Zeanuriko kanpaiak

miércoles, 18 de abril de 2012

Landu etorkizuna: Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan


LANdu ETORKIZUNA! kanpainak,  gure arreta piztu nahi dau eta gure konpromisoa sustatu, hainbeste gazte jasaten ari diren langabezia-egoera gordin honi urtenbidea emoteari dagokionez. Luze gabe, soziologikoki, gizarte-alarma kezkagarrienen artean kokatu beharko dogu, orain urtenbide bezala aurkeztu eta benetan arazo handiagoa izango diran beste batzuen aurretik jarrita.

POR UN FUTURO BIEN EMPLEADO” es la campaña que –en línea con el gesto diocesano de solidaridad 2012 que tendrá lugar el próximo 11 de mayo– pretende llamar nuestra atención y suscitar nuestro compromiso sobre la necesidad de dar solución a esta sangrante realidad de situación de paro que sufren tantas personas jóvenes. No tardaremos mucho en situarlo sociológicamente entre las alarmas sociales más acuciantes, priorizándola sobre otras que ahora se presentan como soluciones y que resultarán ser en realidad más problema.

Adiskide hori:

Jesus Jaunak bere hurbiltasuna agertu eta Bakea opa digun Pazko honetan, Caritasek arazo larri batez sentsibilizatu nahi gaitu.

Krisi global honek, bere sakontasunagatik eta gehiegi luzatzen ari delako, agerian jartzen ditu gure sistema ekonomiko eta sozialeko lotsabide gehiegi.

Gazteen langabezia oso errealitate kezkagarria da. Gaztearen bizi-proiektuan etorkizuna gailentzen da. Dena du betekizun: familia, ezagutza, errealitatea eraldatzeko konpromisoak, dohain bereziak… Aldi egoki honetan hauek guztiak garatzea oztopatzen bada, beharbada aukera betirako galduko da.

LANdu ETORKIZUNA! kanpainak, maiatzaren 11n izango den elizbarrutiko 2012ko elkartasunezko keinuarekin bat, gure arreta piztu nahi du eta gure konpromisoa sustatu, hainbeste gazte jasaten ari diren langabezia-egoera gordin honi irtenbidea emateari dagokionez. Luze gabe, soziologikoki, gizarte-alarma kezkagarrienen artean kokatu beharko dugu, orain irtenbide bezala aurkeztu eta benetan arazo handiagoa izango diren beste batzuen aurretik jarrita.

Kezka handiagotu egiten zaigu, gure tasak inguruko herrialdeetakoekin alderatzen baditugu: zerbait egiten ari gara besteak baino txartoago.

Berpiztua gure ondoan antzematea; bizirik sentitzea, bere heriotza iragartzen diguten berri ugariak gorabehera; Aitaren Maitasuna sentitzea, bere Espirituaren bidez sartzen zaiguna; eta, Pazko hirugarren igande honetako ebanjelioak dioskun eran, bere Bizi-hitza esperientzia honetatik berrirakurtzea, partekatu beharreko iturria da,  sufritzen duten eta adore- eta itxaropen-egarrian bizi diren pertsonekin partekatzekoa. Inoiz baino areago, Jainkoarekiko fedeak eta bideak sendagarriak izan behar dute. Eta elkarren artean partekatzen dugun adorea normalizazio-prozesu batzuetarako abiapuntua bada, hori izango da gure ekarpena “Jainkoaren Maitasuna pertsona guztiei heldu ahal izateko”, hori baita Caritasen funtsa.

Jauna gurekin izan bedi, bide bazterretik dabiltzan pertsonen ondoan egiten dugun ibilbidean.

Besarkada beroa,

Mikel Ruiz


Queridas amigas, queridos amigos:

En plena celebración de la Pascua de Resurrección, tiempo en la que el Señor Jesús acontece mostrando su cercanía en lo cotidiano, saludándonos con deseos de Paz, Cáritas se dispone a sensibilizarnos sobre un grave problema.

Esta crisis global, por su profundidad y quizás por que se está prolongando excesivamente, pone en evidencia demasiadas vergüenzas de nuestro sistema económico y social.

El paro juvenil es una realidad muy preocupante. La persona joven es un proyecto de vida con más futuro que pasado. Todos sus potenciales están aún por realizar: familia, conocimiento, compromisos transformadores de la realidad, cualidades singulares… Impedir su desarrollo en un momento tan oportuno es poner en riesgo su plausibilidad, quizás de manera irreversible.

POR UN FUTURO BIEN EMPLEADO” es la campaña que –en línea con el gesto diocesano de solidaridad 2012 que tendrá lugar el próximo 11 de mayo– pretende llamar nuestra atención y suscitar nuestro compromiso sobre la necesidad de dar solución a esta sangrante realidad de situación de paro que sufren tantas personas jóvenes. No tardaremos mucho en situarlo sociológicamente entre las alarmas sociales más acuciantes, priorizándola sobre otras que ahora se presentan como soluciones y que resultarán ser en realidad más problema.

La preocupación se incrementa si comparamos las cifras con países de nuestro entorno: algo estamos haciendo peor que los demás.

Reconocer al Resucitado a nuestro lado, sentirle vivo a pesar de las innumerables noticias que nos llegan de su muerte, sentir el Amor del Padre que nos penetra por su Espíritu y releer su Palabra de vida desde esta experiencia, como nos proclama el evangelio de este tercer domingo de Pascua, es fuente  para  compartir con tantas personas sufrientes, sedientas de ánimos y esperanzas. Más que nunca, nuestra fe y camino con el Señor deben ser sanantes. Y si nuestro ánimo compartido supone un inicio de procesos de normalización, habremos ayudado a que “el Amor de Dios llegue a todas las personas”, razón de ser de Caritas.

Que el Señor nos siga acompañando en nuestro recorrido con las personas que transitan por los márgenes del camino.

Un abrazo,

Mikel Ruiz, Zuzendaria