Espiritu Santua Mendekoste Jaia

miércoles, 11 de octubre de 2023

Bikaritzako ikastetxe erlijiosoak alkar lanean

 


Gernikako San Fidel Ikastolan alkartu dira V. Bikaritzako ikastetxe erlijiosoen zuzendari eta ordezkariak, Elizbarrutiko irakaskuntza ordezkari eta bikarioagaz batera.

Bertan izan dira Urko, San Fidel Ikastolako (EBI) zuzendaria eta Goizane, nortasun koordinatzailea; Idoia, Markinako Bera Kruzeko (EBI) zuzendaria; Amaia, Bermeoko Sagardo Corazón (EBI) edo karmeliten ikastetexeko zuzendaria, Anabel, Gernikako Mertzede Ikastetxeko (Kristau eskola) ordezkaria; Nerea eta Ana, elizbarrutiko ordezkariak eta Jose Mari Bikarioa.

Otoitzaren ondoren, alkarregaz aurten ekintza bateraturik ez antolatzea pentsatu da.

Hobeto dala ikastetxe bakoitzak sakontzea hartuemona bere Pastoral Barruti edo zonaldeko elizagaz.

Maila ezbardinak ikusten dira: solidaritza arloko ekintza ugari dira eta badaukie erakarpena (kidenda, esku alkartuak, bakea....). Ospakizunak lantzen dira ikastexe batzutan: San Blas, Gabonak, kurtso hasierea. Ebanjelioaren iragarpen explizitoa gatxagoa da. Laguntzaileak beharko litzatekez.

Ikasle edo irakasle talde bat bilatuko da zentro bakoitzaren ekintzak, informazinoa eta gogoetak besteekin konpartitzeko.

 Epe baten barruan, barriro alkartuko dira, ikasturte honen barruan, emondako pausuak aztertu eta ebaluatzeko.

Giro ezin hobean amaitu da batzar hau. Bide luze baten lehen urratsa izan bedi!


No hay comentarios: