Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 27 de febrero de 2024

Garizumako 3. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
    






                                          GARIZUMAKO III. DOMEKEA – B

HITZA

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on eta ondo etorri Eukaristiaren ospakizun honetara.

 

 Gaur hasten dogun hirugarren aste honek aukera barria izan gura dau guztiontzat; Pazkorako bihozbarritze bidean, Jaungoikoak beste urrats bat emoteko eskeintzen deuskun aukerea. Jainkoaren ordez sasi-jainkoak jarri doguz gure bizitzetan. Jainkoari eskatu deiogun, Bera izan daitela gure Jaun bakarra.

Gaur, HITZA dogu ardatz. Jaunaren HITZA gure argia, gure bidea, gure bizia abesten dogu sarritan.

Kristau alkartean BIBLIA dogu ardatz egunero eta ospakizun guztietan. Biblia alkarte osoa gidatzen dauan hitza da, iluntasunean argitzen dauan kriseilua, fedea eta bizitza batera bizitzera eroaten gaituen HITZA.

 

            Hasi gaitezan, "Zure aurpegi bila..." abestuz.

 

BATZAR BURUAREN AGURRA

 

            Errukitsua dan, bere aurpegia Jesusengan erakusten deuskun eta pertsona bakoitza etenbarik bilatzen dauan Jaungoiko gure Aita egon bedi zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

·        Zure aurrean sasi-jainkoak sortu barik, leialtasunean bizitzeko dei egiten deuskuzu. Erruki, Jauna.

 

·        Kurutzeko erabateko eskeintzan zure jakituria eta haunditasuna erakusten deuskuzuz. Kristo, erruki.

 

·        Txiroen aldeko zuzentasun eta maitasunean adierazoten dan gurtza jasotzen dauan tenplu barria zara. Erruki, Jauna.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 20, 1-17:

            Jaungoikoak bere herria Egiptoko esklabutzatik askatu dau. Gure Jainkoa Jainko askatzailea dogu. Hortik sortzen da Jaungoikoaren eta gizonen arteko maitasunezko alkartea.

 

Erantzun-Salmoa:  18. Salmoa

 

            Abestu dagigun, bizitzarako argi jakun Jainkoaren legea

 

"Bai, maite dodala, Jauna, zure legea..."

 

 

 

 

1 Kor 1, 22-25:

 

            San Paulok gogoratuko deusku, esklabu egoeratik bere herria askatu dauan Jaungoikoak Jesukristoren makaltasunean agertzen dauala bere indarra.

 

Jn 2, 13-25:

 

            Jesusek gaurko ebanjelioan erakutsiko deusku elizea otoitz-etxea dala, Jaungoikoagaz alkartzeko lekua. Eta ez Haregaz sal-erosketan ibilteko tokia..

 

            Goratu daigun gure artean dagoan eta berba egingo deuskun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Gure Aita Jaungoikoak bere seme-alaben otoitza beti onartzen dauala jakinda, konfiantza beteaz dinotsogu: AITA, ENTZUN EIGUZU.

 

·        Kristoren Elizearen alde: Jaungoikoaren HITZA benetan zoriontsu izateko bidea zein dan gogoratuz, behartsuen eta txikien zerbitzari izan daitela; maitasuna eta zuzentasuna bultzatu dagizala munduan.  Egin dagigun otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.

 

·        Emakumeen alde, batez ere mesprezatuta edo baztartuta dagozanen alde euren duintasuna lortzeko urratsak emon daitezan bai erakunde eta gu guztion artean. Egin dagigun otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.

 

·        Gure munduaren alde. Ausardiaz, gure erosotasuna salatuko daben eta Barri Onaren eskakizunak gogoratuko deuskuezan abots profetikoak egon daitezan. Egin dagigun otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.

 

·        Gu guztion alde; Jaungoikoaren Hitzari leial izanik, Jainkoaganako bide izan gaitezan  gure ingurukoentzat. Egin dagigun otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.

 

            Zeuk dakizu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez, errege...

 

 

BAKEAN

 

Ez izan, bada, bildur: zuek txori guztiek baino gehiago balio dozue. Mt 10,31

Jainkoak gugan daukan konfiantza maitagarriaz, bakez eta bakegile, kanta daigun

 

Laborari ta langile,
Sinestedun ta bilatzaile,
Bidez-bide, kalez-kale,
Izan gaiten bakegile!

 

JAUNARTZE OSTEAN

 

Txori kantari



 

OHARRAK

 

Martxoak 5 martitzena, Agustin Ortiz: Garizumako gogoeta. Andra Marko lokaletan, 19:30, euskeraz

 

Martxoak 9 zapatua, Jesus Llarena, Retiro de adviento. San Frantzisko parrokian, 16:00

 


AZKEN AGURRA

 

 

            Elizea Jaungoikoagaz otoitz egiteko aparteko etxea da. Baina elizatik kanpora ere Jaungoikoagaz berba egin geinke. Bizitzako bideetan zehar ere, jakin dagigula Jaungoikoagaz aurkitzen.

                        "Agur, Ama, errukiz betea”....



 


                                     

                                          GARIZUMAKO III. DOMEKEA - B

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, eta ondo etorri Eukaristiaren ospakizun honetara.

 

            Garizumako hirugarren domekea ospatzen dogu. Gaur hasten dan hirugarren aste honek aukera barria izan gura dau guztiontzat; Pazkorako bihozbarritze bidean, Jaungoikoak beste urrats bat emoteko eskeintzen deuskun aukerea.

Hoy, queremos resaltar la PALABRA que transmite vida. La Biblia es palabra de Dios. Es candil que ilumina en medio de la oscuridad, es la palabra que guía a toda la comunidad. La Biblia es como la lluvia que hace crecer las semillas del amor y la alegría.

 

 Dejémonos interpelar por Cristo que nos invita a escuchar su mensaje de salvación, y dejémosle que sea Él nuestro único Señor, él único que nos puede hacer libres.

 

            Hasi gaitezan, "Zure aurpegi bila..." abestuz.

 

BATZAR BURUAREN AGURRA

 

            Errukitsua dan, bere aurpegia Jesusengan erakusten deuskun eta pertsona bakoitza etenbarik bilatzen dauan Jaungoiko gure Aita egon bedi zuekin.

 

DAMU OTOITZA

·        Zure aurrean sasi-jainkoak sortu barik, leialtasunean bizitzeko dei egiten deuskuzu. Erruki, Jauna.

 

·        Kurutzeko erabateko eskeintzan zure jakituria eta haunditasuna erakusten deuskuzuz. Kristo, erruki.

 

·        Txiroen aldeko zuzentasun eta maitasunean adierazoten dan gurtza jasotzen dauan tenplu barria zara. Erruki, Jauna.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 20, 1-17:

 

            Jaungoikoak bere herria Egiptoko esklabutzatik askatu dau. Gure Jainkoa Jainko askatzailea dogu. Hortik sortzen da Jaungoikoaren eta gizonen arteko maitasunezko alkartea.

            En los diez mandamientos aparece claramente esto: la unión con Dios y el compromiso con el mundo en que vivimos.

 

Erantzun-Salmoa:  18. Salmoa

            Abestu dagigun, bizitzarako argi jakun Jainkoaren legea

            En este salmo proclamamos que Dios tiene palabras de vida eterna. Su voluntad es para nosotros: amor y salvación.

 

"Bai, maite dodala, Jauna, zure legea..."

1 Kor 1, 22-25:

 

            San Paulok gogoratuko deusku, esklabu egoeratik bere herria askatu dauan Jaungoikoak Jesukristoren makaltasunean agertzen dauala bere indarra.

            Lo que aparece como locura de Dios es la verdadera sabiduría; la debilidad divina en la cruz es el sumo poder.

 

Jn 2, 13-25:

 

            Jesusek gaurko ebanjelioan erakutsiko deusku elizea otoitz-etxea dala, Jaungoikoagaz alkartzeko lekua. Eta ez Haregaz sal-erosketan ibilteko tokia..

            La actitud aparentemente anárquica de Jesús provoca el escándalo. Pero lo que hace Jesús es inaugurar una concepción del templo completamente nueva: ya no será un recinto de piedras que pretenden dar cobijo a Dios, sino la presencia de Dios entre hombres y mujeres, en la persona de Jesús resucitado.

            Goratu daigun gure artean dagoan eta berba egingo deuskun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Gure Aita Jaungoikoak bere seme-alaben otoitza beti onartzen dauala jakinda, konfiantza beteaz dinotsogu: AITA, ENTZUN EIGUZU.

 

·        Kristoren Elizearen alde: Jaungoikoaren HITZA benetan zoriontsu izateko bidea zein dan gogoratuz, behartsuen eta txikien zerbitzari izan daitela; maitasuna eta zuzentasuna bultzatu dagizala munduan.  Egin dagigun otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.

 

·        Emakumeen alde, batez ere mesprezatuta edo baztartuta dagozanen alde euren duintasuna lortzeko urratsak emon daitezan bai erakunde eta gu guztion artean. Egin dagigun otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU.

 

·        Por nuestro mundo: para que nunca falten voces proféticas que, con valentía, denuncien nuestra comodidad y nos recuerden el camino a seguir según el Evangelio. Egin dagigun otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU

 

·        Por nuestra comunidad parroquial, para que fiados de la Palabra de Dios nos esforcemos en potenciar relaciones de acogida, de respeto y de entrega. Egin dagigun otoitz. AITA, ENTZUN EIGUZU

 

            Zeuk dakizu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez, errege...

 

 

BAKEAN

 

Ez izan, bada, bildur: zuek txori guztiek baino gehiago balio dozue. Mt 10,31

Jainkoak gugan daukan konfiantza maitagarriaz, bakez eta bakegile, kanta daigun

 

Laborari ta langile,
Sinestedun ta bilatzaile,
Bidez-bide, kalez-kale,
Izan gaiten bakegile!

 


JAUNARTZE OSTEAN

 

Txori kantari

 

OHARRAK

 

Martxoak 5 martitzena, Agustin Ortiz: Garizumako gogoeta. Andra Marko lokaletan, 19:30, euskeraz

 

Martxoak 9 zapatua, Jesus Llarena, Retiro de adviento. San Frantzisko parrokian, 16:00

 

AZKEN AGURRA

 

            Elizea Jaungoikoagaz otoitz egiteko aparteko etxea da. Baina elizatik kanpora ere Jaungoikoagaz berba egin geinke. Bizitzako bideetan zehar ere, jakin dagigula Jaungoikoagaz aurkitzen.

 

            Que esta celebración nos ayude a continuar el camino cuaresmal hacia la Pascua

 

            "Agur, Ama, errukiz betea”..







GARIZUMAKO III. DOMEKEA                                

Irakurgai laburragoa egin gura bada, kako [ ] artean
emoten diran zatiak itzi daitekez.

Legea Moisesen bidez emon zan.

Urteera liburutik
(Ur 20, 1-17)

    Egun hareetan, Jaunak berba honeek esan zituan: «Neu naz Jauna, zure Jainkoa, Egiptoko lurraldetik, esklabotzatik, atara zinduzana. Ez izan Ni beste jainkorik.
[Ez egin idolorik, ez irudirik, goiko zeruan, beheko lurrean edota lurpeko uretan diranetatik. Ez ahuspeztu horreen aurrean, ez emon gurtzarik ere. Ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra naz-eta: gorroto deusten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dot, hirugarren eta laugarren gizaldiraino; baina milagarren gizaldiraino agertzen deutset errukia Ni maite nabenei eta nire aginduak gordeten dituenei.]
    Ez erabili alperrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, Jaunak ez dau-eta zigor barik itziko beraren izena alperrik erabilten dauanik.
    Izan gogoan zapatu eguna, Jaunari sagaratzeko. [Sei egunez egingo dozu lan eta zeure eginkizun guztiak burutuko. Baina zazpigarren eguna atseden-eguna dozu, Jaunari, zeure Jainkoari, eskeinia. Egun horretan ez dozu bat ere lanik egingo, ez zuk, ez zure semeak, ez zure alabak, ez zure morroiak, ez zure neskameak, ez zure abereak, ezta zure herrian bizi dan etorkinak ere. Izan ere Jaunak sei egunetan egin ebazan-eta zeru-lurrak, itsasoa eta horreetan dagoan guztia, eta zazpigarrenean atsedena hartu eban-eta. Horregaitik, bedeinkatu egin eban Jaunak zapatua eta egun sakratutzat ezarri.]
    Hartu aintzat aitamak, Jaunak zeure Jainkoak emongo deutsun lurraldean luzaro bizi zaitezan. Ez hil inor. Ez egin adulteriorik. Ez ostu. Ez egin guzurrezko testigantzarik lagun hurkoaren kontra.
         Ez gura izan lagun hurkoaren etxerik, ez haren emazterik, ez morroirik, ez neskamerik, ez idirik, ez astorik, ezta beste ezertxo ere».

Erantzun-salmoa
(Sal 18, 8-9. 10-11)

Zeuk daukazuz, Jauna, betiko biziaren hitzak.

Jaunaren legea bikain, barrua birbizteko,
Jaunak iragarria sendo, ez-ikasiak eskolatzeko.
Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren asegarri,
Jaunaren aginduak garbi, begien argi.

Jaunaren bildurra garbi, iraungarri betiko,
Jaunaren erabagiak egiazko, guzti guztiak bidezko.
Urrea baino, urre garbitua baino maitagarriago,
ezti-orrazia baino gozoago.

Guk, Jesu Kristo kurutzeratua iragarten dogu,
gizakientzat oztopo dana,
baina deituentzat Jainkoaren jakituria.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 1, 22-25)

    Senideok: Juduak ezaugarri eske dabiltz eta jentilak jakituria bila; guk, barriz, Jesu Kristo kurutzeratua iragarten dogu, juduentzat onartezina eta jentilentzat zorakeria dana; baina deituentzat, judu izan ala ez, Kristo hori Jainkoaren indar eta Jainkoaren jakituria da. Izan ere Jainkoaren zorakeria gizakiak baino jakintsuagoa dalako, eta Jainkoaren ahuleria gizakiak baino indartsuagoa.

Desegin egizue tenplu hau,
eta hiru egunetan jasoko dot.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 2, 13-25)

    Aldi haretan, hurreratu zan juduen Pazko-jaia, eta Jesusek Jerusalemera igon eban. Tenpluan idi-, ardi- eta uso-saltzaileak aurkitu zituan, eta diru-trukatzaileak han jesarrita. Jesusek, lokarri-zartailu bat eginez, bota egin zituan danak tenplutik, baita ardiak eta idiak ere, eta tratularien diruak sakabanatu eta mahaiak irauli zituan. Uso-saltzaileei esan eutsen: «Kendu horreek hortik! Ez bihurtu azoka-etxe nire Aitaren etxea». Ikasleak idatzirik dagoanaz gogoratu ziran: «Zure tenpluaren maiteminak erreko nau».
    Orduan juduek itaundu eutsoen: «Zer ezaugarri emoten deuskuzu hori egiteko?» Jesusek erantzun eutsen: «Desegin egizue tenplu hau eta hiru egunetan jasoko dot». Juduek erantzun eutsoen: «Berrogeita sei urte behar izan ziran tenplu hau eregiteko, eta Zuk hiru egunetan jasoko dozula?» Harek, ostera, bere gorputzaren tenpluaz ziharduan.
    Hilen artetik berbiztu zanean, gogoratu ziran ikasleak esandako honetaz, eta sinestu eben Liburu Santuetan eta Jesusek esandako berban.
    Pazko-jaian Jerusalemen egon zan bitartean, askok sinestu eben Jesusen izenean, egiten zituan ezaugarriak ikusita. Jesus bera, ostera, ez zan hareetaz fidatzen, danak ezagutzen ebazan-eta; ez eban Harek gizakiaren barri inork emon beharrik, ondo ezagutzen eban-eta gizakiaren barruan dagoana.