Domekan Familia Ospakizuna

lunes, 12 de junio de 2023

Gernikaldeko Pastoral Batzordea: ekaineko batzarraren laburpena eta ikasturteko ebaluazinoa

 

GERNIKALDEKO  PASTORAL  KONTSEILUAREN BATZARRAREN AKTA

2023 – 6 – 7

-         Eguna:  Ekainaren 7an

-         Ordua:  20:00

-         Non:     San Bartolome Parrokian

 

Gai ordena:

Ø  Katekesia: bateratzearen ahalegina.

Mertxek azken Katekesisten batzarretan bateratzearen alde emon diren pausoak azaldu ditu. Lan handia dagoela aurretik eta eleiz barrutiko arlo honetako arduradunegaz,  Klaragaz, aurrerantzean zer egin, zertan parte hartu, materialen bateratzea…lanean hasteko irailerako data  jarrita dagoela.

 

Ø Amaia Olaetaren ordezkoa. (“Proceso de valoración de encomienda en el area de anuncio y catequesis en Genikaldea”)

Pertsona barriaren aukeraketa prozesua azaldu du Jesus Marik. Zortzi bat kandidatoren artean  bik agertu ebien euren disponibilitatea, ondoren entrebista bat izen eben Bikario eta Gernikaldeko arduradunarekin eta  baten izena proposatu eben Eleizbarrutian.

Prozeso horren azalpena Marisa Ariasek idatzitako gutun baten bitartez egin da. Bakarrik geratzen da Gernikaldeko Pastoral Kontseiluaren onarpena eta hori bete da. Pastoral Batzorde honek onartu dau.


 

Ø Ebaluatu:   Gernikaldeko Eleizea Vi. Plan Ebanjelizatzailea” onartzeko prestaketan  hiru helburu aurkezten dira: informazioa, formazioa eta kontseiluak argitu eta zabaldu. Horretarako ekintza batzuk eskeintzen dira , arduradunak eta epeak jarrita,  baiezkoa edo ezezkoa emonez aurrera eroateko.

-         Orri parrokiala paperean: ez da egin.

      Blog edo webgunea: Bai bete da eta Mirianek(Mertzedeko irakasleak) eroan dau.

-         Ospatzaileak: Hilero Forun batzen izan dira.

-         Hitzaldi formatiboak eta eskurtsioak: Ana Berrizbeitia birritan egon da

3. munduari buruzkoa

Garizuman pelikula

Eskurtsioa (Ekainak 28)

-         Liturgia: Hilero egin da:

1.go astean San Franciscon

2. astean Andra Marin

     -   Liburuaren irakurketa (Jesusen Taldekoa) : Talde honek txikiak izan ziran 

          hileak pasa ahala desagertu egin dira.    

          Honeekin batera Aita Santuaren pelikula egon zan.

-         Kontseilurako itxasaldeko ordezkaria falta dala eta, ez zan barririk agertu baina proposamen bi egin da:

·      1. Aukera Nabarnizko P-ri esatea

·      2. Aukera G-ek itsaldeko ordezkaritza hartzea eta A Zri  eskeintzea Karitaseko ordezkaritza.

-         Parrokietan gure batzarren berri emotearen informazioa zabaltzea … batzuk bai beste batzuk ez… dabe esan

-         Helburuen artean egiteko geratzen da 2023.eko azaroan asanblada egitea                         

 

 

Ø Elkarrarteko ekintzen balorapenak: Bake topaketa, Eleizkizunak..

Oso baikor ikusi da Bake Topaketa era hortara egitea

Amankomeneko Eleizkizunak  oraindik oso luzeak ikusten dira, gainera parte hartzaileen adina kontuta badogu.

Era berezia baloratu da Abendualdian eta Garizuman laikoek izan dabien ardura eta lana kuboak direla eta adibidez.

Ø Beste batzuk:

-         “Goazen”, kurtso hasierako bilera irailaren 30ean izango da Markinan.

-         Ekonomia: Bikaritzako parrokietako ekonomi laguntzaileei deialdia luzatu  jake Ekainaren 20an, arratsaldeko 7retan, Gernikako Andra Mari parrokiko lokaletan batzeko. Eurekin egongo dira: Jose Miguel Erdozain , gerente barria eta bikaritzako ordezkaria dan Iñigo Villaran.

-         “Caritas, ate irekiak”: Ekainaren 13an , arratsaldeko 5etan, Astran; gure Gernikaldeko Caritasek daroan lana eta arduren azalpena egongo da.

-         Prestatzeko dago gurasoentzako kurtso-hasierako batzarra.

-          Kosnoagako gaztetxoak ekainaren 24tik 28ra udalekuaz disfrutatzeko aukera izango dabe. Aurton gaztetxoak 4 eta 5. bikaritzetakoak dira.

-         Gurasoeei “Parentalidad positiva” formakuntzan parte hartzeko aukera emon jake eta lehen batzarra irailaren 27an Txemi Santamariagaz izango dabe.

-         CPDn batzarra ere egoteko dago.


 Gernikaldeko Pastoral Batzordea: urtarrileko batzarraren laburpena

PASTORAL KONTSEILUKO BATZARRA  2023- 01- 26.

SAN FRANCISCO PARROKIAN

0. Otoitza



1 .-  ETXEKO LANETAN EMONDAKO ERANTZUNEN IRAKURKETA

-          Antzeko erantzunak taldekatzea azterketa errazteko. Lan hau talde-iraunkorrak egin dau eta Pastoral Batzordeari aurkeztu deutso zelan landuko dan erabakitzeko. Laburpena taldeetara bialduko da lehentasun bat aukeratzeko eta zelan eroan aurrera helburu hori adostuteko.

2.-  DENBORA GOGORRETAN(Abenduan,Garizuma,Pazkoan)(Ana Berrizbeitia,adibidez?

    - Ana Berrizbeitiak egindako lana positibotzat hartzen da eta berarekin jarraitzea onartzen da.

    - Dagoeneko berba eginda dago beste hitzaldi bat,  martxoaren 7rako,  iluntzeko 19:30

     Andra Mariko lokaletan.

 

3.-  MEZATARA GOAZENON KOPURUA GITXITASUNAREN ARRAZOIAREN HAUSNARKETA

    a) Eukaristietara doan pertsona kopurua gutxitzearen motiboak  honeek izan daitekez:

- COVID-a

- Gure Jauna etxietara eroatea? ( Hau mehatxu batelez edo pertsona batzuekaz kontaktu

 gehiago eukitzeko aukera bezala kudeatu geinke. Bigarren honek zerbitzua zabaltzeko

 ahalmena dakar)

- Telebistatik emondako mezak

- Pertsona nagusien mezatara joateko  beldurra beste batzuekin kontaktu gehiago

Izateagatik

 

    b) Herri txikietan, mezatara doan pertsona kopuruaren murrizketa, ez da igarri.

    c) 2022an kontsumitu diren “Formen” kopurua 10.000koa San Francisco-n eta 37.500koa

     Andra Marin izan da. Hau da, aurreko urtietakoen antzera.

 

    d) Gaixoen Pastoraltzari proposamen hau egitea ikusten da:  oraindik zerbitzua eskatu ez

     dabienengana urreratzea daukien premiei erantzuna emoteko

 

 4.-  BALORAPENAK

- “Ume solidarioa”:   balantzea ona da; lortutako kantitatea 4711,94 €-takoa da.

                - Umeen katekesirako materiala prestatu  barik dago. Talde guztiek material bardina erabiltzea onartzen da.

                - Parrokia bakoitzean zein ekintza egiten edo egiteko dauzen eleiztarrei jakin araztea

                - Bilbon Caritas-ek aurrera daroazan ekintzen garapena, bertan (“in situ”), ezagutzea

                 (Caritasen lan ezberdinen ezagutzaren ibilbidea egitea). Antzeko zeozer egin daiteke Gernikaldean?

5 .-  BAKE TOPAKETA

                - Dagoeneko 5 talde dagoz:

-Bermeo

-Mundaka

-Bizian Gora

-Caritas

-Mertzede ikastetxea

 

6.-    BESTE BATZUK

   - WEB orri barria martxan da eta  daukagun informazioa guztia bertara igotzea eskatzen jaku.

   - Martxoaren 18an “Gazte topaketa” izango da San Fidelen.

   -Gernikaldeko “Iragartze eta katekesi” arloko misioaren balorapenaren prozesua jarraitzen dau.

   - Pertsona bi falta jakuz taldeoa osatzeko; bat Itsasaldekoa eta bestea Caritas-ekoa .

   - Hurrengo batzarra : San Bartolomen, ekainaren 7an, iluntzeko 20:00an.


Gernikaldeko Pastoral Batzordea: urriko batzarraren laburpena


Batzarraren laburpena: Resumen de la reunión del Consejo Pastoral de Unidad Pastoral de Gernikaldea de octubre de 2022

a) Otoitza

b) Batzarkideen aurkezpena

c) Batzorde iraunkorraren aukeraketa:

                               - Lehendakaria:      Jesus Mª Madariaga

                               - 2. Lehendakaria: Fernando  Astoreka

                               - Idazkaria:            Mertxe Arandia

d) “Foruko foro”- ko barri emon da

        Uda honetan gure eremuan  dan errealitatearen azterketa,  IKUSI-EPAITU-EKIN errutina erabiliz , egin da. Bertan azaldu da zeintzuk diran gure Gernikaldeko Eliza osatzen dabien parrokiak, biztanle kopurua eta zenbat persona dagozan parrokigaz konprometituak bakoitzeko.

