Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 28 de septiembre de 2021

Urtean zeharreko 27. domekea B urtea



Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.
                                   
                                                                URTEAN ZAHARREKO XXVII. DOMEKEA - B 

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on  Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Jaungoikoaren maitasuna ospatzera batu gara hemen. Jainkoak proposatzen deuskun maitasuna dohaia da, bere ekimena, eta onartzeko umearen jarrerea eskatzen dauana; umearen jarrerea da dohai hori jasoteko jarrera egoki bakarra. Erreinua dohaia dalako, “ume lez” fidatzen, irekitzen, Jainkoaren onginahiaren besoetan norberaren burua ipinten dabenentzat dago gordeta.

 

            Zabaldu deioguzan geure bihotzak Jaunaren Berbeari eta onartu daigun pozik Jaungoikoaren maitasun hori, gero geure artean ere maitasunean bizi gaitezan.

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: askotan huts egin deutsagu Jaungoikoak deuskun maitasunari. Horregaitik, damutasunez parkamena eskatu deiogun:

 

            - Jesus Jauna, maitasun betea zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, alkar maitatzeko sortu gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gugaitik bizia emoteraino maite izan gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Gn 2, 18-24:

 

            Genesis liburuak gizon-emakumeon bardintasuna eta batasuna gogoratuko deuskuz lehenengo irakurgai honetan; bai gizona eta bai emakumea, biak iturri beretik sortuak diralako, Jaungoikoagandik, eta alkarrentzat eginak.

 

 

Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa

 

            Bikotearen eta familiaren  zoriona abestuten deusku salmo honek. Eskatu daigun Jainkoaren batasun-grazia gure familientzat.

 

 "Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria."

 

Eb 2, 9-11:

 

            Ebertarrei idatzitako eskutitzari hasierea emoten deutsagu domeka honetan. Karta honen gaia hauxe da: Jesusek gure artean egin eban bidea, eta batez ere, Haren azkenerainoko zintzotasuna.

 

Mk 10, 2-16:

 

            Gaur-gaurkoa dan gai bateri buruz berba egingo deusku Jesusek Ebanjelioan, ezkontzaren batasunari buruz. Prestau gaitezan Haren berbak gogoz entzuteko eta onartzeko, "Aleluia" abestuz.

 

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: uste osoz aurkeztu deioguzan Jaunari geure erreguak:

 

            - Elizearen alde: beti behartsuen alde jokatu dagian eta holan Kristok gizadiari deutson   maitasunaren ezaugarri lez agertu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Gure inguruko senar-emazte guztien alde: poz orduetan eta nahigabe aldian, beti   maitasunez bizi daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            -   Besteen laguntzaile diranen alde. Oinazez, gaixo edo bakarrik dagoan makina bat laguni laguntzen deutsenak Jainkoaren babesa sentitu daien eta Haren arpegi errukitsua erakusteko gauza izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            - Gaur, Eukaristia ospatzeko alkartu gareanon alde, gure etxeko eta lagunen alde, gure kristau alkartea osotzen dogun guztion alde: Jaungoikoagandik hartu dogun       maitasuna geure artean bizi dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Entzun, Aita ona, fedez eskatu deutsuguna; eta isuri oparo gure bihotzetan zure maitasuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Elizatik urtetean, ahalegindu gaitezan guztiok geure etxekoekin eta ingurukoekin ditugun hartu-emonak maitasunez bizitzen. Eta Zeruko Amak zaindu eta adoretu gagizala ahalegin horretan.

 

            "Zeruko Ama..."

 






                                URTEAN ZAHARREKO XXVII. DOMEKEA - B 

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on  Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Jaungoikoaren maitasuna ospatzera batu gara hemen. Jainkoak proposatzen deuskun maitasuna dohaia da, umearen jarrerea da dohai hori jasoteko jarrera egoki bakarra. Erreinua dohaia dalako, “ume lez” fidatzen, dabenentzat dago gordeta.

 

            Nuestra reunión de cada domingo, para celebrar la eucaristía, es una reunión en la que recordamos y celebramos el amor de Dios. El es la fuente de todo amor; también celebramos el amor que hay en nosotros.

 

            Zabaldu deioguzan geure bihotzak Jaunaren Berbeari eta onartu daigun pozik Jaungoikoaren maitasun hori, gero geure artean ere maitasunean bizi gaitezan.

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: askotan huts egin deutsagu Jaungoikoak deuskun maitasunari. Horregaitik, damutasunez parkamena eskatu deiogun:

 

            - Jesus Jauna, maitasun betea zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, alkar maitatzeko sortu gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gugaitik bizia emoteraino maite izan gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Gn 2, 18-24:

 

            Genesis liburuak gizon-emakumeon bardintasuna eta batasuna gogoratuko deuskuz lehenengo irakurgai honetan; bai gizona eta bai emakumea, biak iturri beretik sortuak diralako, Jaungoikoagandik, eta alkarrentzat eginak.

            Dios ha creado al hombre y a la mujer, iguales, pero distintos, para que se complementen y se ayuden.

 

Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa

 

            Bikotearen eta familiaren zoriona abestuten deusku salmo honek. Eskatu daigun Jainkoaren batasun-grazia gure familientzat.

            El salmo que vamos a cantar, es un deseo de felicidad dentro de la vida familiar.

 

 "Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria."

Eb 2, 9-11:

 

            Ebertarrei idatzitako eskutitzari hasierea emoten deutsagu domeka honetan. Karta honen gaia hauxe da: Jesusek gure artean egin eban bidea, eta batez ere, Haren azkenerainoko zintzotasuna.

            Dios ha enviado al mundo a su Hijo, para manifestar su amor. Jesús ha cumplido fielmente su misión.

 

Mk 10, 2-16:

           

            Jesús da la buena noticia a los esposos: lo que Dios ha unido que no lo separe el hombre. Es un mandamiento de amor, al servicio del amor.

            Gaur-gaurkoa dan gai bateri buruz berba egingo deusku Jesusek Ebanjelioan, ezkontzaren batasunari buruz. Prestau gaitezan Haren berbak gogoz entzuteko eta onartzeko, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: uste osoz aurkeztu deioguzan Jaunari geure erreguak:

 

            - Elizearen alde: beti behartsuen alde jokatu dagian eta holan Kristok gizadiari deutson   maitasunaren ezaugarri lez agertu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por las familias que se encuentran en graves dificultades: las que no tienen trabajo, las que tienen enfermos, las que no se entienden. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            -   Besteen laguntzaile diranen alde. Oinazez, gaixo edo bakarrik dagoan makina bat laguni laguntzen deutsenak Jainkoaren babesa sentitu daien eta Haren arpegi errukitsua erakusteko gauza izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            - Por nosotros que formamos esta comunidad parroquial: que nos alimentemos con la Palabra y la Eucaristía, para poder vivir con ilusión el amor de Dios entre nosotros. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Entzun, Aita ona, fedez eskatu deutsuguna; eta isuri oparo gure bihotzetan zure maitasuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

 

AZKEN AGURRA

            Que la celebración de hoy vuelva a animarnos para cumplir nuestra misión con alegría. Hagamos de nuestras familias, un lugar de encuentro y de amor.

            Elizatik urtetean, ahalegindu gaitezan guztiok geure etxekoekin eta ingurukoekin ditugun hartu-emonak maitasunez bizitzen. Eta Zeruko Amak zaindu eta adoretu gagizala ahalegin horretan.

 

            "Zeruko Ama..."




XXVII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

Eta biak haragi bat izango dira.

Hasiera liburutik
(Has 2, 18-24)

    Jainko Jaunak esan eban: «Ez da ona gizona bakarrik egotea; egin deiodan berari jagokon laguna».
    Jainko Jaunak landako abere eta zeruko hegazti guztiak moldatu ebazan lurretik eta gizonari eroan eutsazan, zein izen emoten eutsen ikusteko; honan, bada, bizidun guztiek gizonak ezarritako izena daroe. Beraz, gizonak ezarri eutsen izena abere guztiei, zeruko hegazti guztiei eta piztia guztiei; baina ez eban aurkitu berari egokion lagunik.
    Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazo eban gizona. Loak hartu ebanean, saihets-hazur bat kendu eutsan, hutsunea haragiz bete eutsala. Gizonari kendutako saihets-hazurraz emakumea moldatu eban Jainko Jaunak, eta gizonari eroan eutsan. Honek esan eban:
«Hau bai dala neure hazurren hazur,
neure haragiaren haragi.
Emakume izango da deitua,
Gizakumeagandik hartua izan da-eta».
    Horregaitik, gizasemeak bere aitamak itziko ditu eta emazteagaz alkartuko da, eta biak bat izango dira.

Erantzun-salmoa
(Sal 127, 1-2, 3. 4-5. 6)

Jaunak bedeinkatu gagizala, gure bizitzako egun guztietan.

Dohatsu Jaunaren bildur dana,
Haren bideetan dabilena.
Zeure eskuen lana dozu jango,
zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango.

Zure emaztea mahasti emonkorraren antzean,
zure etxe-barruan;
zure semeak orio-kimuen antzean,
zure mahai-inguruan.

Begira, holan izango da bedeinkatua gizona,
Jaunari bildur deutsona.
Jaunak Siondik bedeinkatu zagizala,
Jerusalem dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala.

Ikusi dagizuzala zure semeen semeak!
Bakea Israelen gainean.

Santutzailea eta santu eginak,
guztiak jatorri batetik datoz.

Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 2, 9-11)

    Senideok: Aingeruen pareko egina izan dan Jesus ha aintzaz eta ohorez koroatuta ikusten dogu, jasan eban heriotzeagaitik; izan ere, Jainkoaren ondonahiaz, guztien onerako jasan eban-eta heriotzea.
    Egokia zan, izan ere, Jainkoak, gauza guztien sorburu eta jomuga danak, seme-alaba asko aintzara eroan nahirik, Jesus, hareek salbamenera gidatuko ebazan burua, oinazeen bidez bete-beteko egitea. Izan ere, bai santu egiten dauan Jesusek, bai honek santu egiten dituanak, jatorri bera dabe danek. Horregaitik, Jainkoaren Semeari ez deutso lotsarik emoten honei «senide» deitzeak.

Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [] artean emoten dan zatia itzi daiteke.

Jainkoak batu dauana
ez begi gizakiak banatu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
(Mk 10, 2-16)

    Aldi haretan, Jesus Judeako mugetan sartu eta Jordan ibaiaz bestaldera igaro zan. Barriro jentetza handia batu jakon eta bera, ohi eban lez, irakasten hasi jaken.
    Hurreratu jakozan fariseu batzuk eta, Jesus zertan harrapatuko, itaundu eutsoen: «Zilegi al jako gizonari emaztea iztea?» Harek erantzun eutsen: «Zer agindu eutsuen horretaz Moisesek?» Eta hareek: «Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea izteko baimena emon euskun».
    Jesusek esan eutsen: «Zeuen burugogorkeriagaitik emon eutsuen Moisesek lege hori. Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin ebazan; horregaitik, gizasemeak bere aitamak itziko ditu eta emazteagaz alkartuko da, eta biak bat izango dira. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Holan, bada, Jainkoak buztartu dauana, ez begi gizakiak banandu».
    Gero, etxean, arazo berari buruz itaundu eutsoen ikasleek. Jesusek esan eutsen: «Bere emaztea itzi eta beste bategaz ezkontzen danak adulterioa egiten dau lehenengoaren kontra; eta bere senarra itzi eta beste bategaz ezkontzen dan emazteak, adulterioa egiten dau era berean».
    [Beste batean, umeak eroan eutsoezan Jesusi, ikutu egizan; ikasleek, ostera, hasarre egiten eutseen. Hori ikustean, Jesus hasarratu egin zan eta esan eutsen: «Itzi umeei Nigana etorten, ez galarazo, holakoena da-eta Jainkoaren erreinua. Benetan dinotsuet: Jainkoaren erreinua umeak lez hartzen ez dauana ez da ezelan ere bertan sartuko».
    Eta, besarkatuz, bedeinkatu egiten ebazan umeak, eskuak gainean ezarriz.]





2 comentarios:

Anónimo dijo...

Buenas tardes,

Que horario de misas hay este sabado 6 y domingo 7 de octubre?. Muchas gracias.

Arratia Eliza dijo...

http://arratiaeliza.blogspot.com.es/2010/10/meza-orduak-horario-misas.html

hor dozu ordutegi guztia parrokiaz parrokia, zein parrokiari buruz ez dinozu eta.

eskerrik asko!