lunes, 27 de junio de 2016

Ebanjelioaren eroaleak Portadores del Evangelio: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Jesusen hitzaldi inportante bat moldatu du Lukasek, Hamabiei ez baizik ikasle-talde handi bati zuzendua, Jainkoaren erreinuaren egitasmoan bere lankide izateko bidaltzen dituelarik.Jesusen hitzak gutun fundatzaile baten antzeko dira, jarraitzaileek beren zeregin ebanjelizatzailea non elikatu izan dezaten. Hona zenbait ildo nagusi.


«Ekin bideari»
 
Behin eta berriz ahazten dugun arren, Jesusen bidaltzeak markatua da Eliza. Horregatik, gauza arriskutsua da bere erlijioa zaintzeko eta garatzeko Jesusek fundatutako erakundea bailitzan hartzea. Jesusen jatorrizko nahiari hobeto datorkio Elizaren beste irudi hau: historian barna bidaltzearen logikaren arabera bide egiten duen mugimendu profetikotzat hartzea: bere baitatik irtenik, gogoan gainerakoak izanik, munduari Jainkoaren Berri Ona eskainiz. «Eliza ez da beretzat, baizik gizadiarentzat» (Benedikto XVI.a).

Horregatik da hain arriskutsua geure interes propioen inguruan hesitu nahi izatea, geure iraganaren, geure lorpen doktrinalen, geure jardueren eta ohituren inguruan. Are gehiago, hori guztia munduarekiko geure harremanak gogortuz egingo bagenu. Zer izango litzateke Eliza zurrun bat, zaharkitu bat, bere baitan itxia litzatekeen bat, Jesusen profetarik eta Ebanjelioaren eroalerik gabe bat?

«Herri batean sartuko zaretenean... sendatu gaixoak eta esan: hurbil duzue Jainkoaren erreinua»
 
Hauxe da albiste handia: Gugandik hurbil da Jainkoa, geure bizitza gizatarrago egitera eragiten digularik. Baina ez da aski egia bat oihukatzea, erakargarri eta gustagarri bihurtzeko. Alde horretatik, beharrezkoa da geure jarduera berrikus dezagun. Zerk eraman dezake jendea gaur egun Ebanjeliorantz? Nola suma dezake Jainkoa zerbait berri eta on bezala?

Segur aski, egungo mundua egiaz maitatzea falta zaigu, ez dakigu nola iritsi egungo gizon-emakumeen bihotzera. Ez da aski aldaretik hitzaldia egitea. Ikasi beharra dugu gehiago entzuten, onartzen, sufritzen ari den jendearen bizitza sendatzen... Horrela bakarrik aurkituko ditugu hitz apalak eta onak, jendea Jesusengana hurbilarazteko; haren bihozberatasun mugagabeak jarriko gaitu guztiok harremanetan Jainkoarekin, guztion Aita On den harekin.

«Etxe batean sartuko zaretenean, esan lehenik: Bakea etxe honi»
 
Jesusen Berri Ona erabateko errespetuarekin bakarrik komunika daiteke, jarrera adiskidetsu eta haurridezkotik, bakea kutsatuz. Oker handia da goitasunetik ezarri nahi izatea, mehatxuka edo erresuminez. Anti-ebanjelikoa da pertsonari maitasunik gabeko tratua ematea, soilik gure mezua onartzen ez duelako. Baina nolatan onar lezake, baldin eta Jesusen izenean aurkezten garenok bera ez dugula ulertzen sumatzen badu?

PORTADORES DEL EVANGELIO

 

José Antonio Pagola

Lucas recoge en su evangelio un importante discurso de Jesús, dirigido no a los Doce sino a otro grupo numeroso de discípulos a los que envía para que colaboren con él en su proyecto del reino de Dios. Las palabras de Jesús constituyen una especie de carta fundacional donde sus seguidores han de alimentar su tarea evangelizadora. Subrayo algunas líneas maestras.

«Poneos en camino»
 
Aunque lo olvidamos una y otra vez, la Iglesia está marcada por el envío de Jesús. Por eso es peligroso concebirla como una institución fundada para cuidar y desarrollar su propia religión. Responde mejor al deseo original de Jesús la imagen de un movimiento profético que camina por la historia según la lógica del envío: saliendo de sí misma, pensando en los demás, sirviendo al mundo la Buena Noticia de Dios. «La Iglesia no está ahí para ella misma, sino para la humanidad» (Benedicto XVI).

Por eso es hoy tan peligrosa la tentación de replegarnos sobre nuestros propios intereses, nuestro pasado, nuestras adquisiciones doctrinales, nuestras prácticas y costumbres. Más todavía, si lo hacemos endureciendo nuestra relación con el mundo. ¿Qué es una Iglesia rígida, anquilosada, encerrada en sí misma, sin profetas de Jesús ni portadores del Evangelio?

«Cuando entréis en un pueblo... curad a los enfermos y decid: está cerca de vosotros el reino de Dios»
 
Esta es la gran noticia: Dios está cerca de nosotros animándonos a hacer más humana la vida. Pero no basta afirmar una verdad para que sea atractiva y deseable. Es necesario revisar nuestra actuación: ¿qué es lo que puede llevar hoy a las personas hacia el Evangelio?, ¿cómo pueden captar a Dios como algo nuevo y bueno?

Seguramente, nos falta amor al mundo actual y no sabemos llegar al corazón del hombre y la mujer de hoy. No basta predicar sermones desde el altar. Hemos de aprender a escuchar más, acoger, curar la vida de los que sufren... solo así encontraremos palabras humildes y buenas que acerquen a ese Jesús cuya ternura insondable nos pone en contacto con Dios, el Padre Bueno de todos.

«Cuando entréis en una casa, decid primero: Paz a esta casa»
 
La Buena Noticia de Jesús se comunica con respeto total, desde una actitud amistosa y fraterna, contagiando paz. Es un error pretender imponerla desde la superioridad, la amenaza o el resentimiento. Es antievangélico tratar sin amor a las personas solo porque no aceptan nuestro mensaje. Pero ¿cómo lo aceptarán si no se sienten comprendidos por quienes nos presentamos en nombre de Jesús?

14 Tiempo ordinario - C
Lucas 10,1 - 12.17-20)
03 de julio 2016
                                                                                      


Publicar un comentario