Poz pozik!

jueves, 8 de marzo de 2018

Emakumearen kredoa Credo de la mujer

Sinisten dut Jainkoa.
Gizona eta emakumea egin zituen bere antz eta irudiko
eta biei eman zien lurra zaintzeko ardura...













Emakumezkoen sinismen-aitorpena


Sinisten dut Jainkoa.
Gizona eta emakumea egin zituen bere antz eta irudiko
eta biei eman zien lurra zaintzeko ardura.

Sinisten dut Jesus,
Jainkoaren Semea,
emakume batengandik,
Mariarengandik jaioa.
Emakumeei entzuten zien eta maite zituen.
Euren etxeetan sartzen zen eta Erreinua iragartzen zien.

Sinisten dut Jesus.
Emakume batekin aritu zen eztabaidan teologiaz,
putzu baten ondoan, eguerdian;
emakume horri iragarri zion lehenengo bera Mesias zela,
eta emakume hori berehalaxe hasi zen Berri Ona zabaltzen.

Sinisten dut Jesus.
Emakume batek gantzutu zuen Simonenean,
eta emakume hau mesprezatzen zutenei errieta egin zien;
eta emakumeari esan zion menderen mendetan gogoratua izango zela
Jesusi berari egindakoagatik: gantzutu eta musukatu.

Sinisten dut Jesus.
Ez zuen emakumea baztertu
bere jarraitzaileen taldetik;
emakumeek laguntzea nahi zuen,
emakumeen maitasuna eta prestutasuna sentitu zituen
eta Berri Ona zabaltzearen ardura eman zien.

Sinisten dut Jesus.
Emakume bat sendatu zuen larunbatez
eta zutik jartzeko agindu zion,
bera ere gizakia zen-eta.

Sinisten dut Jesus.
Jainkoa nolako zen adierazteko,
sarritan emakume batekin konparatu zuen:
galdutako zerbait aurkitzeko,
etxea garbitu zuen emakume batekin,
legamia orean sartu zuen beste batekin.

Sinisten dut Jesus:
Magdalako Mariari agertu zitzaion
eta Pazko-mezuarekin bidali zuen:
“ZOAZ ETA ESAIEZU…”

Salbatzailearen osotasunean sinisten dut.
Berarengan ez dago ez judurik ez greziarrik,
ez morroirik ez askerik; ez gizonik ez emakumerik:
guztiok gara bat berarengan.

Sinisten dut Espiritu Santua;
Jainkoaren espiritu emea,
bere hegoekin estaltzen gaitu
eta bizitasunez betetzen…
Amen.



Credo de las mujeres.



Creo en Dios, que ha creado a la mujer y al hombre
a su imagen y semejanza,
y a los dos les encomendó  el cuidado de la tierra.

Creo en Jesús, Hijo de Dios, nacido de una mujer, María;
que escuchaba y amaba a las mujeres,
que entraba en sus casas, que les predicaba el Reino.

Creo en Jesús, que discutió  de teología con una mujer
sentado al brocal de un pozo, a mediodía,
y fue a ella a quien primero reveló su mesianismo;
y ella se prestó pronta a proclamar la Buena Noticia a la ciudad.

Creo en Jesús, que fue ungido por una mujer en casa de Simón,
y que reprendió a los invitados que la despreciaban;
que dijo a esta mujer que sería recordada siempre
por lo que había hecho con él: por ungirle y besarle.

Creo en Jesús, que no excluyó  a la mujer
del círculo de sus discípulos,
que se hizo acompañar de ellas,
que sintió su amor y solicitud
y que les encomendó  la Buena Noticia.

Creo en Jesús, que curó  a una mujer en sábado,
y la mandó enderezarse porque también ella era un ser humano.

Creo en Jesús, que habló  de Dios comparándolo con una mujer
que barría su casa para encontrar lo que había perdido,
que metía levadura en la masa para fermentar todo.

Creo en Jesús, que se apareció a María Magdalena
y la envió con el mensaje de la Pascua: VETE y DILES...



Creo en la plenitud del Salvador,
en quien no hay judío ni griego,
esclavo o libre, hombre o mujer,
porque todos somos uno en él.

Creo en el Espíritu Santo, espíritu femenino de Dios,
que nos cubre con sus alas y nos llena de vida....
Amén.
Publicar un comentario