Berbiztuaren
barri onak zarata asko atara eban bere sasoian. Gaur egun ere zalantzak ditugu.
Ezaugarrien eta sinboloen bitartez, Jaunaren Berban oinarrituta adierazo dogu
argiak irabazi deutsola ilunari, egiak guzurrari, maitasunak gorrotoari,
ahalegin zintzoak nagikeria edo errezkeriari,
parkamenak eta bakeak indarkeriari, biziak heriotzari. Jesusen Jainkoak
sasi jainkoei.
Zalantzaz
beterik bizi dogu hau gaur egun ere. Pazko aldian sarritan entzungo dogu
berbiztuaren agurra: Bakea zuekin!
Pazkoaren bakea. Gaur gabaz pozarren aldarrikatu doguna.
Gure
Euskal Herrian Bakearen pazkoa ere badogu. Ate barri bat zabaldu jako bake
bideari, ez daigun sarratu edo itxi. Alkarbizitzaren alde badogu oraindik zer
eginik, alkarbizitzearen aldapa luzea igoteko dogu oraindik.
Juan
Mari Uriartek garizumako gogoetan argi egin euskun. Eliza barruan adiskidetu.
Herri mailan adiskidetu. Pazko argiak lagundu daiskula bide horretan.
Inprenta
bidean dago Uriarte eta Jakaren gogoetaz osatutako foiletoa. Laster zabalduko
dogu gura dozuenen artean, aste bi edo hiru aste barru. Aurtengo errogatibaren
gaia era Bai bakeari! izatea gura
genduke.
Arratiako
Elizak, bere parrokiak, gure familiak eta taldeak eskertu daigun Pazkoaren
bakea.
Arratiako Elizak, bere parrokiak, gure familiak eta taldeak zabaldu
daigun Bakearen Pazkoa, Jesusen Pazkoa, gure Pazkoa.