Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 4 de noviembre de 2015

Egunean eguneko Ebanjelioa 2016

Albiste on batekin natorkizu. Kalean da “EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA 2016”. MEZULARIK / MENSAJEROK argitaratua. Jai-igandeetan Mezako hiru irakurgaiak; astegunetan ebanjelioa. Egunero iruzkin edo komentario labur bat; aurten Dolores Aleixandre-ren eskutik. Bukaeran otoitz-sailtxo bat.


Zer gehiago? Tresna ederra, egunero etxean, familian, bakarka, egunean eguneko ebanjelioa irakurtzeko. Bide batez, esan nahi nizuke, lan ona egingo zenukeela beste batzuei eskainiz.

Jakina, liburu erlijiosoen ohiko liburu-dendetan aurkituko duzu. Bilbon Jakinbiden. Eta laster Arratiako parrokia guztietan.

Izan gogoan Bibliaren garrantzia kristau-bizitzan. Ondo izan. 

DIONISIO AMUNDARAIN


San Jeronimoren (374-420) hitzak dira: «Liburu Santuak ez ezagutzea Kristo ez ezagutzea da». 
Eta San Gregorio Handia (540-604) aitasantuarenak: «Ezagut ezazu Jainkoaren bihotza Jainkoaren hitzaren bidez». Eta Vatikano II.a kontzilioarenak: «Elizak benerazio handia izan die beti Liburu Santuei, Jaunaren Gorputzari izan dion bezalaxe, liturgia santuan batez ere etengabe hartu eta banatu baitu fededunen artean bai Jainkoaren hitzaren eta bai Kristoren Gorputzaren mahaiak eskaintzen duen biziaren ogia...» (Dei Verbum konst. 21. Zenb.).

No hay comentarios: