Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 25 de abril de 2012

Kalean da Bakearen Pazkoa liburutxoa

Arratian Garizuman emondako gogoetan laburpena batzen dabe.
Arantxa Jaka: Pausos pauso... Pazkotik bizi.
Juan Mari Uriarte: Adiskidetzea eta bakea Euskal Herrian.
54 or. 3 € Arratiako edozein parrokitan eskatu edo Bilboko Jakinbide liburudendan.

Sarrera:

Ebanjelioan sakondu, ebanjelioa zabaldu goiburuagaz gogor ekin deutso Arratiako Elizak bere urteotako ibilbideari. Berba huts eta ozenetan geratu barik pauso zehatzak emotea da ahalegina, parrokia bakoitzaren nortasuna ukatu barik, batzen gaituana baloratuz eta indartuz.

Bide horretan aparteko unea dogu garizumea, eta 2012. urteko garizumako hitzaldi edo gogoetak dakarguz hona. Eskertzekoa da Arantxa Jaka eta Juan Maria Uriartek egin daben ahalegina, eta nabarmena gure parrokietako jendearen erantzun zabala. Hitzaldi egunotan Igorre etorri ezinik geratu zirenak esku artean dabe egunon laburpena, egileen eskutik atara barria. Egunotan bertan egon ginanok berton dogu han esandakoa gogoratzeko tresna egokia.

Espiritualitatearen iturritik ur freskoa eskaini euskun Arantxa Jaka agustindarrak, garizumako bidean Pazkoa ahaztu barik. Bere kontenplazioaren putzu sakonetik ebanjelioaren ur bizigarria opatu euskun apaltasunez, irmotasunez, arima  konpartituz gugaz.

Gure herrian esperantza aldi bati hasiera emon deutsagu bakegintzaren bide luzean. Horregaitik bidean jarraitu beharra dogu. Horretarako argi eta adore emon euskuzan Juan Maria Uriarte gotzaiak, era argi eta artez batean, bere berbaldian.

Gogoan ditugu jardunaldiok, eskertzekoa hizlari biek gurekin konpartitutako une gozoak. Hangoa errepasatzeko, gogoratzeko, lantzeko edo zabaltzeko, hona hemen liburutxo hau. Bere izena egiteko gogoeta bakoitzeko berba bana aukeratu dogu: Bakearen pazkoa. Ala hobeto izango ete zan: Pazkoaren bakea titulatzea? Zuk aukeratu, irakurle!