Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

lunes, 25 de octubre de 2021

Maitasuna ikasi egiten da El amor se aprende: Jose Antonio Pagola


 Kasik inork ez du uste, maitasuna pixkana ikasiz joan beharreko zerbait dela, bizitza osoan barna ikasi ere. Jenderik gehienak jakindakotzat ematen du gizakiak berez dakiela maitatzen. Horregatik hauteman daiteke hainbeste errore eta hainbat anbiguotasun maitasunaren mundu misteriotsu eta erakargarri horretan.

Bada uste duenik, maitasuna funtsean maitatua izatean datzala eta ez maitatzean. Horregatik ematen dute beren bizitza egin ahalak egiten, norbaitek maita ditzan nola lortuko. Jende honentzat, gauzarik garrantzizkoena erakargarri izatea da, atsegin izatea, elkarrizketa interesgarri bat egitea, maitagarri bihurtzea. Eskuarki, aski zoritxarrekoa izaten dute azkena.

Beste batzuek uste dute, maitatzea gauza aski sinplea dela; gauza zaila pertsona atseginak aurkitzea dela, maitagarri direnak. Jende hau begiko zaionari bakarrik hurbiltzen zaio. Konturatu orduko delako pertsona hori ez dela uste eta nahi izandakoa bezalakoa, lausotu egiten zaio bere «maitasuna».

Bada maitasuna eta desioa nahasten dituenik ere. Bere lagunarte, afektu edo plazer-nahia aseko duen norbait aurkitzera mugatzen du guztia. «Maite zaitut» esaten duenean, «desiratzen zaitut», «gustuko zaitut» esaten ari da egiaz

Jesusek beste gauza bat du buruan, bizitzako gauzarik inportanteena eta erabakitzaileena Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzea dela esaten ari denean. Jesusentzat, bizitza mugiarazten eta hazarazten duen indarra da maitasuna; izan ere, bakardadetik eta bereiz bizitzetik liberatzen gaitu, Jainkoaren eta gainerakoen elkartasunean sarrarazten gaituelarik.

Baina, zehazki, «lagun hurkoa nork bere burua maitatzeak» egiazko ikasketa bat eskatzen du, beti eskura den ikasketa Maisutzat Jesus duenarentzat.

Lehen egitekoa, besteari entzuten ikastea da. Bizi duena ulertzen saiatzea. Bizi dituen sufrimendu, premia eta asmo horiek entzun gabe, ezinezkoa da egiazko maitasuna.

Bigarrena, ematen ikastea da. Ez dago maitasunik buru-eskaintza eskuzabalik, doako ematerik, erregalurik gabe. Metatzearen, besteaz jabetzearen, besteaz baliatzearen, bestea norberaren probetxura erabiltzearen guztiz kontrakoa da maitasuna,

Azkenik, barkatzen ikastea eskatzen du maitasunak. Bestea den bezala onartzea: ahuldade, eskastasun eta guzti. Ez baztertzea lasterregi adiskidetasuna edo maitasuna. Eskaintzea behin eta berriz berriro topo egiteko aukera.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Urteko 31. igandea – B (Markos 12,28-34)

EL AMOR SE APRENDE

Casi nadie piensa que el amor es algo que hay que ir aprendiendo poco a poco a lo largo de la vida. La mayoría da por supuesto que el ser humano sabe amar espontáneamente. Por eso se pueden detectar tantos errores y tanta ambigüedad en ese mundo misterioso y atractivo del amor.

Hay quienes piensan que el amor consiste fundamentalmente en ser amado y no en amar. Por eso se pasan la vida esforzándose por lograr que alguien los ame. Para estas personas, lo importante es ser atractivo, resultar agradable, tener una conversación interesante, hacerse querer. En general terminan siendo bastante desdichados.

Otros están convencidos de que amar es algo sencillo, y que lo difícil es encontrar personas agradables a las que se les pueda querer. Estos solo se acercan a quien les cae simpático. En cuanto no encuentran la respuesta apetecida, su «amor» se desvanece.

Hay quienes confunden el amor con el deseo. Todo lo reducen a encontrar a alguien que satisfaga su deseo de compañía, afecto o placer. Cuando dicen «te quiero», en realidad están diciendo «te deseo», «me apeteces».

Cuando Jesús habla del amor a Dios y al prójimo como lo más importante y decisivo de la vida, está pensando en otra cosa. Para Jesús, el amor es la fuerza que mueve y hace crecer la vida, pues nos puede liberar de la soledad y la separación para hacernos entrar en la comunión con Dios y con los otros.

Pero, concretamente, ese «amar al prójimo como a uno mismo» requiere un verdadero aprendizaje, siempre posible para quien tiene a Jesús como Maestro.

La primera tarea es aprender a escuchar al otro. Tratar de comprender lo que vive. Sin esa escucha sincera de sus sufrimientos, necesidades y aspiraciones no es posible el verdadero amor.

Lo segundo es aprender a dar. No hay amor donde no hay entrega generosa, donación desinteresada, regalo. El amor es todo lo contrario a acaparar, apropiarse del otro, utilizarlo, aprovecharse de él.

Por último, amar exige aprender a perdonar. Aceptar al otro con sus debilidades y su mediocridad. No retirar rápidamente la amistad o el amor. Ofrecer una y otra vez la posibilidad del reencuentro. Devolver bien por mal.

José Antonio Pagola

31 Tiempo ordinario – B (Marcos 12,28-34)

No hay comentarios: