Poztu eta alaitu!

sábado, 17 de junio de 2017

Arratiako errogatibak Urkiolara 2017 40 argazki + 4 bideo

Argazki lehiaketaren irabazleak!
 

Badakigu nork irabazi dauan autengo argazki lehiaketea. Ikusi emoitzak Arratiako errogatibak Urkiolara sarreran!
Ya tenemos ganador del Concurso de fotos de las rogativas de Arratia a Urkiola 2017. Consulta finalistas y ganador en la entrada Arratiako errogatibak Urkiolara 2017.

Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi.
Eskerrik asko Zulaibar Arratiako lanbide ikastegiari lehiaketea martxan ipinteagitik.
Eskerrik asko epai mahai osatu daben lagunei Arkaitz Bernaola (Zulaibar), Tibur argazkilaria (Arratiako Elizaren izenean) eta Jokine Aldaiturriaga (AMEren izenean).

Gracias a todos los que habeis participado en el concurso fotográfico con motivo de las rogativas 2017 a Urkiola.
Gracias a Zulaibar por su patrocinio y organización.
Gracias a los miembros del jurado.


 Irabazlea Ganador Jesus Esparta: Prozesinoan argazkiagaz 
(200 euro bonoa AMEko edozein dendatan gastetako Zulaibar IKastegiari esker)


 Finalistak Inocencio Goikuria, Iker Barrutieta eta Jon Urutxurtu
Inocencio Goikuria: Urkiolara joan zapatak urrutu
Urkiola ibilbidetik: Jon Urutxurtu
Bidea...
 
Iker Barrutieta: Korutik

 
Oinez edo... bizikletaz!


Klikatu berton argazki piloa ikusteko!


 Meza Santua
Arratia: 9 seme-alaba familia 1
Inocencio Goikuriaren postalak 

Bagilearen 17an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea
Autobusez, eta Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik oinez egiteko aukerea izango da
 


“Urkiola joan, zapatak urrutu... Aita San Antoniok barriak egingo ditu…” dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrutzeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek. Bagilearen 17an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan,  Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako, Arratiako Udalen Mankomunitateak lau autobus ipiniko dauz. Autobusean joan etorria egiteko, ala etortzeko baino ez bada, izena emon behar da aste bete lehenago. Dana dala, erromes guztiak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira eta. 


Oinez Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik

Aurten be Arratiatik Urkiolara joateko oinezko ibilaldi gidatuak izango dira Dimatik, Igorretik eta Zeanuritik abiatuz. Dimako plazan goizeko 06:00etan izango da urteerea, Igorren be ordu berean San Antonioren ermitatik abiatuz eta Zeanurin San Antonio txikerraren (plaza ondoan) ermitearen aurretik abiatuko dira,  07:30etan.  Zeanuri eta Urkiola lotzen dituen ibilbidea orain dela bi urte seinalizatu zan PR-BI 1  moduan; Joko Alaiko Alkarteko boluntario talde batek seinalizatu eban Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz eta errogatiba eguna bide hori erakusteko eta ezagutzera emoteko aprobetxatuko da. PR-a Zeanuriko plazatik abiatzen da, Soloeta eta Makaztui auzuneetatik igaroz, Zumeltzako atsedenlekura zuzentzeko, eta hemendik santutegira dagozan 5,5 kilometroak egiteko, GR 12 (Euskal Herriko bidezidorra)  ibilbide luzea jarraitzen da. Martxa normalean, hiru ordu eta hamabost minutuan egin daiteken ibilbidea da. 



Argazki lehiaketea

Aurtengo nobedadeetako bat argazki lehiaketa izango da. Zulaibar Lanbide Ikastegiak antolatu dau, Arratiako herriak Urkiolara egiten daben errogatibea gai moduan hartuta. Gaiagaz zerikusia daukan edozein argazki aurkeztu ahal izango da, balio antropologikoa, etnografikoa, erlijiosoa edo naturalistikoa euki daikena. Irabazleak 200 euroko balioa izango dauan saria eroango dau, Arratiako Merkatarien Elkarteko edozein denda edo zerbitzutan gastatu ahal izango dan bonoa. Argazkiak emailez edo postaz bialdu ahal izango dira honako helbideetara: errogatibea@zulaibar.org edo Arratiako Andra Mari Parrokia, Elexalde 22, 48140, Igorre.

Egitaraua

Aurtengo errogatibearen lemak “Arratia: bederatzi seme-alaba familia bat” izenburua daroa. Lema honegaz zera azpimarratu gura da: alde batetik Arratiako herrien batasuna, hau da, zuztar berdinak daukiezala, baina bestetik, herri bakotxak bere nortasuna mantentzen dauala. Bestalde, kontuan hartu gura dira be Arratiako familiak eta euren ahalegina bizitza duin eta zoriontsua izateko.

Antolaketeagaz arduratzen dan parrokia, Igorrekoa da. Egitarauari jagokonez, hamaikak baino lehentxoago, ongietorria emongo jake oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesei. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako santutegira, 11:00etan Arratiako abadeak emongo daben mezea ospatzeko. Meza ostean, eta talde-argazkia egin eta gero, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak eta Igorreko Jubilatuen Alkarteak kopau bat eskainiko deutsee Urkiolara hurreratzen diran arratiarrei. Ekitaldi honegaz  egitarauari amaierea emongo jako eta Autobusean etorritakoak 13:00etan euren herritara itzuliko dira.





Arratia, Urkiolara errogatiban
9  seme-alaba, familia 1

Egun on eta ondo etorri Arratiako parrokietatik erromes etorritako guztioi; baita beste  leku batzuetatik gugaz bat egitera etorri zarenoi.
Bienvenidas y bienvenidos   quienes os habéis acercado al Santuario de Urkiola para esta celebración: venimos en rogativa  a este precioso rincón,  que nos invita al encuentro con Dios en la creación y en fraternidad con la gran familia cristiana de Arratia.
         9  seme-alaba, familia 1 da aurtengo gaia. Kristau familia baten izatea,  bizitza osoa, Ebanjelioaren baloreetan oinarritzea da eta  hauxe da Arratiako kristau familiarentzat gaur eskatzen doguna :
-         Maitasuna
-         Zerbitzua
-         Esker ona
-         Alkarbanatzea
-         Parkamena …
Gaurko ospakizunak Korpus bezpera honetan, indar-barritu gaizala Jaunak ogi zatitzearen konpromisoan. Familia baten onartu ezina dogu-ta seme edo alaba bat beharrizanean egon eta besteak despilfarroan bizitzea.
Guztiok bat eginik  gogotsu abestu dagigun:

Goazen alkarturik
biztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.

Aitearen….

Zerutik jatsi dan ogi bizia, zuekin.
Damu-otoitza     

Gure eguneroko bizitzan onartzen dogu ez dogula Jesusen bidetik jarraitu, badogu gure makaltasunaren barri. Eskatu  eta eskertu dagigun Jaunaren parkamena.







 
Zabaldu egizuz Jauna,
zure errukizko ateak,
eta askatu guregan
pekatuaren kateak.
Parka, Jauna, zure
semeon hutsegiteak.

 
 












Parkatu eiguzu Jauna
egin dogun txarragaitik,
parkatu baita egiteko
itzi dogun onagaitik,
eta ez gaitezan
aldendu zure bidetik
 



Izadi guztiaz bat eginda goratu  dagigun Jauna







Jauna, gure Jainkoa
BEDEINKATUA ZU
zeru-lurren egile.
guztien salbatzaile
gure jabe zara-ta.
 


Jesus, Jainko Semea
guregaitik hil zara
Aitak biztu zaitu-ta
gure artean  zagoz.

 

Espiritu Santua
bizian bizi garri
poz emoile bikaina
malkoetan pozgarri


 


 







HITZAREN LITURGIA
Irakurgia (1 Ko 10, 16-17)      Ogia bat danez, guztiok gorputz bat gara.

Eukaristian hartzen dogun Ogiak Kristogaz eta gure neba-arrebakin bat egiten gaitu. Jaunaren afaria ospatzen dauanak ezin dau bizi beharrizanean dagoanari eskua luzatu barik.


San Paulo Apostoluak Korintoarrei:

El cáliz de nuestra Acción de Gracias, ¿no nos une a todos en la sangre de Cristo? Y el pan que partimos ¿no nos une a todos en el Cuerpo de Cristo?

El pan es uno, y así nosotros, aunque somos muchos, formamos un solo cuerpo, porque comemos todos del mismo pan.


Erantzun-salmoa     Sal 147, 12‑13. 14‑15. 19‑20
El salmista nos invita a alabar al Señor y Urkiola  es un lugar muy apropiado para alabar con toda la creación al Señor. Nos unimos a la gran familia de los hijos de Dios y le bendecimos:

Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa.

Jerusalen, ospatu egizu Jauna,
Sion, goratu egizu zure Jainkoa.
Zure ateen morroiloak indartu ditu,
zure semeak zure barruan bedeinkatu ditu. Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa.

Zure mugetan bakea ezarri dau,
gari‑maminez ase zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere berbea,
eta Haren hitza bizkor eta arin doa. Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa.

Mt 6, 9-13:

         Durante todo el curso en la catequesis y en familia hemos profundizado en el GURE AITA. Es la oración que Jesús nos enseñó.
Gertatu gaitezan, Jesusen berbak entzuteko aleluia abestuz.

Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
Zuek honan egingo dozue otoitz:
“Gure Aita, zeruetan zarana:
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emoiguzu gaur egun honetako ogia;
parkatu gure zorrak
geuk ere gure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero;
eta ez gu tentaldira eroan,
baina atara gagizuz gatxetik”

BERBALDIA

Bidean etorri gara. Arratiako herrietatik, eta Arratia ez diran herrietatik ere, Urkiolaraino. Oinez. Autobusez. Kotxez. (Bizikletaz). Baina gure gaurko bideak badauka aparteko beste gauza eder bat.
Gure bidea, gure bizitza. Gotzaiek esan deuskue euren azken idazkian, Salmogilearen berbak erabiliz: “Bizitzarako bidea erakutsiko deustazu” (Sal 15).  Eta bide honek daukan aparteko gauza bat hauxe da: alkarregaz egitea. Alkarri lagunduz. Hau ez da lasterketa bat ea nor heltzen dan lehen. Hemen heltzea da garrantzitsua, eta horretarako nire ibilera mantsotu behar badot, apaldu behar badot, holan egin. Lasterketak, asko dagoz. Bizitzan ere bai. Umeok ere jolastu beharrean, olgau beharrean, irabaztea dabe helmuga, jokatu, bestearen aurretik geratu. Gero selektibidadean txantxa gutxi. Nota on bat karrera bikain bat aukeratzeko. Eta beharrean. Eta enpresa munduan. Eta Euskadi lehiakor bat.  Eta non geratzen da alkartasuna? Eta baztertuak? Zelan egin aurrera senidea zapaldu barik?
Y recorrer un camino cansa. No sólo hay que acertar la dirección, también medir las fuerzas. Y recuperar las fuerzas. Y en el camino de la vida, semana a semana, Jesús nos ofrece el pan de la eucaristía. Lo recordamos en esta fiesta del Corpus, del Cuerpo y Sangre de Cristo.
Gaur, Gorpuzti bezperan hauxe dogu gogoan. Astero, mezatan edo ospakizunean alkartzerakoan. Hor doguz ogia, berbea, alkartea,… Indargarri bidea alkarregaz egiteko. Argigarri bidean asmatzeko. Sendogarri zauriak osatuteko. Berogarri aldi hotz eta ilunetan gogoa ez galtzeko.
Gorpuztian ohikoa zan parrokitik kanpora prozesioan urtetea. Aita Santuak be badinosku kristauak “urten egin behar dogula”. Entzundakoa zabaltzera. Behartsu eta baztertuak laguntzera. Senide arteko gizarte bat eraikitzera. Eta  gaurko, Arratiatik Urkiolarainoko bide honetan, gure familiak doguz otoitzean eta gogoan.
"Quien celebra la Eucaristía no lo hace porque sea mejor que los demás, sino porque se reconoce necesitado de la misericordia de Dios", recalca el Papa Francisco, obispo de Roma. "La Eucaristía no es un mero recuerdo de algunos dichos y hechos de Jesús. Es obra y don de Cristo que sale a nuestro encuentro y nos alimenta con su Palabra y su vida".

Si en algún sitio podemos aprender a caminar juntos, colaborando, tiene que ser en la familia. Del “Jesusito de mi vida” al Dios Padre de misericordia, madre de ternura. De la fe en singular a vivirla en plural.
Bidean etorri gara. Eskatzen eta eskertzen. Errogatibak. Eskatzeko otoitzak. Publikoak eta herri moduan egitekoak.  Ura isurian dagoen iturriari ura eskatzeak merezi dau ala? Eskatu barik ere emongo dau! Jainkoak ere guk eskatu barik emongo dausku,  gure familiak bedeinkatuko dauz, gure Arratia bedeinkatuko dau. Otoitz horretan alkarrenganako ardurea dogula adierazten dogu, eta eskerrak emongo deutsaguz Jainkoari, Eliza moduan, alkarte moduan, familia moduan, Arratia moduan, bere Espirituaren eraginpean bizi gaitezen! Gure errogatibak, gure arrenak, gure otoitzak ez dau Jainkoa aldatuko. Errezatu egiten dogu gu geu aldatzeko. Otoitz egiteak on egiten dausku. Gure mugak onartzen laguntzen dausku, eta uste genduana baino gehiago egiteko eta ahalegintzeko adorea emoten deusku, depresioak eta harrokeriak uxatuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Fededunok familia bat osotzen dogu. Horregaitik, alkartuta, gure familien alde eta giza familia osoaren alde otoitz egiten deutsagu guztion Aitari:

