Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 28 de septiembre de 2018

Familia ospakizunak lantzeko material bildumea aurkeztu da


Eguenean izan da aurkezpena, irailak 27, arrastiko sei t'erdietan Igorreko Parrokiko lokaletan. Biduma honek, Jesusen Parabolak izenaduna, lehengo urteetako giltzarri biak mantentzen ditu:
-hilen behin egiten diren famili ospakizunei batasun bat emon, hari bat eskeini urte guztian zehar.
-familian ospatzen dana, aurretiaz etxean eta katekesian landu da ahal izatea, hiru zutabeok koordinatzen ahaleginduz.

Bedia, Lemoa, Dima. Igorre, Artea eta Zeanuritik etorritako hainabt ama eta katekistak Bego Aristondoren azalpenak jarraitu dabez.



Bertan honako osagai honeek eskeini dira:

-kanta bat, gaia urtean zehar lantzeko. Aurten Poz-pozik izango da kanta hori.
-poster bat parrokian begi aurrean izateko ospakizun guztietan.
-poster txiki bat, umeak etxean osatzeko, ospakizunetan oparituko jakozan pegatinak erabiliz.
-gida pedagogikoa hile bakoitzean: gaia, ebanjelioa, otoitzak, sinboloak, kantak eskainiz. Inork gura badau eskatu eta emailez bialduko jako oso-osorik.
-otoitz orritxo bat parrokiko otoitzak etxean eta KTan be egin ahal izateko.
-gurasoentzako liburutxo elebiduna gai honetan sakontzeko pertsona eta kristau heldu lez.



Eguenean izan da, irailak 27, arrastiko sei t'erdietan Igorreko Parrokiko lokaletan.

Hona hemen KT material gehiago, klikatu bildur barik hemen! 

 


No hay comentarios: