miércoles, 1 de julio de 2015

San Pedroetako kukua Undurragan

San Pedrotan entzuten ei da kukua kantetan azkenengoz. Martiko Andra Mari egunera arte ez ei da barriro entzuten bere kantua. Baina agur zelebrea dauko kuku honek. Barauskarria Undurragan, bazkaria Arantzazun eta afaria Diman egiten ei dauz. Hona hemen bere barauskarriaren argazki batzuk.

Goizean goizetik agertu da Undurragan, eta Peñagarikano be han aurkitu dau kantetan eta bertsotan. Ermitea bete-beterik, mezatan. Ostean, elizpean, honako argazkiak ikusi doguz:



Ondoren, hegaz joan ei da Arantzazu eta Dimara, han be ikusi ei dabe gure kukua.

Ondo ibili!

Datorren urtera arte!
Publicar un comentario