizi diranen lur zabalean"
Erm 8, 31b-34:
San Paulok Jaungoikoaren maitasuna dakarzku gogora. Bere Semea guretzat emoteraino maite izan gaitu. Jaungoikoa geure alde daukagu, bizi gaitezan pozik eta bakean.
Mk 9, 1-9:
Kurutzera doan Jesus, disdiratsu agertzen da Tabor mendian. Haren heriotza ez da izango frakaso bat. Goratu daigun Jesus eta entzun daiguzan bere berbak: "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
Homilia amaitzerakoan
Berrogei egun hazi dagigun
otoitzez gure bihotza,
maitasun eta alkartasunez
berotuz gizarte hotza.
Berrogei egun garbitu daigun
nagikeria ta lotsa
izan gaitezen baztertu eta
pobre guztien ahotsa.
Aginte harro, ohore asko
eta aberastasuna
Zesarren hiru opari eder
deabruak dakarguna.
Jesusek barriz horren kontrako
berrogei egun jarduna
pobreen alde justiziaren
errukiaren laguna.
KREDOA
Autortu dagigun Jesukristoren Jainkoarengan dogun fedea. Fededun guztiekin bat egiten dogu. Ebanjelioa iragarten danean gure bihotza biztuazoten dauan fedea da orain agirian jartzen doguna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusengan, bere kurutzean gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Kurutze aintzalduari begiratuz egin dagigun otoitz.
· Elizearen alde, apaltasunez autortu dagizan bere pekatuak, bihozbarritze sakona martxan jarri dagian eta Jainkoaren agintzarietan konfiantza eta ziurtasuna aurkitu dagizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
· Mundu zuzenagoaren eta solidarioagoaren alde lanean diharduenen alde: Jaungoikoak bedeinkatu daizala, bidean aspertu barik aurrera egiteko eta bizitzaren Jaungoikoak argitu daizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
· Bakean edo gerran, zuzentasunean edo zapalketan parte hartzeko gai diranen alde. Bereizketa barik, danontzako lekua dagoan mundu zuzen bat egiten ahalegindu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
· Pazko itxaropenak bultzatuta gabizanon alde. Ebanjelioa benetan eta poztasunez bizitzera eta kutsatzera eroan gaizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotz zabaltasuna. JGJB. Amen.
GOGORATU, DATORREN DOMEKAN CARITASEN KANPAINA DALA.
AZKEN AGURRA
Senideok: elizatik urtetean, eroan daigun geure barruan Jaungoikoaren berbearen oihartzuna: "Hauxe da nire Semea, entzun egiozue". Zorionekoak gu!, Kristoren berbak entzun eta jarraitzen badoguz.
“Zabal bihotzok errukirako..."
GARIZUMAKO II. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARRA
Egun on Jaunaren izenean!
Gaur, garizumako bigarren domeka honetan, beragaz Tabor mendiko bizikizunean parte hartzeko deia egiten jaku.
Gure bildurren aurrean, Kristo antzaldatuak itxaropenezko ezaugarri bat eskeintzen deusku: beragaz bidelagun bagara, gure bizitzak eta gure munduak, nahiz eta horretarako gurutzea jasan beharra izan, etorkizuna daukala.
Igual que los que emprenden una marcha, al contemplar desde lejos la cima que quieren alcanzar, se sienten animados para vencer las dificultades del camino, así nosotros, los discípulos de Jesús, vemos el rostro glorioso de Cristo y seguimos trabajando para abrir nuestros corazones a la verdad y al amor.
Jaunaren Eguneko fede ospakizunari emon deiogun hasiera abestuz
"Zure aurpegi bila..."
BATZAR BURUAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu nahi deutsagun
Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,
izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Pekatari gara, baina era berean Jainkoaren seme-alaba; Jainkoaren errukian eta parkamenean konfiantza ipinita jo daigun Berarengana.
· Jesus Jauna, pobreen aldeko Jainkoa zaituguna. Erruki, Jauna!
· Jesus Jauna, fedez eta itxaropenez jokatzera deitzen gaituzuna. Kristo, erruki!
· Jesus Jauna, kurutzean oso osorik eskeintzean guretzat salbamen egiten zarana. Erruki, Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Gn 22, 1-2. 9a. 15-18:
Abraham, sinistedunen aita da. Jaungoikoari opari bat eskeintzera doa; baina, ze opari ederragorik Jaungoikoari "hemen nozu" esatea baino?
En la figura de Isaac, el pueblo se ha visto depositario de la promesa, que depende de la sola iniciativa de Dios.
Erantzun-Salmoa: 115. Salmoa
Garizumea, Jaunaren aurrean ibiltea da: Jaunari atsegin jakona egitea.
Como Abrahám pongamos en El toda nuestra esperanza y caminemos en presencia del Señor.
"Ibiliko naz zure aurrean, bizi diranen lur zabalean"
Erm 8, 31b-34:
San Paulok Jaungoikoaren maitasuna dakarzku gogora. Bere Semea guretzat emoteraino maite izan gaitu. Jaungoikoa geure alde daukagu, bizi gaitezan pozik eta bakean.
Israel se ha reconocido en las actitudes de Abrahán y de Isaac. Pero no podía prever que Dios tomaría el puesto de Abrahán y su hijo Jesús
Mk 9, 1-9:
Los apóstoles tienen en la cumbre de la montaña una experiencia profunda de lo que Jesús significa. Luego bajarán de la montaña y fortalecidos con la experiencia, anunciarán la Buena Noticia
Kurutzera doan Jesus, disdiratsu agertzen da Tabor mendian. Haren heriotza ez da izango frakaso bat. Goratu daigun Jesus eta entzun daiguzan bere berbak: "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
Homilia amaitzerakoan
Berrogei egun hazi dagigun
otoitzez gure bihotza,
maitasun eta alkartasunez
berotuz gizarte hotza.
Berrogei egun garbitu daigun
nagikeria ta lotsa
izan gaitezen baztertu eta
pobre guztien ahotsa.
Aginte harro, ohore asko
eta aberastasuna
Zesarren hiru opari eder
deabruak dakarguna.
Jesusek barriz horren kontrako
berrogei egun jarduna
pobreen alde justiziaren
errukiaren laguna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusengan, bere kurutzean gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Kurutze aintzalduari begiratuz egin dagigun otoitz.
· Bizkaiko lekuko Eliza osotzen dogunon alde. Gure kristau alkarteak behar daben birmoldaketari ekin deion zabaltasunez eta ekimen gartsuz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
· Mundu zuzenagoaren eta solidarioagoaren alde lanean diharduenen alde: Jaungoikoak bedeinkatu daizala, bidean aspertu barik aurrera egiteko eta bizitzaren Jaungoikoak argitu daizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
· Por los que no han tenido la experiencia de la presencia de Cristo en sus vidas, para que algún día puedan descubrirla y experimenten la alegría de la fe y el poder renovador del evangelio. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
· Por nuestra comunidad parroquial, para que se abra al evangelio y con su trabajo y testimonio se esfuerce por transformar esta sociedad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotz zabaltasuna. JGJB. Amen.
GOGORATU DATORREN DOMEKAN CARITASEN KANPAINA DALA.
AZKEN AGURRA
Senideok: elizatik urtetean, eroan daigun geure barruan Jaungoikoaren berbearen oihartzuna: "Hauxe da nire Semea, entzun egiozue". Zorionekoak gu!, Kristoren berbak entzun eta jarraitzen badoguz.
Que a lo largo de la semana, oigamos la voz del Padre que nos dice: “Este es mi Hijo amado; ESCUCHADLO”
"Zabal bihotzok errukirako..."