- Gure Ama eta Irakasle dan Elizearen alde, gizatasunean jakintsu izan daiten eta beste guztiei begirunea izaten irakatsi deigun. Egin dagigun otoitz.
 - Por las familias cristianas, para que en su tarea educadora y con su testimonio de   entrega, amor y servicio, ayuden a sus hijos e hijas a descubrir la vocación a la que  Dios les llama en la Iglesia y en el mundo. Egin dagigun otoitz.
-  Por el voluntariado de Cáritas y por quienes trabajan a favor  de los últimos, para que nos recuerden sin cesar que las personas, especialmente las marginadas, son antes que las leyes de la economía. Egin dagigun otoitz
- Arratiako kristau familia osotzen dogun guztion alde, Espirituak bultzatu gaizala ebanjelioaren ikasle misiolariak izaten geure familian hasita. Egin dagigun otoitz

         Entzun, Aita, kristau familia honen eskariak eta emoiguzu zure seme-alaba eta Jesukristoren neba-arreba izateko behar doguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

Eskeintzak:

Gure Aita: Umeak
Urtean zehar katekesian erabili dan gaia

Ogia: Gurasoak   
Ogia alkarbanatzeko konpromisoa

Biblia: Aitite-amamak
Jaunaren Hitzaz janaritutako otoitza

Puzzlea: Talde batek osotu
Errogatibako aurtengo kartela: 9 seme-alaba, familia 1

Familia era asko dagoz. Maitasunean hazteko leku aproposa. Bertan bai gabizela alkarregaz. Gaur familia asko batu gara hemen. Eta belaunaldi bakoitzak zeozer dauka eskeintzeko eta bedeinkatzeko. Txikienak etxean, katekesian eta familia mezatan landu daben Gure aita otoitzaren postertxoa. Urtean zehar landu doguna, hona, Eukaristiaren mahaiaren ingura ekarriko dabe geroxeago. Gurasoek eguneroko ogia, gureaitan eskatzen doguna eta izerdi ugariz familiara ekarri gura dozuena: ogia, dirua, eskola, etxea, maitasuna, kariñoa, fedea. Eta nagusienak, aitita eta amamak,  etxeko biblia, ebanjelioa. Arratiako Eliza, ebanjelioaren ikasle misiolariak, eta eskertu gura dogu aitita eta amama askok egindako lan handia lobak hazten eta fedean laguntzen.
Y no olvidemos el lema de este año: Arratia una familia con nueve hijos. Cada pueblo su personalidad e historia, sus luces y sombras. Pero las raíces que nos unen, los valores de donde venimos y queremos seguir construyendo. Esto mismo representaremos más tarde, tras la oración de los fieles.
ESKERRAK
         Holako egun eder bat antolatzeko pertsona eta talde askok egin dabe euren beharra. Eskertu gura doguz:
-Igorreko parrokia eta Arratiako Eliza, Arratiako Udalen Mankomunitatea, Igorreko Jubilatuen alkartea, Igorreko EALE artisten taldea, Zulaibar lanbide ikastegia, Arratiako merkatarien alkartea,  Triki jole gazte trebeak, Gorbeialde landa garapeneko alkartea, Tibur argazkilaria… Egun honen barri emoten lagundu deuskuen gure prentsa-arduraduna eta komunikabideak, eta Ander Manterola abadea bere berbaldi argigarriaz, …
-Urkiolako santutegiko arduradunak
-Eta gure Jainkoari, egun zoragarri honegaitik.
AZKEN OTOITZA ALKARREKIN

Arratiako kristauak gara
familia bat osotuz
Urkiolako eleiza hontan
urtero pozik alkartuz
sendotu daigun gure bizitza
guztiok alkar-maitatuz
hausnartu daigun Jaunaren HITZA
gure bihotza zabalduz,
bizitzan zehar jokatu daigun
hitz hori egi bihurtuz.


AZKEN AGURRA
         Que María, madre de familia por excelencia nos acompañe en nuestro caminar     
Arratiako kristau familian, eukaristia alkarrekin ospatu dogu. Orain goazen gure familietara eta erein daigun maitasuna. Gogoratu,  kristau familia lez konpromiso bat hartuta daukagula:  Ebanjelioaren ikasle misiolariak izatea.

Alkarrekin, egun eder bat igaro dagigun.

Agur Jesusen Ama

 







Publicar un comentario