Gabon haurtxo bat jaio da

viernes, 22 de marzo de 2019

Beharrezko isiltasuna El silencio necesario



Gabriel Mª Otalora



Nonahi zabaldu da ustea eze isiltasuna absentzia bat dela, berbarik eza besterik ez; isiltasunaren gailurra da, ustez, logurea sartu eta lo gelditzea. Baina behin izartu eta konortera etorrita, bi barriketaren arteko beharrezko tartearen balioa emoten deutsagu, besterik ez. Inportantzia kendu deutsagu besteari entzuteari zeozer esateko daukanean, gure solaskideaganako interes-erakutsi modura, eta halan jokatzen dogu, sarritan, gehien gura doguzanakaz. Entzuteko atentzinorik ez jartea errespetu falta bat da, hedabideetako foro eta tertulia askotan ohitura bihurtu dana.




Isiltasuna sentitzen dogu dala gura bako bakardadearen antzekoa edo. Raimon Panikkar-entzat, bakardade hori gizaki modernoaren gaixotasun bat da, berak "sigefobia" deitzen dauana, hau da, norbere buruagaz bakarrik egoteko desasosegua; jentez inguratuta be, bildurra euki geinkio bakardadeari. Eta bakardadea burrukatzeko, beste ertzera joan gara, zaratearen gizartera, zeinean beti egon behar dauan zeozer konektatuta: telebista, irratia, musika... Teknologia barriek aukera handiagoak emoten deuskuez, eta ez badaukagu nogaz berba egin, eguneko une orotan entxufatu gaitekez askotariko hotsetara, baita kalean edo gimnasioan gagozanean be.



Ez gara jaio halako marmarra behar dogula inguruan etengabe. Geuk sortu dogu beharrizan hori, ikasi egin dogu; kulturala da, ez genetikoa. Hasiera baten isiltasunari hartu geuntsan bildurra, baina orain zarataren beharrizanean bizi gara, eta arazo bat bihurtu jaku, app-en industriaren kontsumismoak arreagotu dauana: txatak, Instagram, Facebook, Twitter eta abar. Abusatu egiten dogu horrez guztiez, bakarrik ez sentitzeko, pentsau barik nondik sortzen dan bakardadea. Irakurketea bera be baztertu egin dogu, norbere buruagaz gustura sentitzeko jardun modura.



Horri guztiari erantsi behar jako handitu egin dala kalean zaratea: obrak, trafikoa, klaxona... Zarata akustiko, bisual eta mental gehiegi pilatzen da, nonahi aldi berean joka eta dispertsio erabatekoa eraginez.



Emaitza ez da lortu gura izan dana, ze sare sozialak sortzen daben zarata guztiak eragiten dau mundu guztia, bardin, sentitzea bakar, artega eta frustratua, zarata existentziala handitzen doan bitartean. Gazteen experientziaren parte handi batean teknologia da bitartekaria, eta eureetako asko be ez dira kapaz isiltasuna jasateko; ez dakie bizitzen isiltasun kreatiboa, eta zaratea behar dabe etengabe inguruan.



Kasurik onenean, isiltasuna luxu garesti bat da. Baina, basamortu onak daukan lez, isiltasunak be bere oasia dauka. Oasi horreetako batean aurkitzen dogu Pablo D'Ors idazlea, Isiltasunaren biografia-ren egilea (Siruela), liburu horren 120.000 aletik gora saldu dituena. Antza, badago aldaketa-egarria, isiltasuna bilatzea gogoa sosegatzeko, eta garrantzi gitxiagokoa ez dana, isiltasuna oso beharrezkotzat jotzea sormena suspertzeko, ze ideiarik onenak etorten dira deskonektatu eta isiltasunean murgitzen garanean.



D'Ors konbentzituta dago ze zarata gehien sortzen dauana telefono mugikorra dala, sinbolo sozial horrek emoten deuskularik komunikatuta gagozalako fikzinoa, holan estalduz bakardadearen sentsazinoa. D'Orsek dino ze WhatsAppez bialtzen dozuzan mezu gehienak ez daukiela edukirik, "autoafirmazino pertsonaleko input hutsak dira, horregaitik daukie hainbeste arrakasta". Horri gehitu behar jako sare sozialen zaratea, zeintzuek puztuta baidagoz ustezko "adiskideez".



Egia da ze sarritan sobran dagozala berbak, baina isiltasuna gauza kontrakultural bat bihurtu da, ez dago gizartean zabalduta isiltasunaren erabilera egokia, ezta edukazinoagaitik entzutea be. Horregaitik, askok beste oasi batzuetara bidaiatu behar dabe, joga saioetara, gogo-jardunetara eta halakoetara.



Gehiegikeria guztiak txarrak diran arren, argi dago ze gure gizartean faltan doguna dala isiltasun aberasgarria, eta jabetu beharko ginateke, gure osasun mentalaren onerako, ikasi beharko geunkela isiltasuna eregiten. Isiltasuna, pentsamentu biren arteko tarte modura hartuta, zaratarik eza baino askoz gehiago izatera heldu leiteke.






Izaro eta terrala

Gabriel Mª Otalora

 
Se ha generalizado la opinión de que el silencio es una ausencia, la mera falta de palabras;su papel estelar llega, todo lo más, cuando entra el sueño y nos dormimos. Pero una vez despiertos y conscientes, apenas le damos más valor que ser el espacio necesario entre dos conversaciones. Hemos descuidado escuchar al otro cuando tiene algo que decir como un acto de interés por nuestro interlocutor y lo hacemos frecuentemente con quienes más queremos. La ausencia de atención en la escucha se ha convertido en una falta de respeto consentida en muchos foros y tertulias de los medios de comunicación.

Sentimos el silencio como algo cercano a la soledad no querida. Para Raimon Panikkar, es una enfermedad del hombre moderno que él llama “sigefobia” o el desasosiego de estar a solas con uno mismo;incluso estando rodeados de gente podemos tener miedo a la soledad. Y nos hemos ido al otro extremo para combatirlo, a la sociedad del ruido con la necesidad ya socializada de tener siempre algo conectado: la tele, la radio, música... Las nuevas tecnologías han estirado las posibilidades y si no tenemos con quien hablar podemos enchufarnos a sonidos en cualquier momento del día, incluso cuando estamos por la calle o en el gimnasio.

No nacemos con la necesidad del rumor continuo. Es algo que nos hemos creado, lo hemos aprendido;es cultural, no genético. Empezamos temiendo al silencio pero ahora vivimos en la necesidad del ruido convertido en un problema que se agrava con el consumismo de la industria de las apps: chats, Instagram, Facebook, Twitter, etc. Abusamos de todo eso para no sentirnos solos sin pensar de donde nace la soledad. Incluso la lectura ha sido desplazada como actividad para sentirse a gusto con uno mismo.

A todo esto, hay que añadir el incremento de ruido puro y duro en la calle, las obras, el tráfico, las bocinas... Demasiada concentración de ruido acústico, visual y mental bullendo simultáneamente produciendo una total dispersión.

El resultado no es el deseado, ya que todo el ruido que generan las redes sociales hace que la gente se sienta igual de sola, inquieta y frustrada, mientras el ruido existencial va a más. Gran parte de las experiencias de los jóvenes, están mediadas por la tecnología, y no son pocos los que, ellos también, se sienten incapaces de soportar el silencio;no saben vivir el silencio creativo y necesitan ruido constante a su alrededor.

En el mejor de los casos, el silencio es un lujo costoso. Pero como buen desierto, el silencio tiene sus oasis. En uno de ellos, se encuentra el escritor Pablo D’Ors, autor de Biografía del silencio (Siruela), libro con más de 120.000 ejemplares vendidos. Parece que la sed de cambio existe, de silencio buscado para serenar la mente y, no menos importante, muy necesario para estimular la creatividad ya que las mejores ideas vienen cuando desconectamos en silencio.

D’Ors está convencido de que lo que más ruido genera es el teléfono móvil, el símbolo social que nos proporciona la ficción de estar comunicados como la manera mejor para ocultar la sensación de soledad. D’Ors apunta que una gran mayoría de los mensajes que nos enviamos por WhatsApp no tienen contenido, “son puros inputs de autoafirmación personal, por eso tienen tanto éxito”, a lo que hay que sumar el ruido de las redes sociales, infladas de pretendidos “amigos”.

Es cierto que a menudo las palabras sobran, pero el silencio se ha convertido en algo contracultural, no está socializado su buen uso ni siquiera la escucha por educación. Por eso, muchos necesitan viajar a otros oasis, como las sesiones de yoga, meditación en retiros y actividades similares.

Aunque todos los extremos son malos, está claro que de lo que adolecemos socialmente es de silencio enriquecedor y que por salud mental deberíamos tomar conciencia de la necesidad de aprender a construirlo. El silencio como espacio entre dos pensamientos puede llegar a ser mucho más que ausencia de ruido.

Gabriel Mª Otalora

No hay comentarios: