Abenduko izarrak

martes, 31 de octubre de 2023

Urtean zeharreko 31. domekea A

  
Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz. 

 

                             

                                 

                                                          URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA - A

GIZAKIA HELBURU

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jaunaren izenean, egun on.

 

            Jaunaren Azken Afaria ospatzeko alkartuta gagoz.

Proposamen argia egiten deusku gaurko Ebanjelioak: “Zuon artean lehenengoa izan gura dauana zeuon zerbitzaria izango da”. Bizitzara eroan behar doguz berbok.

Pertsonentzat argi izan behar dauan sinismena hartu dogu. Jainkoak, gizon eta emakumeei itxaropena eroateko, hurrekoak, solidarioak, alaitsuak nahi gaitu.

            Gaur, era apartekoz gogoratuko ditugu, drogaren menpean bizi diranak, euren ahalegin eta konpromisoaz indarturik eta guztion laguntzaz gizarteratzeko aukera izan dagiela.

 

            Parte hartu dagigun Eukaristia honetan, lagun hurkoaren zerbitzari izateko gogo biziaz.

 

            Jesusen begirada edo "Zein gozo ta eder dan."

 


 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, bihotz apalaz eta damutuaz eskatu deiogun parkamena Jaungoikoari:

 

            - Jesus Jauna, anaitasunean bizi izateko dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, besteen zerbitzari izaten irakasten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, danen bizia erosteko zeure bizia emon zenduana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Ml 1, 14b-2, 2b. 8-10:

 

            Jaungoikoak, Malakias profetearen bidez, abadeen jokabide gaiztoa salatzen dau: antxinako berba honeek guganaino heldu diran dei bat dira. Entzun daiguzan arretaz.

 

Erantzun-Salmoa: 130. Salmoa

 

            Jaungoikoa bihotzean gurtzen dogu. Norbere mugak eta hutsuneak ezagutu, ta Jainkoagana bihurtzen danak, uste osoz otoitz egiten dau.

 

 "Zu zaitut, Jauna, ondasuna".

 

1 Ts 2, 7b-9. 13:

 

            San Paulok Tesalonikako kristinauekin hartu-emon bigun eta gozoak izan ditu; ama batek

bere umea maite dauan lez maite izan ditu, eurakaitik bizia emoteko prest egoteraino.

 

 

 

 

Mt 23, 1-12:

 

            Kristau taldeko gareanoi hauxe esango deusku Jesusek ebanjelioan: anaitasuna, alkar-zerbitzea eta apaltasuna izan behar dabela gure jokabide nagusiak.

           

            "Aleluia" abestuz, goratu daigun berba egingo deuskun Jauna.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: Eliza lez alkartuta, aurkeztu deioguzan Jaungoiko Aitari gure eskariak:

 

            - Eleiz artzainen alde. Euren ministerioa zerbitzu apal eta eskuzabala izan daitela, Jainko Herria Barri Onaren bideetatik gidatu ahal izateko.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Bakearen alde. Alkarrizketa, tolerantzia eta bizikidetza izan daitezala gizabanako eta herrialdeen arteko hartu-emonen oinarri, bakea gauzatu ahal izateko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

- Gizakia Helburua sortu zanetik   lanean dihardutenen alde, drogan sartuta dagozenentzat beste errealitate bat posible izan dadin, pertsonen aldeko apostua eginaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

             - Gure parrokiako kristau alkartearen alde: sendotu daitela gure artean ALKARTE zentzua eta emonak jakuzan  dohaiak besten zerbitzuan jarri dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            Jaungoiko Aita, entzun egizuz maitasunez gure otoitzak eta isuri eiguzuz zure dohaiak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRA

 

Abenduaren 2an, zapatua, ospatuko dogu Gernikaldeko Elizaren Batzar Nagusia. Berbaldia, lehentasunen aukeraketa, otoitzaldia eta senide arteko bazkaria. Laster informazino gehiago. Anima zaitez!

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: kristau lez alkartuta ospatu dogu Eukaristia; orain kristau lez jokatu behar dogu eguneroko bizitzan: alkar maitatuz, errukior izanez, zuzentasunaren alde jokatuz. Horrexetara bialtzen gaitu Jaunak bere bedeinkapenaz.

 

            "Jainko gizon eginari..."








  







                         URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA - A

PROYECTO HOMBRE

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jaunaren izenean, egun on.

 

            Jaunaren Azken Afaria ospatzeko alkartuta gagoz.

Proposamen argia egiten deusku gaurko Ebanjelioak: “Zuon artean lehenengoa izan gura dauana zeuon zerbitzaria izango da”. Bizitzara eroan behar doguz berbok.

            Estamos reunidos junto al altar. Sentimos la presencia de Jesucristo Resucitado. Él nos anima a seguirle en su camino de servicio y entrega no siempre fácil, pero que merece la pena seguir sus huellas. Él está siempre con nosotros para darnos fuerza, ánimo, luz y amor.

            Hoy es un día muy apropiado para recordar a tantas personas que viven bajo los efectos de la droga y quieren salir de esa situación. Les hacemos presentes en esta Eucaristía.

 

            Parte hartu dagigun Eukaristia honetan, lagun hurkoaren zerbitzari izateko gogo biziaz.

                                                                                 

            Jesusen begirada edo"Zein gozo ta eder dan.."



 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, bihotz apalaz eta damutuaz eskatu deiogun parkamena Jaungoikoari:

 

            - Jesus Jauna, anaitasunean bizi izateko dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, besteen zerbitzari izaten irakasten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, danen bizia erosteko zeure bizia emon zenduana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Ml 1, 14b-2, 2b. 8-10:

 

            Jaungoikoak, Malakias profetearen bidez, abadeen jokabide gaiztoa salatzen dau: antxinako berba honeek guganaino heldu diran dei bat dira. Entzun daiguzan arretaz.

            Los que dirigen la comunidad cristiana, tienen una gran responsabilidad; pero no sólo ellos, sino que todos somos partícipes en esa gran corresponsabilidad.

 

Erantzun-Salmoa: 130. Salmoa

 

            Jaungoikoa bihotzean gurtzen dogu. Norbere mugak eta hutsuneak ezagutu, ta Jainkoagana bihurtzen danak, uste osoz otoitz egiten dau.

            Un hombre que es humilde, reconoce sus limitaciones. Acude a Dios lleno de confianza y se siente seguro con Él.

 

 "Zu zaitut, Jauna, ondasuna".

 

 

1 Ts 2, 7b-9. 13:

 

            San Paulok Tesalonikako kristinauekin hartu-emon bigun eta gozoak izan ditu; ama batek bere umea maite dauan lez maite izan ditu, eurakaitik bizia emoteko prest egoteraino.

            El apóstol Pablo alaba a los cristianos de Tesalónica, porque han aceptado la Palabra de Dios, y la cumplen.

 

Mt 23, 1-12:

 

            Kristau taldeko gareanoi hauxe esango deusku Jesusek ebanjelioan: anaitasuna, alkar-zerbitzea eta apaltasuna izan behar dabela gure jokabide nagusiak.

            Hay dos comportamientos que no se deben dar en la iglesia: el “decir y no hacer”, y el manejarla como si fuera una propiedad particular.

 

             "Aleluia" abestuz, goratu daigun berba egingo deuskun Jauna.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: Eliza lez alkartuta, aurkeztu deioguzan Jaungoiko Aitari gure eskariak:

 

            - Eleiz artzainen alde. Euren ministerioa zerbitzu apal eta eskuzabala izan daitela, Jainko Herria Barri Onaren bideetatik gidatu ahal izateko.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por la paz en el mundo, para que las relaciones entre las personas y entre los países se basen en el diálogo, la tolerancia, la convivencia haciendo posible la paz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            - Por los que son víctimas del hambre, del racismo, de la droga, de la violencia y de la injusticia. Para que luchemos por un mundo más justo, humano y fraterno. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

             - Gure parrokiako kristau alkartearen alde: sendotu daitela gure artean ALKARTE zentzua eta emonak jakuzan dohaiak besten zerbitzuan jarri dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            Jaungoiko Aita, entzun egizuz maitasunez gure otoitzak eta isuri eiguzuz zure dohaiak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRA

 

Abenduaren 2an, zapatua, ospatuko dogu Gernikaldeko Elizaren Batzar Nagusia. Berbaldia, lehentasunen aukeraketa, otoitzaldia eta senide arteko bazkaria. Laster informazino gehiago. Anima zaitez!

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: kristau lez alkartuta ospatu dogu Eukaristia; orain kristau lez jokatu behar dogu eguneroko bizitzan: alkar maitatuz, errukior izanez, zuzentasunaren alde jokatuz. Horrexetara bialtzen gaitu Jaunak bere bedeinkapenaz.

            La Palabra de Dios que hemos escuchado, sea para nosotros, luz que guía nuestros pasos a lo largo de la semana y nos de fuerza para dar una respuesta generosa.

 

            "Jainko gizon eginari..."





  








XXXI. DOMEKEA URTEAN ZEHAR



Urten egin dozue bidetik,

eta traba eginarazo deutsozue askori Legean.



Malakias Profetearen liburutik   (Ml 1, 14b—2, 2b. 8-10)



     «Errege handia naz Ni —dino Jaun ahalguztidunak—, eta begirunea deutsoe herriek nire izenari.

     Orain, abadeok, hona hemen zuentzako oharpena: Entzun gura ez badozue eta nire izenari aintza emoteko ardurarik ez badozue —dino Jaun ahalguztidunak—, madarikazinoa bialduko dot zuen gainera.

     Zuek, abadeok, okertu egin zaree bidetik eta asko eta asko jausiarazo dozue zeuen irakaspenaz. Hausi egin dozue Levigaz neban ituna —dino Jaun ahalguztidunak—. Horregaitik, Nik ere iguingarri eta kaxkar egingo zaituet eta zirtzil herri guztiarentzat, nire bideak jarraitu ez dozuezalako eta erabagiak nor zein dan begiratuz hartu dozuezalako.

     Ez al dogu guztiok Aita bat bera? Ez al gaitu guztiok Jainko berak egin? Zertan gabilz, bada, alkar engainatzen, Jainkoak gure gurasoekin egin eban ituna hausiz?»





Erantzun‑salmoa Sal 130, 1. 2. 3




Zaindu egizu nire bizia bakean, Zeugan, Jauna.



Jauna, nire bihotz hau ez dago arro,
begiok ez daukadaz behar baino gorago.
Ez nabil gauza handien atzetik,
ni baino gorago dagozan harrigarrien atzetik.


Ostera, batu‑batu egin naz neugan,
arimearen bakean,
seintxua lez amaren altzoan;
seintxua lez da nire arimea nigan.

Zagoz Jaunaren zain, Israel‑herri,
orain eta beti.





Ez Ebanjelioa bakarrik,

baita geure bizia ere zuei emoteko prest gengozan.



San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik     (1 Ts 2, 7b-9. 13)



     Senideok: Maitasun samurrez jokatu genduan zuekin, bere umeak maitekiro zaintzen dituan amak lez. Hain bihotzeko zindueguzanez, prest gengozan, Jainkoaren Barriona ez ezik, baita geure bizia ere zuei emoteko.  Hainbesteraino maite zindueguzan. Izan gogoan gure neke eta ahaleginak; gau eta egun egin genduan lan zuetako inorentzat zama ez izateagaitik, Jainkoaren Barriona iragarri geuntsuenean

     Horregaitik, eskerrak emoten deutsoguz eten barik Jainkoari; izan ere, haren berbea iragarri geuntsuenean, onartu egin zenduen-eta, ez giza berba huts lez, Jainkoaren berba lez baino; holan da, izan ere, eta lanean dihardu zuekan, sinisten dozuenokan.

    



Esan, esaten dabe, baina egin ez.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 23, 1-12)



     Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eutsen jentetzeari eta ikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aurkian jesarrita dagoz. Egizue, beraz, eta bete hareek esandako guztia; baina ez egin egiten dabena; esan, esaten dabe-eta, baina egin ez. Zama astunak eta ezin eroanak lotzen dabez, eta besteei leporatzen; baina eurek atzamar bat ere ez dabe mugitzen. Egiten daben guztia, jenteak ikusteagaitik egiten dabe; narrutxa zabalak erabilten dabez bekokian, eta borlatxo deigarriak mantu barrenean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreneko aurkiak maite dabez, plazetan jenteak agur egitea eta guztiek "maisu" deitzea.

     Zuek, ostera, ez itzi inori "maisu" deitzen, bakarra da-eta zuen maisua, eta zuek guztiok alkarren senide zareelako. Eta ez deitu lurrean inori "aita”, bakarra da-eta zuen Aita, zerukoa. Eta ez itzi "gidari" deitzen ere, bakarra da-eta zuen gidaria, Mesias.

     Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere burua beheratzen dauana goratu».