Poztu eta alaitu!

miércoles, 14 de junio de 2017

Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan: “Gauzak bakarrik EZ DIRA GAUZA”

Lehenengo komunitateen esperientzia hau hartuko dugu erreferentzia moduan: “Sinestun taldeak bihotz bakarra zuen; arima bakarra. Inork ez zituen ondasunak beretzat hartzen, dena partekatzen zuten” (Eg 4,32).

Tomamos de nuevo como referencia esta experiencia de las primeras comunidades: “Los creyentes tenían un solo corazón y una sola alma. Nadie llamaba suyos a sus bienes, sino que todo era en común entre ellos” (Hc 4,32).

 

Eta bizipen hori ulertu eta eguneratzeko bidean, imajina dezakegu sinestun horiek bizitza pasio handiz biziko zutela, zorioneko sentituko zirela, momentu bakoitza bakarra balitz bezala bizi eta gozatzeko gai izango zirela, eta jakingo zutela bizitzako gauzarik onenak ez direla gauzak.

Hori da gaur komunitate honetan egin nahi dugun proposamena: Zeintzuk dira bizitzako gauzarik onenak, zure ustez? Ziur pertsonekin zerikusia daukatela, familian ospatzearekin, “maite zaitut” esatearekin, barkamena eskatzearekin. Ziur, amesten dituzun gauzekin; ilusioz betetzen zaituzten, irribarre egin eta gogorarazi egiten dizuten gauzekin zerikusia dutela; entzutearekin eta behatzearekin, maitatzearekin, eskerrak ematearekin eta egunero agertzen zaizkigun aukerak aprobetxatzearekin.

Beraz, zalantzarik gabe esan dezakegu “bizitzako gauzarik onenak ez direla gauzak“, doakoak direla eta pertsonekin zerikusia dutela.

Imajina ezazu une batez munduko pertsona guztiok gure ingurura begira jarriko bagina, beharrizanei arreta emateko, eta beti irribarre batekin erantzuteko gai izango bagina.

Caritasen izenean, denon etxea eraiki eta partekatzeko lan egitera gonbidatzen zaituztet; horretan zuen burua eta gogoa ematera. Denontzako opari bat izango da; batez ere, mendekotasun, gaixotasun, bakardade edo gabezia egoeretan dauden eta gure eskuzabaltasuna eta konpainia behar duten pertsonentzat.

PARTE HARTU DEZAZUN proposatu nahi dizugu; zure boluntariotza, ekarpen ekonomiko, esperientzia, sentsibilitate eta konpromisoaren bidez. Eskerrik asko.

“Las mejores cosas de la vida NO SON COSAS

Tomamos de nuevo como referencia esta experiencia de las primeras comunidades: “Los creyentes tenían un solo corazón y una sola alma. Nadie llamaba suyos a sus bienes, sino que todo era en común entre ellos” (Hc 4,32).

Y en este camino de entender y actualizar esta vivencia, podemos imaginar que aquellas personas creyentes debían de ser grandes apasionadas por la vida, que se sentían afortunadas al percibir su realidad como un regalo de Dios que les hacía capaces de disfrutar de cada momento como único y de identificar que las mejores cosas de la vida no son cosas.

Esa es la propuesta de hoy para esta comunidad: ¿Cuáles crees que son las mejores cosas de tu vida?… Seguro que tienen que ver con personas, con celebrar en familia, con disfrutar regalando tiempo para estar, con decir “te quiero”, con pedir perdón. Seguro que tienen que ver con cosas que te hacen suspirar, que te llenan de ilusión, que te hacen sonreír y recordar, tienen que ver con escuchar y observar, con querer y ser querido, con dar gracias y poder aprovechar todas las oportunidades que se nos regala cada día.

Definitivamente podemos decir bien alto que “las mejores cosas de la vida no son cosas”, que son siempre gratuitas y que tienen que ver con personas.

Imagínate por un momento un mundo en el que todas las personas nos pusiéramos al servicio, prestáramos atención a las necesidades de nuestro entorno y fuéramos capaces siempre de acoger con una sonrisa.

Desde Cáritas os invitamos hoy a regalaros, a ofreceros, a desbordaros y entregaros en esta apasionante tarea de compartir y construir en común, poniendo especial atención en aquellas personas que, por su soledad, sus carencias, su dependencia, enfermedad o su falta de esperanza, necesitan de nuestra generosidad y acompañamiento.

Te proponemos SER PARTE desde tu compromiso personal, tu voluntariado, tu aportación económica, tu experiencia y sensibilidad. Gracias.
Publicar un comentario