Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Klikatu irudian informazino gehiago jasoteko

domingo, 26 de julio de 2015

Argi barriak Arteako parrokian



San Inazio eguneko Mezatan argi barriak izango ditu Arteako Eleizeak kanpo eta barru.
          Argiteria sistema osoa barritu dau Arteako Parrokiak eraginkortasun energetikoaren bila. Bide batez, argindar kontsumoa apaldu eta aurrezteko asmotan egin dira lanok.

         Kanpokaldean, neguan batez ere, eleiz ataria oso ilun agertzen zan herri argiteriak ez dauelako leku hau argitzen. Hori dala-eta, kanpoan 3 foko barri jarri dira, lehengo zahar bakarra kenduz.

         Barrualdean, halogenuro metalikodun luminaria zaharrak LED lanpara barridunekin ordezkatu dira, 15 luminaria hain zuzen ere, eleizearen erdiko nabean, erdikoan, absidean, altarean eta kruzeroan.

         Guztiz 18 luminaria aldatu dira, argitasun hobea eta aurrezte energetikoa lortzeko asmotan.

         Beharraren kostua parrokiak ordaindu dau eleiztarren laguntzaz.
Publicar un comentario