Zeanuriko kanpaiak

lunes, 13 de diciembre de 2010

Gurekin Dago. Está con nosotros


Jesus Betleemen jaio aurretik, Mateok agertu du “Emmanuel” izena ezarriko diotela, hau da, “Jainkoa gurekin”. Adierazpen hori harrigarria da; izan ere, Jesus ez zuten ezagutu izen horrekin, eta ebanjelariak oso ondo zekien hori.

Antes de que nazca Jesús en Belén, Mateo declara que llevará el nombre de «Emmanuel», que significa «Dios-con-nosotros». Su indicación no deja de ser sorprendente, pues no es el nombre con que Jesús fue conocido, y el evangelista lo sabe muy bien.



Izatez, Mateok irakurleei giltza eskaini nahi die bere ebanjelioan Jesusez emango digun kontakizunera hurbiltzeko; haren baitan, haren keinuetan, haren mezuan eta haren bizitza osoan gure bizitza partekatu nahi izan duen Jainkoaren misterioa ikusi ahal dezagun. Fede honek animatzen eta mantentzen gaitu Jesusi jarraitzen diogunok.
Jainkoaren gurekin dago. Ez da erlijio batekoa edo bestekoa. Ez da kristauen jabetza. Ezta jende onarena ere. Haren seme-alaba garen guztiona da. Dei egiten diotenekin dago eta ezikusiarena egiten diotenekin, zeren giza bihotz guztietan baitago, bakoitzari lagun egiten bere gozamenean eta bere atsekabean. Inor ez da bizi haren bedeinkaziorik gabe.
Jainkoa gurekin dago. Ez dugu entzuten haren ahotsa. Ez dugu ikusten haren aurpegia. Haren presentzia apala eta nabarmenkeriarik gabe, hurbila eta barnekoia, oharkabeko gerta dakiguke. Geure bihotzean sakontzen ez badugu, bizitzan bakarrik gabiltzala pentsa genezake.
Jainkoa gurekin dago. Ez du oihurik egiten. Ez du inor behartzen. Errespetua du beti berekin. Gure adiskiderik onena da. Onera, ederrera, zuzenera erakartzen gaitu. Harengan argi umila eta indar adoretsua aurki genezake bizitzako laztasunari eta heriotzaren misterioari aurre egin ahal izateko.
Jainkoa gurekin dago. Inork ere ulertzen ez gaituen momentuan, hark onartzen gaitu. Oinaze- eta larrialdian, hura kontsolamendu da. Ahuldadean eta ezinean eusten digu. Beti ari zaigu gonbit egiten bizia maitatzera, hura zaintzera eta beti hobe egitera.
Jainkoa gurekin dago. Zapalduengan dago haien duintasunaren babesle; baita zapalkuntzaren kontra ari direnengan ere, haien ahaleginari indar emanez. Eta gizon-emakume guztiengan dago, bizitza zuzenagoa eta haurrideagoa, guztientzat duinagoa, egitera dei eginez, azkenak direnetarik hasirik.
Jainkoa gurekin dago. Gure erantzukizuna iratzarri nahi du eta gure duintasuna zutik jarri. Gure espiritua indartu nahi du, inolako idoloren esklabo izan ez gaitezen.
Jainkoa gurekin dago. Bizitzan dago eta heriotzan egongo da. Bidelagun dugu egunero eta azken orduan onartuko gaitu. Orduan ere seme-alabatetako bakoitza besarkatuko du, betiko bizirako harrapatuz.
Jainkoa gurekin dago. Horra zer ospatzen dugu Eguberrialdiko jaietan: fededunek, fede txikiagokoek, fede txarrekoek eta ia fedegabe direnek. Fede honek eusten dio gure esperantzari eta pozten du gure bizitza.

Jose Antonio Pagola

BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea
Zabaldu geure bizitzan bizi dugun
Jainkoarekiko fedea. Bidali hau.
2010eko abenduaren 19a
Abendualdiko 4. Igandea A
Mateo 1,18-24



En realidad, Mateo está ofreciendo a sus lectores la clave para acercarnos al relato que nos va a ofrecer de Jesús, viendo en su persona, en sus gestos, en su mensaje y en su vida entera el misterio de Dios compartiendo nuestra vida. Esta fe anima y sostiene a quienes seguimos a Jesús.
Dios está con nosotros. No pertenece a una religión u otra. No es propiedad de los cristianos. Tampoco de los buenos. Es de todos sus hijos e hijas. Está con los que lo invocan y con los que lo ignoran, pues habita en todo corazón humano, acompañando a cada uno en sus gozos y sus penas. Nadie vive sin su bendición.
Dios está con nosotros. No escuchamos su voz. No vemos su rostro. Su presencia humilde y discreta, cercana e íntima, nos puede pasar inadvertida. Si no ahondamos en nuestro corazón, nos parecerá que caminamos solos por la vida.
Dios está con nosotros. No grita. No fuerza a nadie. Respeta siempre. Es nuestro mejor amigo. Nos atrae hacia lo bueno, lo hermoso, lo justo. En él podemos encontrar luz humilde y fuerza vigorosa para enfrentarnos a la dureza de la vida y al misterio de la muerte.
Dios está con nosotros. Cuando nadie nos comprende, él nos acoge. En momentos de dolor y depresión, nos consuela. En la debilidad y la impotencia nos sostiene. Siempre nos está invitando a amar la vida, a cuidarla y hacerla siempre mejor.
Dios está con nosotros. Está en los oprimidos defendiendo su dignidad, y en los que luchan contra la opresión alentando su esfuerzo. Y en todos está llamándonos a construir una vida más justa y fraterna, más digna para todos, empezando por los últimos.
Dios está con nosotros. Despierta nuestra responsabilidad y pone en pie nuestra dignidad. Fortalece nuestro espíritu para no terminar esclavos de cualquier ídolo. Está con nosotros salvando lo que nosotros podemos echar a perder.
Dios está con nosotros. Está en la vida y estará en la muerte. Nos acompaña cada día y nos acogerá en la hora final. También entonces estará abrazando a cada hijo o hija, rescatándonos para la vida eterna.
Dios está con nosotros. Esto es lo que celebramos los cristianos en las fiestas de Navidad: creyentes, menos creyentes, malos creyentes y casi increyentes. Esta fe sostiene nuestra esperanza y pone alegría en nuestras vidas.
José Antonio Pagola

Red evangelizadora BUENAS NOTICIAS
Difunde tu fe en un Dios que comparte nuestra vida. Pásalo. 19 de diciembre de 2010
4 Adviento (A)
Mateo 1, 18-24



//firma

No hay comentarios: