Misioen Eguna laster datorrela-eta, itsulapiko batzuk be egin doguz eta ekarri ospakizunean eskeintzeko.
KTko beste lagunek be lagundu deuskue, eta KT04koak penitentzia barriro ospatu dabe, jaunartzerako prestatzeko.
5.- Ogia eta
atxurra
Mk 4,14.20 Ereileak berbea ereiten dau. Eta hara
nortzuk diran “lur ona” lakoak: hitza entzun, onartu eta frutua emoten dabenak:
bateko hogeta hamar nahiz hirurogei nahiz ehun”.
Jainko Aita Ona:
Lur ona izan gura dogu
Jesusen berbea onartzeko prest.
Jesusek esandakoak
entzun eta ikasteko
prest gaituzu.
Jainko Aita Ona:
Gu geu be eskeintzen gatxatzuz.
Zure berbea
entzuten dauan lur ona
izan gura dogu.
Alkarregaz egoteak
lagundu egiten deusku
belarri eta bihotzak prestatzen,
harriak eta bedar txarrak kentzen.
Jainko Aita-Ama ona:
Lagundu guri
entzun doguna betetzen
hemen hartu dogun indarraz
kanpoan
fruitu onak eta ugariak emoten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario