Arratiako tranbiak: Pobreen IV. Eguna

domingo, 1 de noviembre de 2015

Arratiako altxorra jokoaren aurkezpena



Azaroaren 11n eguaztenean, arrastiko 19:00etan aurkeztuko da Arratiako Altxorra jokoa Zeanuriko Udaleko batzar aretoan.

Jolas hau ez da antzarra jokoa, baina badauka antza; ez da tribiala be, baina badauka antza. Bertokoa izan ala kanpotik etorri, umea izan edo jubilatuta egon, Arratia barru-barrutik ezagutzeko aukerea emoten dau: mendiak, herriak,  ermitak, musika, kirola, literatura… erakusten eta irakasten dauz Arratiako Altxorra deritxon jolas honek. 

Lehenengo edizinoa 600 jokokoa izango da eta bakotxean 300 galdera-erantzunetik gora batzen dira; dadoakaz jolasten da eta Arratiako 12 txartelak eskuratu behar dira jokoa irabazteko.

Egileak asko izan dira, euren artean aitamen berezia merezi dabe Zeanuriko gazte talde batek eta Manu Etxebarria zeberioztarrak. Diseinu lanak Javier Lacalle Laka artista zornotzarrak egin ditu. 

Arratiako Altxorraren edizinoa eta zabalkundea posible izan da honako erakundeen laguntzari esker: Arratiako Udalen Mankomunidadea, eta Areatza, Artea, Bedia, Dima, Lemoa eta Zeanuriko Udalak.

Azaroaren 11n, Zeanurin egingo dan aurkezpen ekitaldian jokoaren nondik norakoak plazaratzeaz gain, Arratian bizi diran altxorren adierazpen ezbardinak  ikusteko eta gozatzeko aukerea be izango da: bertsoa, ipuina, koplak…

Jokoa erakunde laguntzaileen bitartez eta Arratiako parrokietan zabalduko da. Herrietako dendetan be erosteko aukerea izango da.



Laster zure eskuetan!

PRESENTACION DEL JUEGO "EL TESORO DE ARRATIA" 

El miércoles 11 de noviembre a la 19:00h en el salón de plenos del ayuntamiento de Zeanuri se presenta el juego "El tesoro de Arratia".

Este juego no es el juego de la oca, pero se le parece; tampoco es un "trivial", pero se le parece. Sea de aquí o venga de fuera, sea un niño o esté jubilado, se le da la oportunidad de conocer Arratia por dentro; este juego llamado El Tesoro de Arratia muestra y enseña montes, pueblos, ermitas, musica, deporte, literatura...


La primera edición será de 600 juegos y en cada uno se reunirán mas de 300 preguntas y respuestas; se juega con dados y se han de reunir 12 tarjetas para ganar la partida.

Han sido muchos los autores, y entre ellos merecen mención especial un grupo de jóvenes de Zeanuri y el zeberioztarra Manu Etxebarria. Los trabajos de diseño los ha realizado el artista de Amorebieta Javier Lacalle Laka.

La edición y publicación del "Tesoro de Arratia" ha sido posible gracias a estas instituciones: a la Mancomunidad de Municipios de Arratia, y a los ayuntamientos de  Areatza, Artea, Bedia, Dima, Lemoa y Zeanuri.

El 11 de noviembre, además de hacer públicos los pormenores del juego en el acto de presentación que se hará en Zeanuri, estará la posibilidad de ver las diferentes muestras de los tesoros que viven en Arratia y de gozar del verso, del cuento, del txistu, de las coplas...

El juego se distribuirá por medio de las instituciones colaboradoras, se ofertará también en las parroquias de Arratia. En las tiendas de los pueblos también habrá oportunidad de adquirirlo.

No hay comentarios: