Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 20 de octubre de 2013

Arratiako Elizaren Eguna 2013: 76 argazki

27. aldiz ospatu da Arratiako Elizaren Eguna, aurten Zeanuriko Andra Mari parrokian, urriaren hamazortzian, barikua, arrastiko 7etan hasita.150 bat lagun bertaratu da otoitz giroan ebanjelioari buruzko gogoeta lasaia egiteko otoitzez, kantuz, antzerkiz, etab. Azkenean meriendatxo bat opatu jake etorritakoei eta alkartasunak be euki dau bere tokia Peruko Alto Trujilloko Fe y Alegria eskolaren alde Bediako gaztetxoek egindako eskulanen salmentaz.




 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok, ondo etorriak Arratiako Elizaren Egunaren ospakizun honetara.

            Nuestra reunión de cada día de la Iglesia de Arratia, es una reunión en la que recordamos
y celebramos el amor de Dios. El es la fuente de todo amor; también celebramos el amor que hay entre nosotros, quienes formamos la Iglesia de Jesús que camina en Arratia.

            Zabaldu deioguzan geure bihotzak Jaunaren Berbeari eta onartu daigun pozik Jaungoikoaren maitasun hori, gero geure artean ere maitasunean bizi gaitezan.

            "Goazen alkarturik..."

Arratiako Elizaren aldeko otoitza (Pantailan ipini eta danon artean astiro-astiro)

Jauna, eskerrak emoten deutsuguz Eleizagaitik, 
Eleizean ebanjelioa eta Jesusen arnasa
emoten deuskuen guztiengaitik;                                      
maite dogu zure Eleiza, Jauna,                             
eta berarekin alkartasunean bizi nahi dogu;       
Eraiki egin nahi dogu ha geure hitzaz,          
geure bizitzaz, geure testigantzaz.                     
Maite dogu zure Eliza.

Eta maite dogulako eskatzen deutsugu,              
izan dadila alkartzeko eta zerbitzurako gune,    
libertate eta itxaropenari eginiko kantu,        
parkamenaren etengabeko ospakizun,           
pobre eta baztertuentzat sutondo,                     
adiskidantzarako esku luzatu,                         
ogia banatzeko mahai.                                      
Eleizaren alde, bai, egiten deutsugu otoitz;          
izan dadila egi eta maitasun toki;                
askatasun, justizia eta bake toki,                    
danok berarengan itxaroten jarraitzeko arrazoia aurkitu dagien.

Ebanjelioa (Mt 4,1-9)

Eta Jesusek luze hitz egin zien parabola bidez. Honela mintzatu zitzaien:

- «Atera zen behin ereilea hazia ereitera. Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten. Beste zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen tokian; eta, azaleko lurra izanik, berehala erne zen; baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu. Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, haztean, ito egin zuten hazia. Gainerakoak lur onean erori ziren, eta fruitua eman zuten: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar. Ulertzeko gauza denak uler beza».

Erregetzaren mezua entzun bai, baina ulertzen ez duenari, gaiztoa etortzen zaio eta bihotzean erein zaiona kendu egiten dio. Hori da, mezua “bide-bazterrak” hazia bezala hartzen duena. “Harri-arteak” bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzutean, berehala pozik onartzen duena; baina sustrairik gabea eta iraupen gutxikoa izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten da. “Sasi-arteak” bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzun bai, baina bizitza honetako ardurak eta diru-goseak mezua ito egiten diotena, fruiturik gabe utziz.  “Lur onak” bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzun eta ulertzen duena; honek fruitua ematen du: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar.

Kanta: ereilea (pantailan jarri, KTko koroak)

Maitasuna ereitera
atera zen ereilea;
zabal bihotza eta hausnartu
Jaungoikoaren Hitza
Jaungoikoaren Hitza!

Bazen behin ereile apal bat
lanean ikasia,
eta hazia jaurtikitzean
gure eredu garbia.

Hazi batzuk harri artean
zitzaizkion erori,
horra txori gosetientzat
ezusteko janari.

Besta batzuk, ordea, bizi
erne ziren behingoan,
baina ezin bururik jaso
haitz ta arantza artean.

Lur landuko haziak soilik
eman zitun fruituak,
batak gutxi, besteak asko,
nork bere neurrikoak.

Histori arrunt errez hontan
zeu zara aurkituko;
entzumenik baduzu, entzun,
ta ez zara damutuko.


Antzerkia: ereilea (gaztetxoak)




Gogoeta

Ebanjelioaren hazia guregan ernetzen bada, Jesusen Espirituak eragina izango dau guregan, izan gaitezen historiaren egileak, erregetzaren testiguak

Giza historia eraiki, eregin Jesusen antzera:

-emonkorra bezain samurra;
-hauskorra, buztinezko ontzi bat legez, eta aldi berean, janaria bestearentzat;
-inoren minaren aienean entzuteko sentibera, eta norberaren sufrimenduagaz sendoa bezain diskretua;
-bestearen ezbardintasunari zabala eta pobreen duintasunaren defendatzailea;
-besteen arduren sustatzailea edo sortzailea, euren erritmoak errespetatuz;
-gizon emakume libreen eragilea, direlako eta diren moduan maitatuz, senide moduan hartuz;


Jainkoaren irudi, Jesusengan ezagutu dogun Jainkoaren irudi, ebanjelioan ikasi dogun ebanjelioaren irudi, Jainko Erregetzaren testigu!

Herri otoitza

Arratiako Elizaren egun honetan, Jaunaren inguruan alkartuta, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari:

·        Arratiako kristinauon alde; hitzez eta egitez, autortzen dogun fedearen lekuko izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Misinoko herrialdeetako Elizen alde, itxaropenaren argi eta barritasunaren iturri izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Mundu guztiko herrietan Ebanjelioa ereiten diharduen misiolarien alde, Jaungoikoaren bakea eta sendotasuna lagun izan daiezan beti. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Otoitzaldi honetan alkartu garan guztion alde, Eleiza osoaren misiolari jardueran lagundu daigun, Arratian gu ere misiolari izan gaitezen. Eskatu deiogun Jaunari.

            Begiratu, Jauna, zeurea dozun herri honi eta emon egiozuz bere betebeharrak zuzen egiteko behar dituan adorea eta kemena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

Zabaldu lurrontziak haziekaz parrokiaz parrokia



Testigos del Reino



y seremos una fuerza,
danos tu voz valiente
y seremos grito viviente.
= Danos tus pasos firmes
para abrir nuevos caminos,
danos tu amor sincero
pa’ crear un mundo nuevo. =

Ven junto a tu pueblo
«Señor con nosotros»,
llevamos tu regalo
en vasos de barro.
= Porque nada tenemos
estamos esperando
que tus manos nos agarren
para seguir andando. =















Gure Aita

Bakea:

Arrenka eske gagoz: BAKEA, BAKEA.
adiskide izateko: BAKEA
parkamen bidetik: BAKEA, BAKEA.
alkar maitatzeko BAKEA.Gu guztion artean: BAKEA, BAKEA.
Jesusek gura eban BAKEA.
benetan denontzat, BAKEA, BAKEA.Zorion bizia: BAKEA.


Bialduaren otoitza (Pantailan, danon artean)

Zoaze mundu zabalera...
Berbok niretzat esanak dira.
Zure jarraitzailea naz.
Misioan zure jarraitzailea naz.
Eskerrik asko Jesus.
Txunditurik aurkitzen naz zure konfiantzaz. 
Uzta ugaria da, langileak gitxi, ostera.
Euretariko bat izan nahi dot. 
Bihotz-barritu nagizu lehenengo neu,
nik beste batzuei Barri Ona zabaldu deitsiedan. 

Dame tu audacia.
Emoidazu AUSARDIA.
Bere burua nahikotzat daukan mundu honetan
lotsa eta beldur naz. 
Dame tu esperanza
Emoidazu ITXAROPENA.
Gizarte itxi eta susmagarri honetan 
neuk ere konfiantza gitxi dot pertsonengan.  
Dame tu amor.
Emoidazu MAITASUNA.
Lur hotz eta bakarti honetan
neuk ere maitasun gitxi nabaritzen dot. 
Dame tu resistencia.
Emoidazu JARRAIPENA.
Giro eroso eta azalezko honetan
neu ere erraz nekatzen naz. 

Bihotz-barritu nagizu lehenengo neu,
nik beste batzuei Barri Ona zabaldu deitsiedan. 

Eskerrik asko Jesus.
Txunditurik aurkitzen naz zure konfiantzaz.


Agenda gogoratu eta oharrak

AZKEN AGURRA

            Que la celebración de hoy vuelva a animarnos para cumplir nuestra misión con alegría en cada pueblo y parroquia de Arratia. Hagamos de nuestras familias y comunidades, un lugar de encuentro y de amor.
            Elizatik urtetean, ahalegindu gaitezan guztiok geure etxekoekin eta ingurukoekin ditugun hartu-emonak maitasunez bizitzen. Eta Zeruko Amak zaindu eta adoretu gagizala ahalegin horretan.

            "Agur Jesusen Ama."

 Bediako gaztetxoek egindako eskulanez osatuda mahaia:

































Meriendatxoa prestatzen ibili dan andra taldetxo bat:



No hay comentarios: