Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 8 de octubre de 2024

Urtean zeharreko 28. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
                    



 

  


                                                            URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, guztioi:

 

            Alkarte lez batu gara, alkarregaz Jainkoaren Hitza entzuteko eta Eukaristiaren mahaian parte hartzeko.

            Beharbada, behin baino gehiagotan ez dogu Hitz hori bihotzetik entzuten eta, ondorioz, ez deusku bizitzan aldaketarik eragiten. Batzuetan, nahiago izaten dogu beste berba batzuk entzutea, beharbada erakargarriagoak, baina konpromiso bakoa.

 

         Jesusen jarraitzaileok aukera barri bat dogu gaurkoan. Izan gaitezan benetako lekukoak.

 

            "Alkartu danok..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: Jaungoikoaren borondatea alde batera itzita, pekatuaren bidetik ibili gara. Parkamena eskatu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, gu aberats izan gaitezan behartsu egin zarana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, behartsuei Barri Ona iragarten deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, jarraitzen deutsuenai bizia eta poza emoten deutsezuna. E.  JAUNA.

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jak 7, 7-11:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaia, Ebanjelioaren sarrera lez da. Testamentu Zaharreko gizon batek, bere otoitzean, Jakituria eskatu dau eta emon egin jako; eta jakituriagaz batera ondasun guztiak etorri jakoz.

 

 

Erantzun-Salmoa:89. Salmoa

 

            Uste osoz abestu dagigun Jainkoak deuskun errukia eta maitasuna.

 

"Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna".

 

 

 

 

 

 

Eb 4, 12-13:

 

            Jaungoikoaren Berbea gure bihotz barruraino sartzen jaku eta salbazino bidera eroaten gaitu. Onartu dagigun berba salbarri hori.

 

Mk 10, 17-30:

 

            Onak izateko eta betiko bizia lortzeko zer egin behar dogun esango deusku Jesusek orain. "Aleluia" abestuz, prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko eta onartzeko.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: guztiok alkarturik, agertu deioguzan Jaungoikoari gizon-emakume guztien aldeko eskariak:

 

            - Elizea osotzen dogun guztion alde: gure bizitza osoaren ardatza Jesukristo eta Haren Ebanjelioa izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Euren bizitzak Jaungoikoaren eta neba-arreben zerbitzura jarri dituenen alde: Espiritu  Santuaren poza eta indarra beti eurekin izan dagiezan. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

 

            -Bere bakea emoten deuskun Jesukristok, gure arteko gerrak desegin eta, bake iragankorra izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko bizitzan.  ESKATU    DEIOGUN JAUNARI.

 

            -Gu guztion alde.  Alkartean, Jainkoaren Hitza geure egin daigun eta zerbitzuzko jarreraz bizi daigun maitasuna.              ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

                        Onartu egizuz, Aita ona, uste osoz egin deutsuguzan eskariak. Ase gagizuz zeure errukiaz, bizia eta zoriona izan dagiguzan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRAK: Datorren domekan DOMUND Eguna, ospatuko dogu. Gure otoitza eta diru laguntza misinoen alde izango da.

Datorren eguenean, urriak 17, arrastiko zazpi t'erditean, Gaspar Martinez abadearen berbaldia: "75 urte Bilboko Elizbarrutiak". Gernikako Andra Mari parrokiko lokaletan.

75 urte Bilboko elizbarrutiak

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, Jesusek Berari jarraitzera dei egin deusku. Ez dagigun bildurrik izan. Begoñako gure Amak lagundu deigula Jesusen jarraitzaile zintzo izaten.

 

            "Begoñako Andra Mari."





                           


                                                              URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, guztioi:

            Alkarte lez batu gara, alkarregaz Jainkoaren Hitza entzuteko eta Eukaristiaren mahaian parte hartzeko.

             

            Es posible que muchas veces no escuchemos la Palabra de Dios desde el corazón y por eso mismo no nos lleva a ningún cambio personal de vida, a ser testigos de la Buena Noticia.

         Jesusen jarraitzaileok aukera barri bat dogu gaurkoan. Izan gaitezan benetako lekukoak.

 

            "Alkartu danok..."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: Jaungoikoaren borondatea alde batera itzita, pekatuaren bidetik ibili gara. Parkamena eskatu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, gu aberats izan gaitezan behartsu egin zarana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, behartsuei Barri Ona iragarten deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, jarraitzen deutsuenai bizia eta poza emoten deutsezuna. E. JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jak 7, 7-11:

            Gaurko lehenengo irakurgaia, Ebanjelioaren sarrera lez da. Testamentu Zaharreko gizon batek, bere otoitzean, Jakituria eskatu dau eta emon egin jako; eta jakituriagaz batera ondasun guztiak etorri jakoz.

            Escuchamos unas palabras del Libro de la Sabiduría, en el Antiguo Testamento. Es la sabiduría necesaria para encontrarse con Dios.

 

Erantzun-Salmoa: 89. Salmoa

            Uste osoz abestu dagigun Jainkoak deuskun errukia eta maitasuna.

            Nos unimos a la oración del salmista y pedimos a Dios la sabiduría para alegrar la vida y actuar rectamente.

 

"Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna".

 

 

Eb 4, 12-13:

 

            Jaungoikoaren Berbea gure bihotz barruraino sartzen jaku eta salbazino bidera eroaten gaitu. Onartu dagigun berba salbarri hori.

            Esta lectura hace un elogio de la Palabra de Dios. Escuchemos con fe.

 

Mk 10, 17-30:

 

            Seguir a Jesús, es aceptar el compromiso de vivir com El vivió; es contemplar la vida, con los mismos ojos que Él contempló

            Onak izateko eta betiko bizia lortzeko zer egin behar dogun esango deusku Jesusek orain. "Aleluia" abestuz, prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko eta onartzeko.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: guztiok alkarturik, agertu deioguzan Jaungoikoari gizon-emakume guztien aldeko eskariak:

 

            - Elizea osotzen dogun guztion alde: gure bizitza osoaren ardatza Jesukristo eta Haren Ebanjelioa izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            -Bere bakea emoten deuskun Jesukristok, gure arteko gerrak desegin eta, bake iragankorra izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko bizitzan.  ESKATU    DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por cada miembro de esta comunidad parroquial, para que, acogiendo la palabra de Dios, vivamos el amor desde una actitud de servicio. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por nosotros que hemos escuchado la Palabra de Dios, para que nuestras vidas estén encaminadas en el seguimiento de Jesucristo.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Onartu egizuz, Aita ona, uste osoz egin deutsuguzan eskariak. Ase gagizuz zeure errukiaz, bizia eta zoriona izan dagiguzan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AVISO: El próximo domingo es la Jornada del DOMUND. Nuestra oración y colecta será en favor de las misiones.

Datorren eguenean, urriak 17, arrastiko zazpi t'erditean, Gaspar Martinez abadearen berbaldia: "75 urte Bilboko Elizbarrutiak". Gernikako Andra Mari parrokiko lokaletan.

75 urte Bilboko elizbarrutiak

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, Jesusek Berari jarraitzera dei egin deusku. Ez dagigun bildurrik izan. Begoñako gure Amak lagundu deigula Jesusen jarraitzaile zintzo izaten.

            Jesús nos ha llamado a seguirle: no nos quedemos atrás. Que María nos ayude en este caminar siguiendo los pasos de Jesús.

            "Begoñako Andra Mari.."




XXVIII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR


Aberastasunak ezer ez zirala uste neban
jakituriaren ondoan.

Jakituria liburutik
(Jkd 7, 7-11)

    Otoitz egin neban, eta zuhurtasuna emon eustan Jainkoak,
dei egin neutsan, eta jakituriaren espiritua heldu jatan;
errege-aurkia eta aginte-makilea baino nahiago izan neban;
haren aldean aberastasuna ezereztzat jo neban;
harri-bitxirik preziatuenagaz ere ez neban parekatu,
urre guztia, haren aldean, hondar-apur bat besterik ez,
eta zidarrak, haren aurrean, lokatza dirudi.
Osasuna eta edertasuna baino maiteago izan neban,
eta neure argitzat aukeratu neban,
haren disdira ez da-eta inoiz amatetan.
Eta jakituriagaz ondasun guztiak batera etorri jatazan,
eta ezin konta ahala aberastasun haren eskutik.

Erantzun-salmoa
(Sal 89, 12-13. 14-15. 16-17)

Zure maitasunaz ase gagizuz, Jauna,
poztu gaitezan Zugan.

Gure egunak zenbatzen erakutsi egiguzu,
bihurtu dakigula bihotz hau zuhur.
Bihurtu zakiguz, Jauna, noiz arte?
Jarri zaitez zure morroien alde.

Zure maitasunaz asetu gagizuz goizean,
gure egun guztietan poztu eta alaitu gaitezan.
Poztu gagizuz, samindu gozuzan egunen ordez,
ikusi doguzan gatx-urteen ordez.

Zure lana agertu bedi zure morroiakan,
eta zure aintza zure semeakan.
Gugan bedi Jaunaren, gure Jainkoaren ontasuna,
gure eskulanean lagundu egiguzu,
eta gure eskuen lana lagundu egizu.

Bihotzaren erabagi eta asmoak epaitzeko gai da
Jainkoaren berbea.

Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 4, 12-13)

    Bizia da Jainkoaren berbea, bizia eta eraginkorra, aho biko ezpatea baino sarkorragoa: arima eta espirituaren sakoneraino sartzen da, pertsonearen zokorik ezkutueneraino, eta barreneko pentsamendu eta asmoak aztertzen ditu. Ez da harentzat munduan ezer ikusezinik; dana dago biluzik eta agirian, kontuak emon beharko deutsaguzan Haren begietan.

Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [] artean emoten dan zatia itzi daiteke.

Saldu daukazuzan guztiak, eta jarraitu Niri.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 10, 17-30)

    Aldi haretan, Jesus abiatzera joiala, gizon bat etorri jakon lasterka eta, aurrean belaunikaturik, itaundu eutsan: «Maisu ona, zer egin behar dot betiko bizia ondaretzat jasoteko?»
    Jesusek erantzun eutsan: «Zergaitik esaten deustazu ona? Inor ez da ona, Jainkoa besterik. Badakizuz aginduak: ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin guzurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, hartu aintzat aitamak». Harek, orduan: «Maisu, gazte-gaztetatik bete izan dot guzti hori».
    Jesus maitasunez begira jarri jakon, eta esan: «Gauza bat besterik ez jatzu falta: zoaz, saldu daukazun guztia eta emon behartsuei, eta altxorra izango dozu zeruan; gero, zatoz eta jarraitu Niri». Berba honeek entzutean, ilun jarri zan gizona eta nahigabez joan, ondasun handien jabe zan-eta.
    Orduan, Jesusek, ingurura begiratuz, esan eutsen ikasleei: «Bai nekez sartuko dirala aberatsak Jainkoaren erreinuan!» Harriturik itzi ebazan ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek barriro ere: «Ene semeok, bai zaila dala Jainkoaren erreinuan sartzea! Orratzaren begitik gamelua igarotea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino».
    Ikasleek, gero eta harrituago, alkarri inotsen: «Nor salbatu daiteke, orduan?» Jesusek begira-begira jarri eta esan eutsen: «Gizakiarentzat ezinezkoa da, baina Jainkoarentzat ez, dana daike-eta Jainkoak».
    [Pedrok esan eutsan Jesusi: «Hara, guk dana itzi dogu, Zuri jarraitzeko».
    Jesusek erantzun: «Benetan dinotsuet: Nigaitik eta Barrionagaitik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak izten dituanak, orain, mundu honetan, ehun holako hartuko dau: etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia».]



No hay comentarios: