Aleluia! Juanjo Elezkano

miércoles, 23 de octubre de 2013

Artea: Jesusen parabolak etxez etxe

Jesusen parabolak Arteako parrokiara heldu dira, eta familia ospakizunaren ondoren, 24 etxetan zabaldu dira poster dotore eta pegatinen bitartez. Honek esan gura dau: hasi direla aurtengo Familia Ospakizunak!

Lemoan bakarrik ez. Artean ere badira Jesusen Parabolak. Aurten ereilearen kantagaz hasi baina ez ei da azkena izango parabola eta kanta hau.

Hona argazkian, ospakizuna amaitu ostean, batzuk astirik be ez eben galdu pegatinak euren tokian jartzeko:
-Jesusena, erdi erdian.
-ereilearena, goi-goian ezkerretara.
-Arratiako Elizaren txoritxoa, behean ezkerretara.

Holan, etxeko gelan, orma baten ikusgai, konturatuko orduko, Jesusen parabola pilo bat ezagutuko dogu aurten, holan hobeto ezagutuz Jesus eta gogotsu berari jarraituz.




Publicar un comentario