martes, 14 de junio de 2016

Urtean zeharreko 12. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
  

Irakurgaiak euskeraz.
    





                                    URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok, ondo etorriak  Jaunaren Eguneko batzar  santura.
            Urtean zeharreko hamabigarren domeka honetan, Jesusengan dogun fedea autortuko dogu. Kristauok daukagun gauzarik ederrena ospatzera etorri gara: Jesusek maite gaituala. Bera gugaitik hil eta biztu dala eta mahai baten inguruan batu gaituala, bere Berbeaz eta Biziaren Ogiaz gu janaritu nahirik.
          Gaur ebanjeloan galdera sendoa botako jaku:
nor da Jesus niretzat/guretzat?

          Geure pozak eta kezkak gurekin ditugula, hemen gagoz Jesusen inguruan alkartuta. Alaitasunez, emon deiogun hasierea eukaristiari.

            "Zein gozo ta eder dan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, geure barruan isiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

            - Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna,  gure alde otoitz egiteko,  Aitaren eskui-aldean zaituguna.  ERRUKI,      JAUNA.



HITZAREN LITURGIA


Za 12, 10-11:

            Testamentu Zaharretik hartutako irakurgai labur honek Jesusek igaro beharko dituan nekeak eta heriotzea iragarten deuskuz aurretiaz.


Erantzun-Salmoa: 62. salmoa
            Jesusen saihets zulatuari darion urak, asetu daike gure bizi-egarria. Autortu daigun 62. Salmoa abestuaz gure Jainkoaganako egarria.

 "Zure egarriz daukat gogoa..."


Ga 3, 26-29:
            Irakurgaia San Paulok Galaziako kristinauei egindako idazkitik hartuta dago. Bateoaren bidez Jaungoikoaren seme-alaba gareala gogoratuko deusku eta egindako "promesen" oinordeko.

Lk 9, 18-24:

            Nor da Jesus guretzat? Gaurko Ebanjelioa entzun eta gero, ondo egongo litzateke gutariko bakotxak itaun horreri erantzutea.

            Goratu dagigun berba egingo deuskun Jauna, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, aurkeztu deioguzan Jaungoiko Aitari gure eskariak:

            - Bizkaiko gure Eleizaren alde, gure Gotzainaren alde eta elizbarrutiko pastoral arduradun guztien alde, bizitzako ekintzetan Jesusen autorle zintzoak izan daitezan.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Kristau guztion alde: Apostoluen testigantzan sinistu eta euren taldean sartu ginanok, izan daigula adorea, gaurko gizartearen erdian Kristoren testigu izateko.  ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

              - Indarkeriaren ondorenak sufritzen dituen pertsona eta herrien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Gutariko bakotxaren alde, Kristogaz bat egiteak eroan gagizala, gure familietan, lanean eta gure inguruan bere testigu izatera.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI         


            Entzun, Aita ona, gure otoitzak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Gaurko Ebanjelioan Jesusek berba honeek esan deuskuz: "Nigaz etorri nahi dauanak, uko egin begio bere buruari, hartu begi egunero bere kurutzea, eta jarraitu beist". Aste guztian zehar ahalegindu gaitezala Jesusi jarraitzen eta agertzen jakuzan kurutzak leporatzen.

            "Jainko gizon eginari..."









                                    URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok, ondo etorriak  Jaunaren Eguneko batzar  santura.
            Urtean zeharreko hamabigarren domeka honetan, Jesusengan dogun fedea autortuko dogu. Kristauok daukagun gauzarik ederrena ospatzera etorri gara: Jesusek maite gaituala. Bera gugaitik hil eta biztu dala eta mahai baten inguruan batu gaituala, bere Berbeaz eta Biziaren Ogiaz gu janaritu nahirik.
          Gaur ebanjeloan galdera sendoa botako jaku:  nor da Jesus niretzat/guretzat?

          Jesús, nos pide adhesión y entrega total a su persona. Ser cristiano no es cuestión de teorías o normas, sino de seguimiento  a una persona, Jesús de Nazaret, y de pro-seguimiento de su causa.
          Geure pozak eta kezkak gurekin ditugula, hemen gagoz Jesusen inguruan alkartuta. Alaitasunez, emon deiogun hasierea eukaristiari.

                        "Zein gozo ta eder dan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, geure barruan isiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

            - Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna,  gure alde otoitz egiteko,  Aitaren eskui-aldean zaituguna.  ERRUKI,  JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Za 12, 10-11:
            Testamentu Zaharretik hartutako irakurgai labur honek Jesusek igaro beharko dituan nekeak eta heriotzea iragarten deuskuz aurretiaz.
            “Mirarán al que traspasaron”.  Mirar  a Jesús muerto en la cruz con fe es salvación. Cuando todo se pierda en torno nuestro, volvamos los ojos a Jesús, que todo lo perdió y a quien todo fue dado por el Padre.

Erantzun-Salmoa: 62. salmoa
            Jesusen saihets zulatuari darion urak, asetu daike gure bizi-egarria. Autortu daigun 62. Salmoa abestuaz gure Jainkoaganako egarria.
            Manifestemos con las palabras del salmo, nuestro deseo de llegar hasta Dios.

 "Zure egarriz daukat gogoa..."
Ga 3, 26-29:
            Irakurgaia San Paulok Galaziako kristinauei egindako idazkitik hartuta dago. Bateoaren bidez Jaungoikoaren seme-alaba gareala gogoratuko deusku eta egindako "promesen" oinordeko.
            La fe en Cristo, nos hace hijos de Dios, y por tanto hermanos unos de otros. Esta es la dignidad de ser cristiano.

Lk 9, 18-24:

            Nor da Jesus guretzat? Gaurko Ebanjelioa entzun eta gero, ondo egongo litzateke gutariko bakotxak itaun horreri erantzutea.
            El camino del cristiano es una continua búsqueda de la verdad. El creyente que abre su corazón a Dios, se encontrará con Cristo, el Mesías, el Salvador.
            Goratu dagigun berba egingo deuskun Jauna, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, aurkeztu deioguzan Jaungoiko Aitari gure eskariak:

            - Bizkaiko gure Elizearen alde, gure Gotzainen  alde eta  elizbarrutiko pastoral arduradun guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Kristau guztion alde: Apostoluen testigantzan sinistu eta euren taldean sartu ginanok, izan daigula adorea, gaurko gizartearen erdian Kristoren testigu izateko.  ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

            - Por todos  aquellos a los que este mundo no les reconoce su dignidad y no son tratados con justicia.   ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

            - Por cada uno de nosotros,  para que  siguiendo los pasos de Jesús seamos capaces de construir  un mundo más humano y fraterno.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI  

            Entzun, Aita ona, gure otoitzak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Gaurko Ebanjelioan Jesusek berba honeek esan deuskuz: "Nigaz etorri nahi dauanak, uko egin begio bere buruari, hartu begi egunero bere kurutzea, eta jarraitu beist". Aste guztian zehar ahalegindu gaitezala Jesusi jarraitzen eta agertzen jakuzan kurutzak leporatzen.
            Vamos a procurar vivir a lo largo de la semana nuestra adhesión a Jesús y ser portadores de su Buena Noticia.

            "Jainko gizon eginari..."






URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA

      Zakariak Profetaren liburutik (Za 12, 10-11)

      Hauxe dino Jaunak: “Grazi-espiritua eta otoitz-espiritua isuriko dot Dabiden etxe-gainera eta Jerusalengo bizilagunetara; begiak jasoko dabez Nigana, zulatu ninduen Honengana. Eta negar egingo dabe, seme bakarrarentzat egin ohi dan lez; negar samina egingo dabe, lehen-semearentzat egin ohi dan lez. Egun haretan, negar-hots haundia izango da Jerusalenen, Megido-ibarrean Hadad-Rimon-i egien jakona baizen haundia.

Erantzun-salmoa        Sal 62, 2-9

Jaunari kanta ona da‑ta,
hain da haundia,
bere betiko errukia.
edo
Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa.

      Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zure egarriz daukat gogoa, zure gurariz haragia,
 lur lehor, egarri, urbaga iduria.
      Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea eta indarra ikusi nahian.
Bizia baino hobea bai da zure maitasuna,
ezpanok egingo dabe zure goralpena.
      Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta gantzuz bezala beteko jat gogoa,
ezpan‑ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
      Zeu izan zaralako nire laguntzailea,
pozez oihu egiten dot zure hegapean.
Nire gogoa Zeuri lotuta dago,
zure eskumeak eutsita nago.

San Paulo Apostoluak Galaziarrei (Gal 3, 26‑29)

      Senideok: Guztiok Jaungoikoaren seme zaree, Kristo Jesusegan dozuen sinismenagaitik.
      Izan ere, Kristogan bateatuak zareen guztiok Kristo dozue soineko. Ez da orain, ez judutarrik ez greziarrik; ez menpekorik, ez askaturik; ez gizonezkorik, ez emakumerik; zuok guztiok bat zareelako Kristo Jesusegan. Eta Kristorenak bazaree, Abrahanen ondorengoak zaree eta agintzaren oinordeko.        

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 9, 18‑24)

      Jesus bakarrik otoitzean egoala Hamabien aurrean, honan itaundu eutsen: «Ni nor nazala dino jenteak?» Hareek erantzun: «Batzuk, Joan Bateatzailea; besteek, barriz, antzinako profetaren bat biztu dala». Berak, orduan: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Pedrok erantzun eutson: «Jaungoikoaren Mesias».
Baina Jesusek inori ez esateko agindu eutsen, zorrotz. Eta esan eutsen: «Beharrezkoa da Gizonaren Semeak neke haundiak eroatea: zaharrak eta idazlariak baztartu egingo dabe eta hil; baina hirugarren egunean biztu egingo da».
      Eta Jesusek esan eutsen guztiei: «Nigaz etorri nahi dauanak uko egin begio bere buruari, hartu begi egunero bere kurutzea, eta jarraitu beist.
      Izan ere, bere bizia salbatu nahi dauanak, galdu egingo dau; baina bere bizia Nigaitik galtzen dauanak salbatu egingo dau».   




 
Publicar un comentario