Kristautasunak "bateatu" egin ebazan errogatibak, egun eta toki jakin batzuk ezarriz. Asensio aurreko hiru egun eta San Markos inguruan. Udalak antolatzen ebazan, eta Foru zaharrean, sepultura eukan etxe bakoitzeko lagun batek, sikeran, joan beharra eukan.
Errogatibean arrenka egiten da baina herri moduan, ez bakarka edo familiaka, eta ibiliaz toki sakartu batera.
50 lagun inguru batu ziran berbaldia entzuteko |
Euskal Herrian toki edo leku sakratu bi dagoz gaur egun erakargarritasun handia daukienak: Aralar eta Urkiola. Urkiolaren Santutegiaren inguruan ermita txikiak egozen, errogatibea nondik etorri, leku haretan hasteko letaniak kantetan. Hiru ermita horreetatik bi zutunik dagoz oraindino.
Laster osaptuko dogun errogatibari sarrera polita gertau zan berbaldi hau. Herri kanta eta bertsoakaz atoan joan jakuzen 45 minutuak.
Eskerrik asko Ander zure jakituria gugaz konpartitzearren!
No hay comentarios:
Publicar un comentario