                Ondoren “Gernikaldeko Eleizea Vi. Plan Ebanjelizatzailea” onartzeko prestaketan  hiru helburu aurkezten dira: informazioa, formazioa eta kontseiluak argitu eta zabaldu. Horretarako ekintza batzuk eskeintzen dira , arduradunak eta epeak jarrita,  baiezkoa edo ezezkoa emonez aurrera eroateko.

 Informazinoa: 

-Orri parrokiala, elebiduna, urtean hiru aldiz. Arduraduna: Jesus

-Webgunea barriztatu: Aloña eta Jose Mari

Formazinoa: (VI: Plan Ebanjelitzailearen Iragarri erronkako 4. ekintza)

-Ospatzaileak hilero formazino heziketa jarraitu. Arduraduna: Jesus Mari

-Hitzaldi eta txango formatiboak abendualdian, garizuman eta ekainan. Arduradunak: Amaia eta Inma

-Eukaristiari buruzko liburuaren irakurketa jarraitua: Jesus

-Aita Santuaren entziklika baten irakurketa jarraitua: Jose Mari + laiko bat

Kontseilua osatu eta zabaldu: (VI: Plan Ebanjelitzailearen Alkartea erronkako 9. ekintza)

-Kontseilua osatu. Arduradunak: Jesus Mari eta Jose Mari.

-Kontseilu bakoitzaren ostean informazinoa zabaldu: meza oharretan, orri parrokialean, blogean. 

.Gernikaldeko Elizaren Batzarra ospatu, 2023. azaroan.


% 80 proposamen guztiei baietz, eta bat hutsik.

 

 e)  “GOAZEN TXIKI”     

                4 eta 5. Bikaritzakoak   Zornotzan  urriaren 22an

 

 f) BESTE BATZUK:

                - Asis  Sareak deialdia egiten da  urriak  29an egingo dan topaketarako

                - Iparralde-hegoalde taldeak “Ume solidarioaren eguna”  abenduaren 11an ospatuko

                   dala jakinarazten dau.

 

-          HURRENGO BATZARRA:  Urtarrilaren 26an San Franzisko parrokian.

 

-          ETXERAKO LANAK:

 

a) Zure ustez, zein da Gernikaldeko Eleizaren gauzarik onena?

b) Eta Gernikaldeko Eleizaren  arazorik larriena?? Zer prposatzen dozu hori konpontzeko?

 

Honeen erantzunak  azaroaren 30erako idazkariari bialdu behar deutsaguz.

 

Kurtsoko lehen batzarra ospatu dau Gernikaldeko Pastoral Batzordeak lehengo martitzenean, urriaren 11an, Andra Mariko lokaletan.

GPB barria aukeztu zan, kide barriei ondo etorri emon eta beste batzuk orain arteko lanari jarraituz.

Batzorde iraunkorra osatuko dabe:

Jesus Mari Madariaga, frantziskotarra, Pastoral Barrutiko moderadorea dana, herri txikien aldea.

Fernando Astoreka, ekonomia arloa, San Frantsizko Parrokikoa

Mertxe Arandia, katekesi arloa, Andra Mari Parrokikoa.

Batzorde edo kontseiluko kideak honeek osatzen dabe:

Talde ministerialeko kideak: Amaia Olaeta, Jesus Llarena, Jesus Mari Madariaga, Pedro Urriolabeitia, Aingeru Merikaetxebarria eta Jose Mari Kortazar, lurralde bikarioa.

Lurraldeko parrokien ordezkariak: Begoña Bilbao, Busturialdea, Inma Loroño, mendialdea, eta hutsik geratu da itsasaldea.

Pastoral Barrutiko pastoral arloak. Caritas: Guruzne Solabarieta, Akorda, ezin izan eban etorri.

Pastoral Barrutiko erlijioso komunitatean izenean: Maria Asun Arozena, karmenldarra-

Ikastetexe erlijiosoen izenean: Begoña Zabaleta.

Ze gai tratatu zan etab. akta jaso ala konpartituko dogu.

Hurrengo batzarra San Frantzisko parrokian izango da, urtarrilaren 26an, eguena, arratsaldeko 7:30etan.













No hay comentarios: