Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 14 de septiembre de 2018

Jesusen gazte taldeak eta Pagolaren beste liburu batzuk

● «Jesusen Gazte taldeak», Madrileko PPCren eskutik. Ohiko liburu-dendetan 15,00 euro.
 

Jesusen gazte taldeak

Para un fructífero trabajo con jóvenes
Traducción al euskera del primer volumen de 'Grupos jóvenes de Jesús'.
 
 Jesusen Gazte Taldeak liburu hau, topaketarako proposamen bat da, oinarritzat kristau-fedea duelarik: Nazareteko Jesus. Ez da gazteekin egindako ibilbide pastoral bat, baizik eta hartarako baliabide bat: jadanik landua den edozein proposamen pastoralerako balio izango duena. Ebanjelizazio-bideak sustatzea edo eragitea da arazoa, fruitutzat nor bakoitza konbertsio-bidean jarriz. Horretarako, gazteen eguneroko bizitzarekin sintonizatzea bilatu nahi izan da, bai hizkeran, bai sinboloetan, bai Ebanjelioarekin nola topo egin aurkeztean. Argibidea Frantzisko aita santuak Gotzainen Sinodo berezi bat deitu du 2018ko urrirako. Goiburu hau izango du Sinodoak: «Gazteak, fedea eta bokazio-bereizmena». Aita Santuak azpimarratu du: «munduko alde guztietako gazteak daude gonbidatuak, bai katoliko, bai beste kristau-elizatako, bai beste erlijioetako, bai fedegabe». Ezin une egokiagoan dator, beraz, kalera euskarazko liburu hau. 
 


● «Jesusen Berri Ona C San Lukasi entzunez»; 

Lazkaoko PAX argitaletxearen (beneditarrak) eskutik; igandez igandeko Pagolaren homiliak; abendualdiko lehen igandean hasirik (aurten datorren abenduaren 2tik aurrera); ohiko liburu-dendetan 12,00 euro.

 
Beste liburu bat ate joka
EUSKARAZ

● «Egunean Eguneko Ebanjelioa 2019»,  

Bilboko MEZULARIren eskutik. Egun bakoitzeko ebanjelioa (igande eta jaietan 3 biblia-irakurgaiak) eta iruzkin edo komentario laburra. 2019. urtarrilaren 1etik hasita. Ohiko liburu-dendetan 4 euro.

 
Beste liburu bat
Loiolako San Ignazioren Gogo Jardunak
NOLA EGIN ETA NOLA BIZI

Ignacio Huarte, s.j., Esnatu Bizitza desberdin batera
(Liburu hau euskaratu duenarentzat, edukiari dagokionez, aurkikuntza handia izan da, Ignazioren Gogo Jardun horietaz inoiz arduratu ez dena izaki)


No hay comentarios: