Poztu eta alaitu!

jueves, 29 de junio de 2017

“La pobreza crece mientras pocos acumulan riquezas descaradas” Papa Francisco



“Pobrezia gora doan bitartean lotsa barik pilatzen dabez aberastasunak gitxi batzuk” Frantzisko aita santua

Datorren azaroaren 19an, Pobreen Mundu mailako Lehen Egunerako mezuaren oihartzun batzuk




“La pobreza crece mientras pocos acumulan riquezas descaradas” Papa Francisco

Del Mensaje del Papa para la Primera Jornada Mundial de los Pobres del próximo 19 de noviembre.



Pobreen “oihua” munduan zarataka ibili arren ez da entzun be egiten. Gehiengoaren indiferentziak estalduta, kristauok be nahastu egin gaitu “munduko pentsaeraz” edo karitatearen guzurrezko  ikuspegiaz, “astean behin borondatez egiteko gauza on bat legez” ulertu ezkeroz.

Frantzisko aita santuak oihu hau ez dadin hutsean geratu eskatzen deusku. Pobreen aldeko zerbitzuzko jokabidea “bizitzeko estilo edo era” bat bihurtu daigun.

Hori dala-eta, bere eskabidea luzatzen deutse abade, boluntario, gotzain, diakono eta parrokiei. Baita ere, aldi berean, kristau fededun eta beste erlijioetako kideei, ekintza zehatzak aurrera eroanda, munduko azkenengoekaz konpartitzeko aukera hau ikusgarria egiteko. “Kristau alkartea mundu aurrean agertu zanean, hauxe izan zan erabili eban ezaugarri bat”. Nahikoa litzateke limosna bat, otoitz bat, domekako mezatan parte hartzeko inbitazioa, behar bada gero bazkaltzera gonbidatuz be, edo gure artean etxe barik dagozanei urreratzeko keinu bat.

«Ez daigun berba hutsez maitatu, egintzaz baino”, hauxe da lema.

«Pobrezia zabalegia eta ankerra dogu konturatzen garenean gizarte injustiziaren, miseria moralaren, apur batzuen handiguraren eta indiferentzia orokorraren fruitua dala”.

Jainkoaren nahia pobrearen zoriona da. Egin bedi zure nahia!



¿Zer egingo dogu, azaroaren 19 horretan, persona, kofradia edo ermita, parrokia edo Arratiako Eliza legez?

Mezu osoa hemen: www.arratia.tk

Lurreko pobreenak
larri ta oihuka
ta haien negar samina
jaunaren ahotsa.

Gura badozu, bete hemengo aldea azaroaren 19rako bururatzen jatzuzan proposamenagaz  eta aurkeztu kofradian edo parrokian






Ez dakit ondo osatzen garen
sinesmenez edo fedez,
Aita Santuak esan dauena
ausnar dagigun mesedez,
gaurko mundua ipini dogu
hankaz gora ta aldrebes,
pobreak holan geratu dira
ez laguntza ta ez babes,
mundu hontako ondasun gehien
gitxi batzuk jaten dabez.

                        -2-
Aspalditxoan aita Francisco
dabil esan eta esan,
zelan gagozan irakur leike
goizeroko gure prentsan,
batzuek gosez  , aldiz besteak
milloi ederrak despentsan,
dirurik gehien gastatzen baita
armetan eta defentsan,
mundu txiki hau danona da ta
zabalak izan gaitezan.
 
                        -3-

Batzuk daukie sabela eta
sakela ondo betea,
ta beste batzuk sakela hutsik
ta gatxa zerbait jatea.
Eskuzabala izatea ez da
“Kristaua naiz” esatea.
Kristautasuna ez da bakarrik
mezetara joatea,
kristautasunak oinarri dauka
behar dabenei emotea.

Angel Mari Peñagarikano
 

 

“La pobreza crece mientras pocos acumulan riquezas descaradas” Papa Francisco

Del Mensaje del Papa para la Primera Jornada Mundial de los Pobres del próximo 19 de noviembre.



El «grito» de los pobres continúa resonando en el mundo pero sigue sin ser escuchado, sofocado por una indiferencia colectiva que a menudo anestesia a los mismos cristianos contagiados «por la mentalidad mundana», o por visiones engañosas de la caridad como «buena práctica del voluntariado» para ayudar «una vez a la semana».

El Papa Francisco solicita que este grito no caiga en el vacío, sino a convertir el servicio a los miserables de la tierra en «un estilo de vida». La Primera Jornada Mundial de los Pobres  se celebrará el próximo 19 de noviembre.

Por ello pidió a los sacerdotes, voluntarios, obispos, diáconos y parroquias, pero también a los simples laicos o fieles de otras confesiones, llevar a cabo iniciativas concretas para que sea más visible esa actitud de compartir con los últimos que es «uno de los primeros signos con los que la comunidad cristiana se presentó en el escenario del mundo». Es suficiente solo una limosna, una oración, una invitación a la misa del domingo, tal vez acompañado con un almuerzo después, o un gesto de acercamiento para los que no tienen casa en el propio barrio.

«No amemos de palabras sino con obras», es el tema.

«¡Qué lista inacabable y cruel nos resulta cuando consideramos la pobreza como fruto de la injusticia social, la miseria moral, la codicia de unos pocos y la indiferencia generalizada!».

La voluntad de Dios es la felicidad del pobre.



¿Qué vamos a hacer, ese 19 de noviembre, como personas, como ermita o cofradía, como parroquia, como Arratiako Eliza?

Mensajecompleto en www.arratia.tk

Los pobres de la tierra
levantan hoy su voz
y en su dolor y llanto
se oye la voz de Dios.

Si lo deseas, completa esta parte con la propuesta que se te ocurra para el 19 de noviembre y entrégala en tu cofradía o parroquia




Publicar un comentario