Zorionak a los confirmados: Ane, Jon, Andrea, Josu eta Jon, monitoras, padres, familia y amigos.
Barri pozgarria da gaurkoa. Gazte
batzuk, ondo pentsatu ostean, eta taldean, sendotzaren sakramentua ospatzea.
Gauza asko dagoz hemen eskertzeko. Euren erabakia, familikoek emondako eredua batzutan,
katekisten eupada, eta betez ere, Jesusen Aitaren Espirituaren eragina.
Jesusen jarraipenaren tour
luzean, bizitza osokoa, etapa “reina” bat dozue gaurkoa. Gozatu eizue.
Disfrutau. Otoitz egin. Bihar etzi, barriro txirrina hartu eta lasterketari ekiteko.
Eta taldean bada, askoz hobeto eta errezago.
Conocemos al Dios de Jesús porque
se preocupa por el sufrimiento de su pueblo.
Jainkoa ezagutzeko, misterioa
dala inoiz ahaztu barik, eskolastikan hiru bide aipatzen ziran. Bat edertasuna.
Itsasoa, mendiak, goizalde argitik arrasti ilunera kolorez aldatzen diran
lainoak, ekatxa, ortzadarra. Artea eta musika. Bigarren bidea egia zan. Egiaren
bila zenbat filosofo eta teologo ibili diran. Causa primera eta causa ultima. Hirugarren bidea, ontasuna izan da.
Santuak eta santeak erakutsitako bihotz zabala, konpromiso sendoa, jarraibide
ederra. Hiru bideok onak izanik, Biblian Jainkoa beste bide batetik ageri jaku.
Jainkoak bere herriaren
sufrimendua ikusita, Urteera liburuan, Moises bialdu eutson bere esklabutzatik
askatzeko eta lur agindua emoteko. Jesus be adi dago bere herriaren
sufrimenduari, artzain bako ardi lakoak direlako. Hori ikusita, pertsonak
aukeratu eta bialtzen deutsoz euren zaurien aringarri izan daitezan. Ez
Jainkoa, ez Jesus, ez dagoz aulki baten sentimendu barik. Jaitsi egiten dira,
herriarengana urreratu, eguneroko miseriak bizi diran toki horretara, hain
zuzen ere. Ez dagoz sakrifizio eta aintzarako goralpenak itxaroten. Guk zer
eskeintzen deutsagu Jesusi? Jainkoari?
Nos llama por nuestro nombre y
nos regala su espíritu para seguir su labor, su misión.
Jainkoa, Jesus Jainkoa ez da
Jainko urruna, zurruna. Gure eguneroko bizimoduak ardura deutso. Oinarria da
gure fede bizitzan eta fededunaren bizitzan. Pertsonen bitartez, izena eta
aurpegia daukien pertsonen bitartez agertzen jaku. Gure pozetan alai, gure
minetan negar. Bihotza osatuta badogu, besteen alde isuriko da bihotz hori,
maitasunak gainezka egingo dau. Mesedeari mesedeak jarraituko deutso, mesedez
jositako bide barriak eginaz. Erreinua zabalduz.
Nos alegramos y pedimos por estos
jóvenes que se confirman en su amistad con Jesús gracias al Espíritu del Padre.
Jauna, zure herriaren alde egiten
dozu lana zuk. Inoren zamak eroateko dei egiten deuskuzu, ogia konpartitzera.
Dana da zurea, Zugandik dator. Zabaldu dagigula emonkor!
Bedeinkatu alkarte hau, parrokia
hau. Bedeinkatu gazteok, Lagundu gure bizitzan zur laztana sentitzen, inguruan
zabaltzen.
Goratu guran dogu
bihurtu arrotza,
bizitzan asmatzeko
agindu zorrotza,
dotrinan, predikuan
Jainko zurrun hotza:
gurago jatorrizko
Jesusen bihotza,
bere bedeinkapenaz
ospatu sendotza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario